Koalizio errepublikano-sozialistaren krisia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,28 KB

Ordena publikoa eta terrorismo anarkista (katalunian bereziki). Arazo horiek konpontzeko ohiz kanpoko neurriak hartu zituen:   - Konstituzioa indargabetu eta gerra egoera ezarri.  - Gorteak desegin zituen. - Alderdi politikoen jarduera eten egin zuen.  - Manifestazioak eta grebak debekatu zituen.

Kataluniako auzia: Mendearen hasieratik katalanismoa indarra hartzen eta hauteskundeetan arrakasta izaten hasi zen. Horren ondorioz, euforia separatista piztu zen iritzi publikoaren parte batean. Primo de Riverak estatu kolpea eman zuenean, Kataluniako burgesia nazionalista moderatuak diktaduraren alde jarri zen argi eta garbi. Hala ere, Espainiako batasunaren kontako mehatxutzat hartu zuen katalanismo oro, hura gogor zapalduz eta ekintza publikoetan katalana erabiltzea debekatuz. Katalanismoaren kontrako politikak katalanak katalanismo erradikalera hurbiltzea ekarri zuen.

Marokoko arrakastak, ordena publikoa zuzentzeak eta 1920ko hamarkadako nazioarteko koiuntura ekonomiko onak, egoera konstituzionalera itzultzeko hasierako asmoak albo batera uztera bultzatu zuten dikatdorea. Horren ondorioz, 1925eko abenduan, bere erregimena iraunarazteko asmoz, direktorio militarraren ordez, sei zibilek eta lau militarrek osatutako direktorio zibila jarri zuen eta konstituzio berri bat egitea erabaki zuen.Urte haietan, Europa osoko hazkunde ekonomikoa lagun zuela, ekonomiak gorantz egin zuen eta, horri esker, grebak eta gizarte protestak gutxitu egin ziren, UGT sindikatu sozialistaren laguntzarekin. Primo de Riverak politika ekonomiko protekzionista jarri zuen abian eta estatuak inbertsio handiak egin zituen herri lanetan. Garai hartan petrolioaren eta telefoniaren sektoreakestatuaren monopolio bihurtu ziren, Campsa eta Telefónica estatuko enpresen bitartez hurrenez hurren. Hala ere, eskubide konstituzionalak etenda zituen erregimena zen eta, 1929ko krisia gertatu zenean, diktaduraren kontako oposizioa indartu egin zen eta bere gainbehera etorri zen. 



Entradas relacionadas: