Klaseen arteko borroka marx

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,13 KB

 
 Zer da gizartea, zer da ingurune soziala Gizartea gizakien arteko harremanak sortutako ingurua da. Bost ingurune sozial Nagusi bereizten ditugu:  Zibilizazio bat:
Gizarte mota bat da eta maila abstraktuen aldetik Soziologiak hura azter dezake. Gizartean hainbat zibilizazio mota daude Eta hauen artean desberdintasunak handiak dira.  Herrialde bat: Herrialde bakoitzak badauzka berezitasun batzuk Singularrak edo berezkoak direnak. Hala ere. Badaude komunean Dituzten berezitasunak herrialde desberdinen artean.  Erakunde bat: Herrialde baten barruan badaude hainbat klase sozial eta 10 Klase sozial hauek arazoak dituzte.  Talde sozial bat: Herrialde batean lau esparru nagusiak daude; Kulturala, ekonomikoa, soziala eta politikoa, eta esparru honen barruan Beste errealitate txiki batzuk daude, talde sozialak izango direnak.  Bi pertsonen arteko harremanak: Gizartean talderik txikiena da. Bi Pertsona elkartzean ingurune sozial bat eratzen dela esan dezakegu. Zergatik? Hirugarren pertsona bat beraien elkarrizketan sartuz gero, Ordura arteko tonua, keinuak, klima... Guztiz alda daitekeelako. Baina bi Pertsonen arteko harreman guztiak ez dira gizarte bezala hartzen. Elkarrekintza mota hau gizartea dela kontsideratzen dugu, baldintza hau Lortzen bada: aurrez aurretik geraldia egon behar da finkatuta eta arau Zehatz batzuk jarraituko dira. Elkarrekintza hori leku publiko zein pribatuan eman daiteke, eta arauak Beharrezkoak dira. Hau da rolak edo botere harremanak gertatzen Direnean, Aurreiritzi edo arau horiek ematen ez badira ez da Elkarrekintza gertatzen

Arazo soziala eta arazo soziologikoa


Ikusmolde humanistaren barruan aztertzen dugu: 

Arazo soziala:

Orokorrean, agintari-administrazio ikuspegitik gauzak 'gaizki' doazen momentua. Normalean gizarte ordenuaren edo Ezarritakoaren kontra doana. Berdin dio arau horiek bidezkoak edo ez Bidezkoak diren.  

Arazo soziologikoa:

Gizartea nola funtzionatzen duen jakitea, (Nola Dabil ingurune sozial bat, zeintzuk diren bere arauak, zein baliabide Behar dituen harreman sozialen sistema hautsi gabe, gizarte ordenua Mantendu eta kideen loturak kontserbatu.) Beraz soziologiari Interesatzen zaiona da, positiboa, orokorragoa dena da. Gobernua bai, Horren barruan eman daitekeen iraultza ez. Gizarte batean arau-sistema Bere osotasunean ikertzen da, ikuspegi soziologikoa, eta ez hori Bakarrik, egoera zehatz batean parte hartzen duten talde sozial guztien Ikuspegi guztietatik ere. Soziologia modu orokor eta objektiboan ikertzen Saiatu behar da. 


5.1. NOLA GERTATZEN DA GIZARTE ALDAKETA Aldaketa soziala gure gaur egungo gizartean etengabe gertatzen den Fenomenoa dugu. Bi jarraibide sozial desberdindu ditzakegu, alde batetik Estatikoak, estatus sozialak, rol sozialak, estratifikazio soziala eta instituzio Sozialak direnak eta bestetik dinamikoak, gizakien jarrerak eta beharrizanak, Teknologiaren berrikuntzetatik, hirien zabalkuntzara doazenak. Hauek guztiak aldaketa sozialaren dimentsioak dira, kulturaren eta instituzio sozialen Transformazioa denboraren poderioz. Gizarte guztiak aldatzen dira etengabe, Eta aldaketa honen inguruan teoria ezberdinak aurkitzen ditugu, eboluzionista, Ziklikoak, fontzionalistak edo gatazkarena... Aldaketa soziala leku guztietan gertatzen da, nahiz eta horren erritmoa aldatzen Den leku batetik bestera. Gizarte batzuek beste batzuek baino azkarrago Aldatzen dira eta batzuetan gizarte berdin batean ere elementu kultural batzuek Modu azkarrago batean aldatzen dira beste batzuekin konparatuz. Esan Beharra dago aldaketa soziala nahita eginiko zerbait izan daitekeela, baino Gehienetan planifikaturik ez dagoen aldaketan izaten dira. Aldaketa sozialak, bestetik desadostasunak eragiten ditu. Izan ere aldaketa Hauen ondorioak positiboak zein negatiboak izaten dira. Azkenik, aldaketa Sozial batzuk beste batzuk baino garrantzi handiagoa dute. Aldaketa hauen Artean, batzuk izaera igarokorra dute, hau da bizitzaren aldi batean soilik Ematen direnak (arropa) eta beste batzuek ordea hainbat generazioetan zehar Irauten dute, (telebistaren agerpena). 5.2. ZEINTZUK DIRA ALDAKETA SOZIALAREN KAUSAK Aldaketa sozialak hainbat kausa eta faktoreen eraginez ematen dira. Kulturak, Etengabe elementu berriak bereganatzen ditu, beste zenbait alde batera Uztearekin batera. 1.- Asmakuntza: Objektu, ideia eta harreman sozial berriak. Propultsio bidezko Suzirien ikerketari esker adibidez, hainbat ibilgailu berri eraiki izan dira zeinekin Espaziora bidaiatu daitekeen. Gaur egun zerbait normal moduan ikuste dugu Asmakuntza hori eta posible da hurrengo mendean jende asko espaziora Bidaiatu ahal izatea. Izan ere, ezaugarri kultural berriak aurrerakuntzari esker 44 Azaltzen dira. 2.- Aurkikuntza: Lehen aldiz munduan dauden elementu batzuen aurkikuntza Egiten denean ematen da. Esaterako, medikuntzan egon diren aurrerapenak, Giza gorputzaren inguruko ezagutza handitzea ahalbidetu digute, bizi itxaropena Handitzearekin batera. 3.- Zabalkuntza: Zabalkuntzak hainbat aldaketa suposatzen ditu. Merkataritzak, Migrazioek eta komunikazioek elementu kultural desberdinak mundu osotik Zabaltzea eragiten dute. Adibidez, arropak Asian eginak dira eta monetak, Turkian. Ikus dezakegunez, munduan zehar zabaltzen diren elementu Kulturalak dira. 4.- Gatazka: Gatazken eraginez ere, hainbat aldaketa ematen dira. Marxen Aburuz, klaseen arteko gatazkak ziren aldaketa sozialak eragiten zutenak. Gatazka sozialak, desberdintasunaren produktuak, gizartean aldaketak Suposatuko lituzkeela aurreikusi zuen baita gurean ere. Aldaketa sozialarekin amaitzeko, aipatzekoa da berrikuntza guztiak ez direla Onartzen. Izan ere, berrikuntza elkargarriak errazago onartzen dira ezarritako Kulturaren ezaugarri garrantzitsuenekin kontrajarriak direnak baino. Badakigunez, aldaketaren ondorioak amaigabeak dira, aurkikuntza gehi Asmakizunak, konponbide berri eta hedaturiko kultur ezaugarriak bezala, Kultura alderdi asko nahasten dituzten aldaketak erantzun kate bat sortzen dute Sarritan

Entradas relacionadas: