Klaseen arteko borroka marx

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 14,54 KB

 

FORMALISMO ERRUSIARRA

Errusiar formalismoa XX.Mendeko Errusiako literatura kritika eskola zen. Testuinguru iraultzaile batean sortu zen, xix.Mendean Marxek liburu kapitala idatzi zuen komunismoa eta sozialismoa aldarrikatuz. Kapitalismoa burgesiaren barnean zegoela esan zuen. Garai hartan, Absolutistak ziren ngusi eta Nikolas ii zegoen tronuan. Gainera, lehen munduko gerra eta industrializazioa gertatu ziren. Gizarte klaseen artean aldea nabaria zen, protestatzen hasi eta errusiako iraultza eta, Lenin boterean hasi zen.

Form.Errusiarraren barruan 3 etapa bereiz ditzakegu:  1-Sorrera(1915-1916):abanguardiak nagusi ziren.                 2-1920eko goraldia                 3-Arazo politikoengatik 1930ean egondako gainbehera

Honez gain, 3 elkarte daude: 1-Moskuko zirkulu linguistikoa: elkarte hau ikuspegi poetikotik hizkuntzalaritza eta poesia bultzatzen du. Bi autore nagusienak Jakobson eta Tomashevski dira.  

2-Opojaz: poesiaren hizkuntza aztertzen du eta autore garrantzitsuenak hauezek dira: Shlovsky, Tinianov…

3-Arrtearen historiaren zirkulu nazionala

Futurismoa mugimendu bat da eta kritika positibista eta inpresionistarekin apurtzen du eta bi kritika hauen aurka zeuden formalistek sortu zuten. Hala da, bai, formalistak futurismoaren aurka zeuden, baina zergatik?

Ideiengatik! Hauek ziren futuristen ideiak: Literatuta-sorkuntza ez da inspirazio fruitua bakarrik, teknikak eta prozedurak menderatzea ere. Formalistek hitzei, testuei, nola idatzita daoen...Testu fisikoari erreparatzen zieten

Formalisten helburua testuak sortuak izateko  zein printzipio jarraitzen duten bilatzea nahi  dute. Horretarako, bi teknizismo edo metodo erabiltzen dute:DESKRIBATZAILEA(testuaren egitura aztertu)eta MORFOLOGIKOA(hitzen eta esaldien egitura aztertu).

Gainera formalistek ez dute interesik gizarte ikuspegian, ez zaie inporta autorearen bizitza, ezta tekniken berrikuntzan zeintzuk diren.

Formalistek literaturaren kontzeptua, bere osotasunean testuaren errekurtsoak ulertzerakoan ulertzen dute. Formalisten beste mugimendu bat DADAISMOA da.

Xix.Mendean formalistek errusiar teoria literarioaren aurka zeuden, haientzako hizkuntza literarioan garrantzitsuena hitza bera delako. Horren aurka, Veselovsky eta Potenbja daude.

Bietatik argi eta garbi Potebnja da garrantzitsuena ets errusiar literatutaren teoriaren bi tesiren aurka zegoen:

-Poesia irubidezko pentsaera: sinbolistek garatzen dute eta ideia honen helburua irakurleek testua irudi batekin lotzea da. Potenbja ez dago guztiz horren aurka baina irudiaz gain zeozer gehiago sortu behar duela irakurlearengan pentsatzen zuen

- Mamia poesiaren ezinbesteko ezaugarria dela.
Potenbja honen aurka dago, zeren eta formalistek ez dute mamiaren dualtasuna erabiltzen.

Aurrerago Troskiren kritika goiztiarra izeneko mugimendua zaltzen da, formalisten aurka egoongo dena, bera ortodoxia marxistaren aldekoa delako. Troskik helburua lortzeko bide murritz moduan bezala ikusten formalismoa, baina ez erabateko soluzio moduan, berarentzako ez duelako literatura zer den azlpen osoa ematen.

Jakobson beste formalista bat da . Pragako eskola sortu zuen 1928an eta bertako eskolakoak Mukarowsky eta Well izan ziren. Eskola horretan Jakobon eta bere kideek testuen eraldaketa lantzen dute eta ez morfologiarena. Kontzeptua hau Estrukturalismoa ekarriko du.

Orain kontzeptu batzuk azalduko ditut. Hasteko, literaturtasunak dio literaturaren helburua literariotasuna dela. Testu bat literarioa izatea egiten duena da.

Aztergai delakoak ere badaude, hizkuntza, soinuak eta grafiak. Literaturaren berezitasunak bilatu eta literaturatik at dauden faktoreak bilatzea ez zaizkie interesatzen.

Bestetik, Jakobsonek zientzia literarioen objektua literariotasuna dela azpimarratzen du.

DESAUTOMATIZAZIOA: formalismoaren teorietatik sortutako teoria literarioa da. 3 autore nabarmentzen dira: Shlovsky, Tinianov eta Mukarovski. Espero denarekin haustea dute helburu, asko estetiko baten mesedean. Harreraren legeak aztertzen dituzte.

Hautematen ditugun gauzak, lehendik hauteman ditugunez, ez gara ezezaguna den partean fijatzen .Hau da, gure pertzepzioa automalizatzen da eta horregatik formalistek automalizazio horrekin apurtu nahi dute, hainbat mekanismoen bidez desaumotazizazioa sortuz. Horrela, egileak ulermenean eta testuan(artelanean) denbora gehiago emango du.

Mekanimo printzipal bi daude:

1- Iluntze poetikoa: forma ilunduz pertzepzioaren zailtasuna handitzean datza, irakurlea denbora gehiago eman dezan artelana interpretatzeko.

2- Urruntzea: hiru sortze prozesu ditu, objetua lehen aldiz ikusiz, sorpresa eraginez eta hizkuntzan arreta jarriz

Ez dugu ahaztu behar orduan, objetua automatizaziotik askatu egin behar dela. Desautomatizioa emateko, errepikapena, paralelismoak...Bezalako errekurtso literarioak funtsezkoak dira.

Tinianov-en ideia eraikuntza da. Eraikuntza nozio sistematikoa da. Tinianoventzat literatura lan bat sistema bat da.   Bi prozedimentu: OBRA(SISTEMA)---LITERATURA(SISTEMA)

Bi elementu desberdin ezartzen ditu: menderatuak eta menderatzaileak (garrantzitsuenak).

Formalisten ustez menderatzaileak sorkuntza adierazten dutela. Beraz, eraikuntza autorearen nahiaren arabera izan da. Egilearen arabera izango da testuaren sortze prozesua.

Tinianoven teoria dominantea: literatura lan bat hierarkizatuta dauden hainbat elementuz osatuta dagoen sistena bat da. Elementu bat beti besteen dominantea izango da, hau da, gailenduko da eta horri esker, automatikoa izatera bihurtuko da eta desautomatizazioa aplikatuko da. Hau elementu dominatea aldatuz egingo da,sistema edo obra estatikoa ez izateko.

Elementu horien funtzioa aldatuz joango da literaturaren garapenean.

FABULA/BILBEA (SHLOVSKI, PROPP)

Aristotelesentzat tragediaren elementu nagusia fabula.

  • Fabula: gertakarien arteko lotura kronologiko-kausala.

  • Bilbea: gertakarien agerpen modua testuan.

Aristotelesen tragedian 2 ideia: ekintzaren mimesia/ekintzak diskurtso bidez osatzea.

Aristotelesen dikotomian (dikotomia tradizionala), mamia eta forma parean daude. Ez dago ez menderatzaile, ez ez menderaturik.  Mamia ekintza mimesia.

Formalistek Aristotelesen ideiak berreskuratu eta gero, literatura modernora ekartzen dute, baina ez dute dikotomia tradizionala erabiltzen.

Ulertzeko modu berdina baina bitarteko (azaltzeko modua) desberdinak dituzte.

Entradas relacionadas: