Klase kontzientzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,74 KB

 

POULANTZAS ETA KLASEAK MUGARRITZEKO IRIZPIDEAK (IKUSPEGI NEOMARXISTA)

  • Klase sozialak ez ditu soilik ekoizen prozesuan betetzen duten tokiaren arabera, baizik eta osagai politiko zein ideologikoen arabera.

  • Hiru faktorek eragiten duten egitura sozialaren antolaketan:

    • Ekonomiko: lan produktibo eta ez produktibo banatu

    • Politiko: kontrol (langileengan) mailari lotuak daude.

    • Ideologiko: lan intelektual eta eskulanaren artean bereizketa egin.

  • Hirugarren sektoreko langileen kategoria kontuan hartzen saiatzen da, ez benetako klase sozial bat izanik, baizik eta talde sozial bata ala burgesiaren atal bat.

  • Klaseak entitate objektiboak bezala ikusiak dira, osatzen duten kidetza sentimendua kontuan izan gabe, bi osagai nagusiak jabego ekonomikoa eta posesioa izanik.

  • Klaseen toki berezi bat betetzen dute lanaren zatiketa sozialean, nahiz eta osagai politiko eta ideologikoei lotuak izan.

  • Wright, kritika zorrotza egiten dio: Poulantzas-ek irizpide politiko eta ideologikoetaz egiten duen erabilerak bere hasierako planteamendua kolokan jartzen du.

DAHRENDORF ETA DOMINAZIO ASOZIAZIOAK:

  • Klasearen kontzeptua okupazioaren menpe jartzen du eta autoritate printzipioak indartzen ditu, izan ere, estratifikazio soziala autoritatearen (boterearen) banaketari estuki lotua dago.

  • Boterea legitimatzeko hiru bide:

    • Karismatiko (diktadura)

    • Legal-arrazional (demokrazia)

    • Tradizionala (monarkia)

  • Ezberdintasuna justifikatzeko botere banaketa erabiltzen du.

  • Marxistek irizpide ekonomikoei ematen dioten lehentasuna zein garrantzia arbuiatzen du eta bere irizpideetan ikuspegi multidimentsional bat proposatzen du.

  • Dahrendorf-ek marxismoari kritika egiten dio gaur egungo gizartea industriala izan arren ez delako hain kapitalista, enpresa autonomoen garapenarengatik gizartea gero eta konplexuagoa da eta espezializazio gehiago behar da. Klase ertaina handitu da eta gizartearen muinoa da.

  • Edozein gizartetan hiru dominazio asoziazio daude: asoziazio politikoak (Estatua), hierokratikoak (Eliza) eta ekonomikoak (enpresa).

  • Klase dominantea ministroek, legebiltzarkideek eta buru burokratikoek osatzen dute.

  • Egiten zaion kritika politikari ematen dion garrantzian oinarritzen da.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Klase kontzientzia