Klase kontzientzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,21 KB

 

Wright-ek daukan arazo nagusietarikoa jakitea da nola esplotazioari zentraltasuna itzuli klasearen analisian. Esplotazioaren kontzeptua modu berezi bat da errenta ala kontsumo ezberdintasunak aztertzeko. Esaten da aberatsek behartsuak esplotatzen dituztela, frogatu daitekelarik aberatsen ongizatea behartsuek pairatzen dituzten pribazioei lotua dagoela, esan nahi baita aberasten direla besteen kaltearen truke. Esplotazioak besteen lanaren fruituen bereganatzea suposatzen du, esan nahi baita pertsona batek ekoizten duena baino gehiago kontsumitzen duela. Wright-ek kontsideratzen du hobea dela antolaketa aktiboetan oinarritutako esplotazio batetaz hitz egitea, zeren antolaketa, berez, emankortasun iturri bat da. Ondorioz, prozesu produktiboa antolatzeko gaitasuna esplotazio oinarri batean bilakatzen da.

Wright-ek klaseen kategorizazio berri horretan hiru arazo berri ikusi ditu. Lehenik, pertsonak daude enplegu ala diru-iturri bat baino gehiago daukatenak. Bigarrenik, haurren ala etxeko-andreen klase kokapenarena. Eta hirugarrenik, klase egoeren denbora osagaiena. Bakoitza gehiago zehaztu dezagun:

  • Egoera anitzak: pertsona batzuek enplegu bat baino gehiago daukate, beste batzuek ditu-iturri ezberdinak dituztenean.

  • Mediatutako klase egoerak: pertsona batzuek ez daude zuzenki ekoizpen prozesuari lotuak, haurren kasua adierazgarria delarik. Kontzeptu hau funtsezkoa da klasearen analisia generoarenarekin lotzeko.

  • Aldi baterako egoerak: analisi marxistei egin zaien kritika bat da klaseak modu estatikoan jorratu izana. Kasu honetan, ez litzateke mugikortasun sozialaz hitz egin behar baizik eta karrera okupazionaletaz. Indeterminazio maila bat dago gizabanakoen klase egoeran.

Wright-ek “klaseen egitura konparatiboen egitasmoa“ osatu du, klaseei buruzko ikerketa marxistek agerian utzi dituzten gabezien ondorioz. Marxisten aldetik, oposizio handi bat zegoen  positibismoarekiko. Horrek esplikatzen du ikerketa estadistikoen arabera erakutsi duen mesfidantza. Datuen gabeziari aurre egiten saiatzen da, bere interesguneak anitzak direla kontutan izanik eta eremu ezberdinetan banatzen direla jakinik: herri ezberdinetako klase egituren deskribapena, klase egituren ikerketa konparatiboak, klaseen teoria ezberdinen botere esplibatikoa, klase kontzientzia, klaseen denboratasuna eta egitura, emakumeen egoera klaseen egituran, klaseen mugen irekidura maila, etabar. Gaur egun, egitasmo hau gauzatzen hari da ala jadanik gauzatu da Estatu Batuetan, Suedian, Erresuma Batuan, Australian eta Finlandian.



Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Klase kontzientzia