Klase kontzientzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,04 KB

 

b. Esplotazio anitzak


Planteamentu honi egingo zaion kritikarik handiena Wright-ek egingo du Clases deituriko liburuan, marxismo analitikoarekin ala hautu arrazionalaren marxismoarekin bat eginez. Marxista analitikoentzako, materialismo historikoak, klase borrokak eta esplotazioak funtsezko kategoriak osatzen dituzte. Sinesmen etiko bat dago zeinen arabera sozialismo mota bat kapitalismoa baino hobea den. Hori dela eta, helburua sozialismoaren berdefinizioa da baita ere herritargo osoarentzako erakargarria izango litzateken sozialismo baten aurkezpena.

Marxismo analitikoaren ezaugarriak hiru dira John Roemer-en arabera: abstrakzioaren beharra, funtsak aurkitzeko premia eta ikuspegi ez dogmatikoa. Azaldu behar da zergatik klase sozial bateko gizabanakoak konportatzen diren egin duten bezala. Clases, crisis y Estado liburuan, Wright-ek klaseen hiru irizpide ala osagai bereizten ditu: finantza kapitalaren, kapital fisikoaren eta lan indarraren gainean dauden kontrol harremanak; ahaztu gabe harreman bakoitzaren gainean dauden kontrol maila ezberdinak: osoa, partziala, gutxiengoa eta nulua. Langileak eta kapitalistak oso ondo definituak daude hiru dimentsio horietan. Zuzendariek oszilatzen dute erabateko ala partziala den kontrol batetik, nulua den kontrol batera, kontrol partzial ala gutxiengotik igaroz.

Wright-en iritziz, klasearen posizio kontraesangarrien arazo nagusiak lau dira:

  • Egoera kontraesangarrien alde kontraesangarria: alde batetik, bere langile poloa errotik aurkatuko litzaioke burgesia polora (ideia hori aplikatzea zaila da erdi autonomoak diren enplegatuen kasuan). Ondorioz, hasiera batean Wright-ek deitu dituen posizio kontrajangarriak funtsean posizio bikoitzak ala anitzak dira.

  • Autonomia klase irizpide gisa: kasu honetan, arazoa autonomiaren kontsiderazioan datza burgesia txikiaren ezaugarri lez. Kasu askotan, burgesia txikiak autonomia mugatua dauka bere lanean non merkatuek, bankuek, enpresa kapitalistarekin dauzkaten kontratuek derrigortutako mugek eragina daukaten. Bestalde, langune batzuetan dauden enplegu batzuek autonomia handiaz gozatzen dute, beste batzuek ez daukatelarik, buruaren kontsiderazioaren arabera.

  • Klaseak gizarte postindustrialean: ez du ezer esaten sozialista ez den gizarte postkapitalista bati buruz.

  • Esplotaziotik dominaziora igarotzea: klasearen posizio kontraesangarri kontzeptua dominazioan oinarritzen da esplotazioan oinarritzeko ordez. Dominazio kontzeptuak ez du enplikatzen eragileek interes objetiborik daukatenik (gurasoek beraien haurrak dominatzeak ez du esan nahi interes ezberdinak dituztenik). Aldiz, esplotazio kontzeptuak klase batzuen eta besteen artean interes ezberdinak edukitzea suposatzen du.

Entradas relacionadas:

Etiquetas:
Klase kontzientzia