Klase kontzientzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,36 KB

 

Kolektibo berri eta geroz eta handiago horretaz hainbat irakurketa egin dira:

  • Kolektibo horien klase izaeraren ukapena eta bere integrazioa burgesian ala langilerian, hiru barianteren arabera: a)
    langile horien artean gehientsuenak burgesiaren parte dira, gizarte osoaren aburgesatze pixkanakako bat suertazen ari baita (Renner, Corner, Bendix, etabar), b) langile gehienak langileriaren zati bat osatzen du (Mills eta Geiger), eta d) langile horietariko zati bat burgesiako kidea da, beste zatia langileriakoa delarik.

  • Langile kolektibo horiek erdi klaseko kideak dira, zeinek oreka soziala mantentzeko balio duten. Horrela, klase eta klase borroka kontzeptuak banatzen dira.

Egitura sozialean eragiten duten funtsezko faktoreen artean, Poulantzas-ek klase bateko kidetza finkatzea proposatzen du oinarrizko hiru irizpidetan oinarrituz: ekonomikoak, politikoak eta ideologikoak:

  • Irizpide ekonomikoak:
    lan produktiko eta ez-produktiboaren arteko bereizketa. Produktibo hitzak ez dauka zer ikusirik baliogarritasun ideiarekin. Lan produktiboa erabat ekoizpen materialaren prozesuan kokatzen da zeren solik balio gehigarria sortzen da merkantzia fisikoen ekoizpenean eta bere garraioan. Definizio horrek esan nahi du merkataritzako, publizitateko, kontabilitateko, bankuko eta seguroetako langileak langileriatik baztertuak daudela. Era berean, enplegatu publikoak baztertzen ditu, irakaskuntza langileak barne, zeren bere lana ez da produktiboa.

  • Irizpide politikoak: langile bat langile klaseko kide izan dadin, lan produktiboa egiteaz gain, ezin dezake gainontzeko langileengan kontrolik eduki. Zentzu horretan, langileburuak eta kontramaestreak burgesiako kideak dira.

  • Irizpide ideologikoak: lan intelektual eta eskulanaren artean bereizketa bat egiten du. Enplegatu administratiboek langile intelektualen zati bat osatzen dute, langile klaseari inposatzen zaion dominazio ideologiaren partaide bilakatuz.

Poulantzas-en iritziz, burgesia txiki tradizionala eta burgesia txiki berria klase berberaren zatiak dira zeren osagai hamankomunak partekatzen dituzte, hala nola erreformismoa (erreforma instituzionala versus aldaketa iraultzalea), indibidualismoa (promoziorako itxaropena eta gorakada soziala) eta boterearen fetitxismoa (Estatu-arbitroa indar neutral gisa). Erakundeekiko jarrera erreformistari dagokionez, sistema kapitalistak ez baditu hasetzen ere, konfidantza dauka aldaketa instituzionalek gizartean suertatzen diren injustiziak murriztu daitezkenaren inguruan.

Burgesia, ekoizpeneko harreman sozialak ezaugarritzen dituen kategoria sustantiboen bidez definitu behar da. Horietariko bi bereziki garrantzitsuak dira: jabego ekonomikoa (ekoizpen moduen benetako kontrol ekonomikoa) eta ondasuna (ekoizpenaren ibilmolde fisikoaren gaineko erabateko kontrola).

Beraz, Poulantzas-en aburuz, klaseak entitate objetiboak lez ikusiak dira, berau osatzen duten kidetza sentimendua kontutan izan gabe. Ekonomiak determinatzen dituen agregatu sozialak dira zeinen klase egitura ekoizpeneko harreman sozialetarik ondorioztatzen den. Horien baitan, Poulantzas-ek bi osagai bereizten ditu: jabego ekonomikoa, gauzatzen dena non eta nola inbertitzen den esaten duena, eta posesioa, esan nahi baita ekoizpen prozesua antolatzeko gaitasuna. Halaber, kontsideratu behar da lan prozesua gizarteen ekoizpen orokor baten prozesuaren zati bat dela eta klaseek toki berezi bat betetzen dutela lanaren zatiketa sozialean, nahiz eta osagai politiko eta ideologikoei lotuak izan. Hori dela eta, klaseak egitura sozialaren eta harreman zein praktika sozialen ondorio zuzenak dira.

Poulantzas-en planteamentuei egin zaion kritikarik zorrotzena Wright-ek burutu du. Autore honen iritziz, Poulantzas-ek proposatzen dituen irizpideak langile klasearen gutxitze numerikoara darama. Irizpide ekonomikoei dagokionez, Wright-ek bere buruari galdetzen dio ea bereizketa horrek suposatzen duen sektore publikoko eskulangileen interesak sektore pribatuko eskulangileenetatik aldentzen diren. Bestalde, Poulantzas-ek irizpide politiko eta ideologikoetaz egiten duen erabilerak, bere hasierako planteamentua kolokan jartzen du.

Entradas relacionadas: