Klase kontzientzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,58 KB

69 - 1 Industria-iraultzaren kontzeptua: 

Ekoizpen prozesuetan masiboki makinak erabiltzen hastearen ondorioz sortu ziren aldaketa ekonomiko eta sozial garrantzitsuen multzoa. Nekazaritza-ekonomiatik ekonomia industrialera eta landa-gizartetik hiri-gizartera igarotzea ekarri zuten. 

69 - 2 Zergatik hazi zen biztanleria XVIII mendean? 

  • Elikadura hobetu

  • Aurrerapenak egin ziren higienean.

  • Osasungintzan hobekuntzak egon ziren. 

69 - 3  Zer izan zen nekazaritza-
Iraultza eta zer onura ekarri zizkion industrializazioa?

Nekazaritza-iraultza elikagaien eskariak gora egitearen ondorioz, berrikuntzak aplikatu ziren nekazaritzan eta abeltzaintzan.

  • Nekazaritzako teknikak hobetu ziren. Burdinazko goldea erabiltzen hasi zen. Makinak berriak gehitu zituzten.

  • Nekazaritzako egiturak eraldatu egin ziren:

Iraultza liberalen ondorioz, lurrek jaunen jabetzakoak edo guztiek herri-lurrak jabetza pribatu bihurtu ziren. Burgesak lursailak erosten hasi ziren, haietan inbertitu eta irabaziak lortzeko asmoz. Lehen sektorearen ekoizpenak gora egin zuen. Nekazariek diru-sarrerak handiagoak lortu zituzten, eta industrian edo bankuetan inbertitu zituzten. 

71 - 1  Zergatik sortu ziren fabrikak?  XVIII. Mendean arte, manufaktura-lanak lantegi txikietan egiten ziren, eskuz egiten zen lan, tresna sinpleekin. XVIII. Mendearen bigarren erdian, zenbait makina asmatu ziren Britainia Handian; makina horiek leku handia eta inbertsio garestiak behar zituzten. Horrela, lantegien ordez fabrikak. Lehen makinek energia hidraulikoarekin funtzionatzen zuten, baina handik gutxira, James Wattek lurrun-makina patentatu zuenean.  Fabrikak eraikitzean, industria-
Jarduerak toki jakin batzuetan pilatu ziren. Langile bakoitzak espezializatu behar zuen (Lan-banaketa) 

Lan-banaketak produktibitatea areagotu zuen; Horregatik, produktuen prezioak jaitsi egin ziren.  

71 - 3 Zein dira liberalismoaren ideiak nagusiak? Industrializazio-prozesuarekin batera, doktrina ekonomiko berri bat zabaldu zen: Liberalismoa.  Pentsalari horren ustez, askatasun ekonomikoaren printzipioak zuzendu behar zuen ekonomikoaren jarduera; hau da, enpresak sortzeko, langileak kontratatzeko  eta produktuen prezioak finkatzeko askatasun osoa utzi behar zuen. Estatuak ez zuen ekonomian parte hartu behar; Eskaintzaren eta eskariaren legeak erregulatzen zituela produktuen prezioak eta langileen soldatak. 

75 - 3 Garraioen iraultzaren ondorioak 

  • Meatzaritza eta siderurgia gehiago garatu ziren, eta lanbide berriak agertu ziren. 

  • Merkataritza garatu zuten, bidaia-denborak eta garraio-kostuak murriztu zirelako. 

  • Munduko ekonomia espezializatzea bultzatu zuten. Herrialde industrializatuak produktu manufakturatuak ekoizten, eta gero esportatu egiten; Koloniek, berriz, lehengaiak saltzen zizkieten herrialde industrializatuei.

  • Eguneroko bizitza aldatu zuten. Dieta hobetu zuten, elikagai galkorrak garraia baitzitezkeen, eta emigrazioa erraztu zuten.


  • 80 - 1  Migrazio handien garaia: Industria Iraultzak nekazaritza-lanen mekanizazioa bizkortu zuen, eta ekoizpena hirietan pilatzea eragin zuen. Nekazari asko hirietan joan ziren lan bila; hartara, hiritartze-prozesu handi bat hasi zen Europan. Hiriek ez zuten nekazari-exodo guztiak hartzeko ahalmenik. Hori dela eta, 60 milioi Europarrek beste kontinente batzuetara emigratu zuten. Garraioen iraultzak biztanleen mugimendu horiek asko erraztu zituen. 

84 - 1 Gizarte berri bat: Gizarte industria berria berdintasun juridikoan oinarritu zen: Dena den, gizarte hartan desberdintasun handiak zeuden. 

  • Emakumeek gizonen mende egoten jarraitzen zuten. 

  • Desberdintasun ekonomiko handiak zeuden.

Gizarte gizarte-klasetan zatitu zen. Gizarte-klaseak ahalmen ekonomikoagatik bereizten ziren, eta ez pribilegioengatik, horrela, hiru klase bereizi ziren: Goi-mailakoa, erdi-mailakoa eta behe-mailakoa. 

84 - 2  Goi-burgesia: Burgesia gizarte industrial berriko klase boteretsua bihurtu zen. Enpresariak, goi-funtzionarioak eta profesional liberal batzuk (Medikuak, abokatuak, kazetariak). Burgesak hirietan bizi ziren, zabalguneko auzo berrietan. Haien balioak-lana, ahalegina, aurreztea-nagusi bihurtu ziren gizartean. 

86 - 1 Nork osatzen zituzten erdi-mailako klaseak? XIX mendearen amaieran, gero eta gehiago ziren, behe-mailako klaseetako jendeak baino egoera ekonomiko eta hezkuntza-maila hobeak zituzten, baina goi-burgesiarenak baino okerragoak . Talde heterogeneo bat zen, maisuak, merkatari txikiak, administrazioan eta armadan erdi-mailako postuak zituztenak, landako medikuak. Haien balio nagusiak lana eta aurreztea ziren. Hezkuntzari ere balio ematen zioten: seme alabak kalitatezko eskoletara bidaltzen zituzten, gizartean egin ahal izan zezaten. 

86 - 3  Zer da proletariotza? Nork osatu zituzten? Zer bizimodua?  Industria iraultzarekin, proletariotza agertu zen. Lanerako indarra soldata baten truke saltzen zutenek osatzen zuten; hau da, langileek.  Langileek soldata baxuak kobratzen zituzten; bizirik irauteko ozta-ozta. Haurrek oso goiz uzten zituzten ikasketak, lan egin behar baitzuten familia mantentzen laguntzeko.  Gainera, lanaldi luzeak izaten zituzten: hamabi ordutik gorako. 

Etxeko zerbitzariak ere klase herritarrekoak ziren. 

88 - 1  Noiz eta zergatik sortu zen langile-mugimendua? Langileak, fabriketan pilatuta lan egitean, beren lan-baldintza gogorrez konturatu ziren, eta haiek hobetzen saiatu ziren. 1824an aitortu zen lehen aldiz elkartzen-eskubidea Britainiar Handian. Une hartatik aurrera, lehen sindikatuak (Trade Unions) sortu ziren: soldatak hobeak, lanaldia murriztea, haurrek lanik ez egitea eta abar, Greba zen presioa egiteko erabiltzen zuten bide nagusia.

Entradas relacionadas: