Klase gizartea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,46 KB

 

OINARRI EKONOMIKOAK

Nekazaritza eta meatzaritza

Nekazaritzan, egitura tradizionalei eutsi zitzaien. Mahatsak indar handia hartu zuen, Espainiako ardoak Europara esportatzen hasi zirela eta. Merkataritzak ere gora egin zuen nabarmen.


Industria eta garraioak

Industriaren hazkundearen hasiera: Siderurgia industriak (Bilbon zegoen gehiena) nabarmen egin zuen aurrera, eta 1878. Urtean goia jo zuen.

Gainera, industrializazioa beste sektore batzuetara ere zabaltzen hasi zen, ontzigintzara eta hidroelektrikora, adibidez, eta komunikazio sarea hobetu egin zen. Era berean, Bizkaiko siderurgian, industrien kontzentrazioa gertatzen hasi zen.

XX. Mendearen hasieran, industria elektrikoa sendotzen hasi zen Gipuzkoan.

Katalunian, kotoi-oihalgintza izan zen nagusi.

Garraioak: 1876-1900 bitartean, bikoiztu egin zen burdinbideen km kopurua, eta 1800tik aurrera, trena errentagarria izan zen. Itsasoko garraioari dagokionez, portuak lurrontzien beharretara egokitu ziren.


Merkataritza

Kanpoko merkataritzaren bolumena igo egin zen, baina ordainketen balantza negatiboa izan zen, enpresen etekinak atzerrira eraman zirelako. 1870-1889. Urteen bitartean, ekonomiak gora egin zuen.

1881ean izan zuen goreneko aldia. Europan ekonomia sustatzen hasi zen garai berean, krisia hasi zen Espainian. Krisia asko larritu zen 1892an.


GIZARTE ETA KULTURA

Klase sozialak

Espainiar eta euskal gizartean, hirietarako joera nagusitu zen XIX.Mende amaieran.

Goi mailako klaseak: Nekazari lur-jabe handien botere ekonomikoa, desamortizazioei esker areagotu egin zen. Horiekin batera, goi mailako klasea osatzen zuten industria eta finantza arloetako oligarkia zeuden.

Erdi mailako klaseak: Langile kualifikatuak, erdi-behe mailako enplegatuak eta funtzionarioak biltzen zituzten.

Behe mailako klaseak: Langileen artean, bi talde bereizten ziren: Industriako langileria, talde txikia eta nekazaritzakoa. Oso baldintza txarretan bizi ziren, soldata txikiekin. Langileak, sindikatuetan antolatzen hasi ziren. Nekazaritzako langileek bizi-baldintza kaskarragoak zituzten.


Aldaketa kulturalak

Alfontso XII.Aren erregealdian eta Maria Kristina erreginaorde izan zen garaian, egonkortasun politikoa eta ekonomiaren hazkundea nagusitu ziren Espainian, eta, kulturan ere, bilakaera nabarmena gertatu zen.

Hezkuntza eta zientzia arloetako aurrerapenak: Espainian analfabetismo handia zegoen. ILE-k kultura zabaldu nahi zuen. Zientziaren esparruan ere, urrats handiak egin ziren.

Aipagarriak → Ramon y Cajalek egindako aurkikuntzak.

Literatura eta artea: Literaturgileak beren lan eduki eta egindako gizarte kritikengatik (gizartea eraldatzeko bidea) nabarmendu ziren.



Entradas relacionadas: