Klase borroka

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,34 KB

 

MILIBAND ETA KLASE BORROKA (ikuspegi neomarxista)

  • Bere interesa gizarte garaikideetan suertatzen diren dominazio formen azterketan zentratzen da.

  • Kontsideratzen du errealitate sozialaren ezagutzan klase borrokaren azterketa funtsezkoa bilakatzen dela, borroka horen oinarri, mekanismoak eta hartzen dituen formak jorratzea garrantzitsua da.

  • Ekarpen handienetarikoa, gizarte ezberdinetan ematen den esplotazioa, dominazioa eta mendekotasun harremanekin lotzea izan da.

    • Esplotazioa gertaera objektibo bat da eta lotura dauka klase batek eskuratu dezakeen balioarekin.

    • Dominazioak ez ditu soilik onura ekonomikoak ekartzen, beste pribilegioak dakar ere.

    • Dominazioak esplotazioa dakar.

  • Gizarte kapitalistaren irudia aurkezteko, piramide sozialaren metafora.

    • Klase dominantea

    • Burgesia txikia+eragina duten baina boterea ez duten beste klase sozialak (funtzionario, intelektuala…)

    • Langile klasea

    • Erabateko prekarietate egoeran dauden pertsonen multzoa

  • Klase dominantea ez da homogeneoa eta bere helburua beti kontserbatzea da, horretarako autore honen ustez, ekoizpen moduak kontrolatu behar ditu, baina baita ere administrazio eta estatu moduak eta komunikabideak.

  • Klase menderatua horien menpe daudenak osatzen dute, langileak, handitzen dira.

  • Miliband-ek aztertzen du nola klase dominanteak bere kontrola derrigortzen duen goitik eta nola klase menderatua aurre egiten saiatzen den behetik.

  • Egindako bizitza sozialaren azalpena, arrazional eta koherentea da.

Entradas relacionadas: