Klase borroka

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,97 KB

 

Aldaketa esanguratsuenak honakoak dira:

  • Enpresa anonimoen garapenak egiten du kapitalistaren figura bitan banatzea: akzionista eta zuzendaria. Planifikatzen eta gauzatzen dutenen eta daukaten eta obeditzen dutenen arteko bereizketa mantentzen da.

  • Lanaren deskonposaketa:

    Marx

    En aburuz, lana homogeneizatzen bazen, Dahrendorf-en iritziz, langile klasea geroz eta anitzagoa da. Langileen artean hiru trebetasun mota bereizten ditu: kalifikazioa, espezializazioa eta kalifikazio eza.
  • Erdi klase baten hazkundea enpresa handien garapenaren eta administrazioari zein kontabilitateari sagaratutako eginkizunak betetzeko beharraren ondorioz. Enplegatu eta funtzionarioekin, sektore berri bat sortu da, horrek gutxienez bi kategorizazio berri sortzea suposatzen duelarik: langile klasearen kide bezala ikustea ala erdi klase gisa ezaugarritzea. Dahrendorf-ek, bi proposamenak teoria bertikal zein horizontal batean batzen dituen aterabide bat proposatzen du.

  • Mugikortan sozial indizeen hazkundearekin, klaseen arteko mugen lehuntze bat suertatzen da, klase-borroka pertsonen arteko gatazka batean bilakatuz.

  • Herritargoaren eskubideen ondorioa, sufragio unibertsalean eta Ongizate Estatuan gauzatzean adierazten dena.

  • Klase borroka instituzionalizatzen da gatazka industrialen arbitraje prozedimentu adostuen bidez. Borroka, arau zehatz batzuen bidez gauzatzen da.

Edozein gizartetan, hiru dominazio asoziazio daude: asoziazio politikoak (Estatua), hierokratikoak (Eliza) eta ekonomikoak (enpresa). Bakoitzean bi agregatu sozial aurki daitezke, zeinek dominazio perspektiba multzoak osatzen dituzten, esan nahi baita dominazio asoziazioen baitan erabili dezaketen botere maila. Dahrendorf-ek bere buruari galdetzen dio ea klaseak dauden eta erantzuten du esanez klaseak daudela dominazio asoziazioak dauden tokian. Argitu beharreko da zein den klase dominantea. Bere aburuz, klase dominantea ministroek, legebiltzarkideek eta buru burokratikoek osatzen dute. Jabegoari dagokionez, autoritate mota berezi bat bezala ulertzen duenez, bi alderdi nagusietan zatitzen du: jabego legalaren eskubidea eta ekoizpen moduen kontrola.

Bere teoriari egin zaizkion kritikak politikari ematen dion garrantzian oinarritzen dira baita ere dagoen ordenaren babesean, zeren bere lanetik ondorioztatu daiteke nahasketa bat dagoela egitura sozial eta artikulazio instituzionalaren artean.

Beraz, Dahrendorf-ek bereizketa bat ezartzen du klase sozialaren teoriaren barruan, klaseen osaketa teoriaren artean eta eragile horien ekintzaren teoriaren artean. Autore honen eragina nabarmena izan da urrengo urteetan, besteak beste Lockwood eta Goldthorpe-en lanetan.


Entradas relacionadas: