Klase borroka

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,97 KB

 
2.1. Ikuspegi neomarxistak


Marxismotik inspiratzen diren autore guztiek idea bat partekatzen dute:
egitura sozialaren izaera determinatzeko klase sozialek daukaten garrantzia. Halaber, klase borroka nozioak gizartean suertatzen diren gatazken azalpen ezberdinak artikulatzen ditu. Azken hamarkadetan gertatu diren eraldaketek pentsalari marxistak beraien funtsezko postulatuak, kontzeptuak eta argumentu teorikoak berrikustera bultzatu dituzte. Klase sozial kontzeptua ekonomiara mugatzetik botereari lotua izatera igaro da. Poulantzas bezalako autore neomarxistek, klase sozialek eta botere politikoak mantentzen duten harremana landu eta sakondu dute. Beste batzuk, Braverman bezala, ekoizpenaren esferan gertatzen diren harreman kapitalistetan eta lan prozesuetan erdiratzen dira. Azken batzuk, Roemer adibide dela, esplotazio fenomenoa, lan merkatutik beste esparru batzuetara hedatu dute.

Baina, behar bada, eztabaida neomarxista baldintzatua izan da burgesia-proletargoa eta kapital-lana dikotomietatik at dauden klaseen eta problematiken agerpen zein indartzearekin. Preseski, Wright-en interes nagusia hortan datza, zeren klaseen definizioan baita ere klaseen arteko bereizketan erdiratzen da. Horrez gain, klase bakoitzaren pisu demografikoa neurtzen ahalegintzen da. Era berean, klase kontzientziaren sorrera eta berauk biografia eta egitura sozialarekin mantentzen duen harremana, funtsezkoak dira gaur egungo analisi marxistan. Hori dela eta, atal honen helburua Poulantzas, Wright eta Miliband-en teoriak aurkeztea da, kontutan izanik oso ezberdinak direla beraien ondorio eta irudietan.


2.1.1. Poulantzas eta klaseak mugarritzeko irizpideak


Poulantzas, pentsalari neomarxista nagusienetarikoa da. Las clases sociales en el capitalismo actual liburuan, klase sozialei buruzko teoria marxista sistematizatzen ahalegintzen da baita ere beste irakurketekin eztabaida mantentzen, Weber, Dahrendorf ala Cronner adibide direla. Bere lanari esker, eztabaida sakon bezain bizi bat sortu da marxismoaren baitan zein kanpoan. Poulantzas marxismoaren kontzeptu nagusi batzuk zehazten saiatzen da. Esaterako, klase sozialak funtsean eragile sozial multzoak gisa definitzen ditu, ez hainbeste ekoizpen prozesuan betetzen duten tokiaren arabera baizik eta osagai politiko zein ideologikoen arabera funtsezko papera betetzen baitute klase sozialen egitura erabakitzerakoan.

Bere aburuz, hiru faktorek eragina daukate egitura sozialaren antolaketan: ekonomikoak, politikoak eta ideologikoak, baina osagai ekonomikoaren garrantzian ekiten du. Harreman ekonomikoetan, tokiak garrantzi berezia dauka klaseen determinazioan. Esfera ekonomikoan, ekoizpen prozesuak erabakitzen du lan prozesua non dagoen bereziki. Faktore ekonomikoei dagokionez, oinarrizko bereizketa gertatzen da lan produktiko eta lan ez produktiboaren artean. Bigarrenei dagokionez, aldagai politikoa funtsean kontrol mailari lotua dago. Eta, alor ideologikoan, bereizketa bat egiten du ekoizpenaren antolaketa eta plangintzan kontzientzia hartzean eta parte hartzen duen modu batean eta hortik kanpo geratzen direnen artean.

Hirugarren sektoreko langileen kopurua asko handitu da azken hamarkadetan. Poulantzas kategoria hau kontutan hartzen saiatzen da, nahiz eta ez benetako klase sozial bat izan, baizik eta talde sozial bat ala burgesiaren atal bat. Klase sozialekin ez bezala, kategoria horien berezitasuna da agrupazioak izatea da non osagai politiko ala ideologikoek lehentasuna duten. Printzipio horietatik habiatuz, Poulantzas-ek klase sozialen teoriari egiten dion ekarpena langile horien kategorizazioak planteatzen duen arazoan erdiratzen da: bulego langileak, enplegatu publikoak, teknikoak eta kuadroak.


Entradas relacionadas: