Kimika Lehen Ebaluazio

Enviado por Gorkagi y clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,39 KB

Substantzia Puruak: Ezin dira aldaketa fisikoekin banatu, eta konposizio propietate konstanteak ditu. Substantzia Bakunak / Elementuak: Ezin dira banatu INOIZ. Substantzia Konposatuak: Prozesu kimikoen bitartez bakarrik deskonposa daitezke. Masaren Kontserbazioaren Legea LAVOISIER: Erreakzio kimikotan parte hartzen zuten erreaktibo eta produktu-kantitateak zehazki pisatuz, erreakzioaren hasierako eta bukaerako masak berdinak zirela frogatu zuen Lavoisierrek. Proportzio Definituen Legea PROUST: Konposatu berbera eratzen duten guztietan, elementuak, bi nahiz gehiago izan, beti konbinatzen dira masa proportzio berean. Proportzio Anizkoitzen Legea DALTON: Bi elementu erreakzionatzen badira bi produktu desberdin emateko, bigarren elementuaren arteko proportzioa zenbaki oso bat da. S + O2 → A  (10g + 4g) S + O2 → B (10g + 2g) Proportzioa:  4g/2g = 2 Elementu Diatomikoak: N2 – O2 – F2 – H2 – Cl2 – Br2 – I2

Solido Partikulak oso hurbil. Dentsitate handia Etengabe bibratzen baina desplazatu gabe. Partikulen arteko erakarpen indar handia. Difusio Txikia Tenperatura igotzean, partikulen bibrazioa gero eta handiagoa. Likido Partikulak hurbil.  Partikulek ez dute posizioa finkorik. Irristaka ari dira. Erakarpen indar ertainak, horregatik ontziaren itxura hartzen dute. Tenperatura igotzean partikulak azkarrago mugitzen dira, baina guztiz aldendu gabe. Gasa Partikulak oso urrun daude bata besteetatik. Dentsitate oso Txikia Etengabe norabide guztietan higitzen ari dira. Ez dira indar elkarmolekularrak existitzen, talka egiten dutenean izan ezik. Difusio oso handia. Tenperatura igotzean, partikulak azkarrago mugitzen dira eta talka kopuruak handitu egiten dira.

Boyle Mariote Legea Tenperatura konstante mantendu ezkero eta bolumena gutxitu ezkero, teoria zinetiko molekularraren arabera, partikulen artean talka gehiago daude eta presioa gora doa. P1 · V1 =  P2 · V2 Charles Legea Presio konstantean, tenperatura handituz Teoria Zinetiko Molekularraren arabera, partikulak azkarrago mugituko dira, baina talka kopuru bera mantentzeko bolumena handitu behar da. V1 / T1 =  V2 / TGa-Lussac Legea Tenperatura igo ezkero, Teoria Zinetiko Molekularraren arabera, partikulak azkarrago mugituko dira, hormaren kontrako talka kopurua handitu egingo da eta presioa handitu egingo da. P1 / T1  =  P2 / T2  Émile Legea Gas idealaren legea  P1 · V1 / T1 = P2 · V2 / T2    P · V = n · R · T

 

Entradas relacionadas: