Karlos IV.Aren agintaldia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,02 KB

Testuaren aurkezpena

Aztertu beharreko testua Mendizabalen desamortizazio dekretuaren sarrera da. Dekretu honen bidez Mendizabalek bultzatu zuen Elizaren ondasunen desamortizazioa abian jartzen da. Lehen mailako testu juridikoa (Errege dekretu baten zatia delako) eta edukiari erreparatuz, politiko-ekonomikoa da, gai sozialak eta ekonomikoak aipatzen dituelako. Egilea Juan Alvarez Mendizabal Ogasun ministroa da eta Maria Cristina “erregina gobernatzaileak”, hartzaileak, sinatu zuen. Legezko testu guztietan bezala, legea indarrean jartzen denean aurrez ikusitako helburuetara iristeko, abian jarriko diren erabaki jakinak ere aipatzen dira. Madrilgo Gazetan, garaiko aldizkari ofizialean, argitaratu zenez 1836ko otsailaren 21ean (Isabel II.
aren erregetza aldian, Mª Cristinaren erregeordetzan hain zuzen. I Gerra Karlistaren uneri delikatuenetakoan eta La Granjako pronuntziamenduaren ostean hasitako aldi progresistan) publikoa da . Testuaren helburua: Elizaren ondasunak salgai jartzea.

Analisia


Testuko ideia nagusia Mendizabalek Mª Cristinari, “BM erregina gobernadoreari” desamortizazioa egitearen onurak azaltzea da.  Lehendabizi desamortizazio kontzeptua argitu behar dugu: Antzinako Erregimeneko jabetza higiezinak libre bihurtzeko prozesua da. Jabetza higiezinak saldu ezin zitezkeen ondasunak ziren, kleroaren, nobleziaren eta udalen ondasunak hain zuzen ere. Nobleen ondasunen desamortizazioa, nobleen jabetzak ondasun partikular eta aske bihurtzea da, saldu ahal izateko. Izan ere, lehen familia ondasunak zirenez, ezin ziren saldu. Udal desamortizazioa, berriz, udalerrietako erabilera komunaleko lurrak desamortizatzea da. Prozesua: lurrak konfiskatu, estatuko jabetzak bihurtu eta salmenta publikoan saldu. Lortutako dirua estatuak bere beharrizanetan erabiltzen zuen.

Amaitzeko, Elizaren desamortizazioa kleroaren ondasunak desamortizatzea da, aurreko

prozesu berberarekin. Desamortizazio dekretu honek 1835eko desamortizazio dekretua (nazio ondasunak bihurtu zituena 12 kide baino gutxiagoko komentu zein monasterioen ondasunak) osatzen du. Honela, 1836ko dekretuak, ondasun horiek , “nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak ” (1. Lerroa), salmentan ipiniko direla adierazten digu. Jarraian, Mendizabal-ek desamortizazioaren alde onak zerrendatzen ditu, besteak beste: - “Zor nazionalari berme positiboa ematea ” (3.

Lerroa

; Zor publiko handia zuen Espainak aurreko alditik, eta orain Gerra Karlistak areagotu egingo du. Honi aurre egiteko nazionalizatutako lurrak enkante publikoan salduko dira horrela “zorion publikoa”(3.Lerroa) iritsiko zen, hau da, Ogasuna saneatuko zen. - “Hildako aberastasuna piztea” (4.Lerroa): hildako ondasun horiek, saldu ezin zitezkeenak, askotan ez ziren bere osotasunean lantzen eta hortaz ez zuten ezer ekoizten. Orain lurrak salduz, jabe berriek landu eta aberastasuna sortuko dute. -“Industriaren eta zirkulazioaren kanaletako oztopoak kentzea”(4.Lerroa):industrializazio prozesuari ekiteko eta trenbide sarea eraikitzen hasteko (oso atzeratuta dago Espainia) beharko diren kapitalak lortzeko. -“Aberria zabaltzea” (6.Lerroa) edo “ aberriarekin lotura berri eta sendoak sortzea” (7.Lerroa): Gerra irabaztea eta Koroarekin eta liberalismoarekin bat egingo zuten pertsona gehiago izatea (desamortizatutako ondasunen erosleak burgesak eta baita noblezia ere.) Bigarren parrafoan berriro ere desamortizazioaren onuretan sakontzen du Mendizabalek; Zorra gutxitzea eta Isabel II.Ari eta sistema liberalari leial izango den lurjabeen taldea osatzea (lurrak erosteko aukera eman dienez, eskertuta egongo dira). Testuan aipatzen ez den arren, ezkutuko helburu bat ere antzeman daiteke: Elizari boterea kentzea.

 Testuingurua Analisian , esan behar da Mendizabalen desamortizazioa eragin handienekoa izan zela, baina ez zela lehena izan: - Godoyk, Karlos IV.Aren erregealdian, elizaren hainbat ondasun desamortizatu zituen, - Cadizeko Gorteetatik atera zen dekretu batek frantsestuen eta Godoy-ren ondasunen desamortizazioa agintzen zuen, “traidoreak” izateagatik - Hirurteko Liberalean desegindako Inkisizioaren jabetzak desamortizatu ziren ere. Fernando VII.A k etenda utzi zuen prozesua. Fernando VII.A 1833an hil zenean, Berrespen Pragmatikoa zela medio, Isabel alabari zegokion koroa. Fernando VII.Aren anaiak, Karlos Mª Isidrok, ez zuen onartu eta beretzat erreklamatzen zuen koroa, Salikoa Legean oinarrituta Beraz, bi erregegai eta bi eredu ideologiko aurrez aurre geratu ziren: - Isabel, liberalen laguntza zuena, bai moderatuak, bai aurrerakoiak - Karlos Mª Isidro, absolutisten laguntza zuena Haien artean gerra bat sortu zen, Lehen Gerra Zibil Karlista, 1833tik 1839ra. Gerra egon zen bitartean Isabel adin txikikoa zen eta Gorteek Mª Cristina, Isabelen ama, izendatu zuten erregeorde . Mª Cristinak, joera liberal moderatua izan arren, hainbat neurri aurrerakoi hartzera behartuta egon zen, tronua salbatzeko liberal guztien laguntzaren premia zuen eta. Gobernu aldaketa ugari egin zituen, momentuaren beharren arabera. Erregeordetzaren hasieran Mª Cristinak 1834ko Errege Estatutua eman zuen. Izaera moderatuko Emandako Karta zen, konstituzioaren antzeko dokumentua, baina ez Gorteek agindua; Errege Estatutua horren bidez Mª Cristinak zenbait eskubide ematen zituen: sufragio oso zentsitarioa, Gorteek bere proposamenez soilik egin zitzaketen legeak eta hark zuen Gorteak deitzeko ahalmena. Liberal aurrerakoiei ez zitzaien egokia iruditu eta ernegazio giroa sortu zen. Ondorioz, Mª Kristinak Mendizabal liberal aurrerakoia deitu zuen gobernua osatzeko. Mendizabal-ek komentuen jabetzaren desamortizazioa indarrean ipini zuen 1836an emandako dekretu baten bidez, aztertzen ari garen dokumentua hain zuzen ere. Analisian azterturiko onurez gain , Gerra Karlista finantzatzeko dirua ateratzea izan zen dekretuaren helburua ere. Dirua eskuratzeko Mendizabalek, zergak igo beharrean, desamortizaziora jo zuen, burgesiaren babes bila.

eragina eta ondorioakTestua oso garrantzitsua izan zen eragindako ondorioengatik: 1. Nazionalizaturiko ondasunen salmentatik lortutako dirua erabilia izan zen Gerra Karlista finantzatzeko eta zor publikoa murrizteko. 2. Lurrak eskuz aldatu ziren (baina uste zutena baino gutxiago, izan ere, Elizak zuzenean edo testaferroen bidez lur asko berriz erosi zituzten).3. Lurraren jabetzaren egiturari erreparatuz, desamortizazioak hegoaldean eta erdialdean latifundioak handitzea ekarri zuen. 4. Desamortizazioak etenda utzi zituen Vatikanoarekiko harremanak, Elizak ez baitzuen batere ondo ikusi Espainian hartutako erabakia. 1851era arte itxaron beharko da harremanok normalizatzeko: Isabel II.Aren erregealdian, Hamarkada Moderatuan sinatutako Elizarekiko Konkordatuaren bitartez. 5. Arte erlijioso galera izugarria; monasterio asko utzi ziren eta denboraz arpilatuak izango dira. 6. Desamortizazioak nekazarien egoera okertu zuen; historikoki lurrak lantzeko izandako eskubidea galdu ostean proletarizatu egingo dira.

Entradas relacionadas: