Kapital ondasunak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,71 KB

 

IZAKINEN HORNIDURA ETA KUDEAKETA:


Enpresa guztien helburu nagusienetako irabaziak lortzea izanik eta beste enpresekin lehiatu behar dutela kontuan hartuta, saltzen den ondasunaren kalitate-prezio erlazio onena lortzen saiatuko dira. Horretarako, kostuak ahalik eta txikien izatea oso garrantzitsua da. Batez ere saltzen diren ondasunak oso antzekoak direnean eta ezaugarri bereizgarriak ez dutenean, salmenta prezioa erabakigarria bihurtzen baita.

Argitu beharra dago, enpresa guztiek erosketak egiten badituzte ere, enpresa mota eta tamainaren arabera kudeaketa ezberdina izango dutela. Enpresaren jardueraren arabera, erosi behar diren elementuak zehaztu beharko dira: Lehengaiak, ekoizpen baliabideak eta zerbitzuak besteak beste. Eskuratu beharrekoen arabera, kudeaketa ezberdina izango da eta ondorioz, baita erosketa departamentua ere.


EROSKETA PROZESUA:

SALTZAILEA

ETA EROSLEA


Hornitzailearekin adostasunera iritsita, hornitzaileari eskaera egingo zaio idatziz eta hark baldintzen onarpen moduan eskaera sinatuta itzuliko du. Garaia iritsitakoan hornitzaileak erositako materiala bidali eta berarekin batera material horren ezaugarriak adierazten dituen albarana bidaliko dio. Orrialde horretan bidalitako materialaren kopurua eta ezaugarriak adieraziko dira. Akatsak edo bestelako arazorik ez dagoela ziurtatuta eta erosleak materiala onartzen duenean albarana sinatu eta saltzaileak jasoko du. Azkenik, hornitzaileak faktura bidaliko dio ordain epea iritsitakoan erosleak ordaindu egingo du.


Entradas relacionadas: