Kanpoko bezeroak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB

Elikagaiak dira pertsonen energia-
Iturri. Guztiok, ordea, ez ditugu energia-behar berak: gure eguneroko jardunak baldintzatzen du, hein batean, zenbat energia behar dugun.

Nola lortzen da energia


Gizakiok ezin dugu energia zuzenean lortu; hori dela-eta, jana baliatzen dugu energia gureganatzeko. Gorputzeko zelulek energia bihurtzen dute kanpoko inguruneko materia, hau da, elikagaiak, metabolismoa deritzon prozesu baten bidez.
Gure gorputzak elikagaien honako substantzia hauek besterik ezin dituzte erabili:
proteinak, gantzak, karbohidratoak, bitaminak eta mineralak. Sustantzia horiei, nutriente deitzen zaie. Nutriente horietatik, energia ematen duten bakarrak karbohidratoakproteinak eta gantzak dira; horregatik, nutriente energetiko deritze.

Elikagaien balio energetikoa


Energia neurtzeko erabiltzen den unitatea joulea edo kilokaloria da (kcal). Kilokaloria bat 1.000 kaloria dira; askotan, elikagaien energiari buruz hitz egiteko, kaloria hitza erabiltzen da, baina zuzenena kilokaloria aipatzea da.
1 cal= 4,18 joule dira.

Energiaren erabilera


Gizakiak elikaduraren bidez lortutako energiak hainbat funtzio betetzen ditu gorputzean: energiaren zatirik handiena gure gorputzaren barne-funtzionamendurako da; hala nola, elikagaiak garraiatzeko gorputzeko zelula guztietara. Baina beste funtzio batzuk egiteko ere behar da energia: gorputzaren tenperaturari eusteko, bulkada elektriko gisa, nerbio-sistemaren bidez mezuak transmititzeko, lan muskularrerako eta, energia gehiegi kontsumitzen dugunean, erreserbarako.

Behar energetikoak


Pertsona batek eguneroko bizitzako jarduerari eusteko behar duen energia kopurua adierazten du, eta hiru faktorek hauek zehazten dute: metabolismo basala, jarduera fisikoa eta termogenesia.

A) Metabolismo basala


Pertsonak bizitzan funtsezkoak dituen funtzioetarako behar duen energia kopurua da; hau da, bihotzaren lanari eusteko, gure birikek airea hartzeko, giltzurrunek hondakinak kanporatzeko, digestio-aparatuak bere lana egiteko…
Kontsumitzen dugun energia gehiena metabolismo basalerako erabiltzen da: hain zuzen ere, erabiltzen dugun energiaren hiru laurden izaten dira metabolismo basalerako. Baina pertsona batetik bestera aldatu egiten dira behar energetikoak, zenbait faktoreren arabera, hala nola sexuaren, adinaren eta gorputzaren osaeraren arabera.

Entradas relacionadas: