Kanpoko askatasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,58 KB

 

1.1. Tenperamentua eta izaera (268-269)


Gutako bakoitzak zenbait ezaugarri ditu bereizgarri, eta horrek egiten gaitu gainerakoengandik desberdin.//Ezaugarri horietako batzuk, sortzetikoak dira. Badira, ordea, denborarekin geure egiten ditugun zenbait ezaugarri ere. //Nolanahi ere, kontuan izan behar dugu gure ezaugarri askok eta askok bi alderdiak dituztela aldi berean. Nortasuna ere ezaugarri konplexu horietako bat da: alderdi genetiko bat dauka, baina baita denborarekin geureganatutako ezaugarriasko ere.//Gure nortasunaren alderdi genetikoari tenperamentu deritzo, eta jaiotzen garenetik gugan dauden joerak eta jaidurak ditu bereizgarri nagusi. Joerok gure nortasuna baldintzatzen dute, baina erabat determinatu ez.//Nortasunaren alderdi ikasi eta geureganatu horri izaera esaten zaio, eta tenperamentua ez bezala, aldatu egin daiteke, egunero-egunero egiten ditugun ekintzen eta ohituren bidez.


2.3 Erantzuleak gara askeak garelako


Kanpoko askatasuna deritzo nahi dugun moduan jokatzeko aukera izateari, legeak onartutakoaren eta bakoitzaren herrialdeko ohituren baitan.//Askatasun hori galtzen dute gizabanakoek espetxeratutakoan, diktaduran.//Gizarteko esparru juridikoa eta politikoaren araberakoa da.//Barneko askatasuna, berriz, dagozkigun gauzei buruz bakoitzak bere erabakiak hartu ahal izatea da: Gauza bat edo bestea nahi izateko askatasuna, alegia.//Barneko askatasunik ez balego, ez luke inolako zentzurik askatasun politikoa eskatzeak.//Pertsona bati barneko askatasuna kentzeko; substantzia estupefazienteen bidez, hipnosia erabiliz, sekta batzuek erabiltzen dituzten kontrol mentalerako teknikez baliatuz…edo hainbat gaixotasun mentalen ondorioz.//Nahimenaren gaitasun moduko bat da askatasuna: egin daitezkeen ekintza guzti-guztien alde onak eta txarrak aztertu ondoren, aukera guztien artean hautatu ahal izateko gaitasuna.

Ezinbestekoa da:

• Gure nahimena aldez aurretik nolabait jokatzera determinatuta ez egotea.

• Arbitrarioa ez izatea. Berdin erakartzen gaituzten bi gauzarekiko axolagabetasun hutsa izatea ez da nahikoa; izan ere, egindako aukera irrazionala izango da orduan, arbitrarioa baita.

• Deliberazioaren ondoren hautatzeko arrazoi onak izatea

Determinismoa eta barneko askatasuna


Filosofia Mendebaldean sortu zen, gauza guztien kausak bilatzeari ekin ziotenean. Baina oztopo handi batekin egin zuten topo, barneko askatasuna: kanpoko ezerk determinatu gabe nahimenak era batera edo bestera aritzeko duen gaitasuna.

• Den-dena zerbaiten kausaz gertatzen delako uste osoa dutenen jarrera. Jarrera hori determinista izango da, giza jokabidea kausalki azaltzen saiatzen bada.

• Zenbaitetan askatasunez aritzen gareneko berezko kontzientzia, zentzu batean edo bestean aritzera baldintzatuta egon arren.


A)Determinismo kosmologikoaPatua

Estoikoen ustez (K.A. IV. Mendea), beharrezkoa da kosmosaren ordena zein den jakitea, hartan nola jokatu jakiteko.

Heraklitok: denak arrazoiren bat du, eta arrazoien multzoak ezin duenez infinitua izan, lehenbiziko arrazoiren batek egon behar du ezinbestez, guztientzako balio duen arrazoi batek: unibertsoa zuzentzen duen legea, patua.

Gizakiak ezin duela ezer egin patuaren aurka. (Edipo errege)

Estoikoen ustez, hauxe litzateke jakintsu eredua: kanpoko zoriontasun oro patuaren esku dagoela ohartu eta barneko bakea lortzen saiatzen dena. Horretarako, beharrezkoa da sufrimendua eta besteen iritziak ez sentitzea. Zoriona lortzeko bide bakarra ez asaldatzea da.



Entradas relacionadas: