Kanpo migrazioak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,47 KB

KANPO-MIGRAZIOAK:

Herrialde baten mugetatik kanpo izaten diren biztanleria-mugimenduak dira. Bi motatakoak dira, 1975. Urteak bereiziak: migrazio tradizionalak eta gaur egungoak.

1.Kanpo-migrazio tradizionalak XIX.Mendearen erdialdearen eta 1975eko krisi ekonomikoaren artean izan ziren. Aldi horretan, emigrante-kopuru handia irten zen Espainiatik itsasoz bestaldera eta Mendebaldeko Europara.

1.1.Ozeanoz bestalderako emigrazio tradizionala

Ozeanoz edo itsasoz bestalderako emigrazioa Latinoamerikara joan ze nagusiki. Kasu askotan, emigrazio iraunkorra eta lagundutakoa izan zen. Baina izan zire, halaber, aldi baterako irteerak azpiegitura handien eraikuntzan lan egiteko, eta urte-sasoiko irteerak nekazaritza-lanak egiteko, Espainiakoekin bateragarriak ziren garaietan.

Ozeanoz bestalderako emigrazioan, bi goren aldi eta bi krisialdi bereiz daitezke.

a) Lehenengo goren aldia XIX. Mendearen erdialdetik Lehen Mundu Gerrara (1914) izan zen. Aldi horretan hasieran, Amerikarako emigrazioa dezente murriztu zen, borboitarrek XVIII.Mendean biztanleriaren hazkundea bultzatzeko politika sustatu zutelako, emigrazio oztopoak jarriz.Baina 1853tik aurrera egoera aldatu egin zen, arrazoi hauek zirela eta.

-Latinoamerikako herrialdeek immigranteak behar zituzten bere lurraldeak jendeztatzeko eta horregatik Espainian emigranteak errekrutatzeko agenteak jartzera heldu ziren.

-Espainiak trabak kendu zizkion emigrazioari, nekazaritza-eremua minifundista eta latifundistetan zegoen atzerapenerako eta langabeziarako irtenbide bihurtu baitzen.

Emigrante gehienen jatorria atlantikoa zen: Galizia, Asturias eta Kanariak.

Haien helmuga nagusiak eskulanak behar ziren lurraldeak ziren, esklabotza abolitu ondoren.

Emigrantearen profil bereizgarria hau zen: gizonezkoa, gaztea, ezkongabea, kualifikazio apalekoa eta lanbidez nekazaria.

b) Ozeanoz bestalderako emigrazioak behera egin zuen bi mundu gerren artean (1914-1945), aurkako zenbait gorabehera eta gertakari zirela medio:

-Lehen Mundu Gerrak sortutako segurtasun eza.

-1929ko krisi ekonomikoaren ondorioz, Latinoamerikako herrialdeetan langabezia igo zen.

-Espainiako Gerra Zibila eta gerraosteak atzerrirako irteerak zaildu zituzten, garraioa urria zelako, Espainiari nazioarteko blokeoa ezarri zitzaizkiolako eta frankismoak biztanleriaren hazkundea bultzatzeko politika sustatu zuelako, herrialdea berreraikitzeko oinarri gisa.

c) 1945 eta 1960 artean, ozeanoz bestalderako emigrazioa suspertu zen (bigarren goren aldia), baina mende hasierako kopuru handietara iritsi gabe.

d) 1960az geroztik, ozeanoz bestalderako emigrazioa jaitsi zen, Latinoamerikako ekonomiaren gainbehera hasi zelako, Europarako emigrazioarekin lehian sartu zenean (bigarren krisialdia).

1.2.Europako emigrazio tradizionala

A) XX.Mendearen erdialdera arte, migrazio urria eta urte-sasoikoa izan zen

B) 1960 eta 1973 arteko Europarako emigrazioaren goren aldia izan zen

C)1975 az geroztik, Europarako emigrazio tradizionalak behera egin zuen

1.3.Kanpo-migrazio tradizionalen ondorioak

A) Migrazio ondorio demografiko nagusietakoa izan zen Espainiako biztanleriaren jaitsiera

b) Emigrazio ondorioak, alde batetik, positiboak izan ziren, hazkunde natural handiaren eta langabeziaren zama arindu zutelako. Baina ondorio negatiboak ere izan ziren: itzuli ziren emigranteetako asko beste leku batzuetan kokatu ziren, lana errazago aurkitzeko.

c) Helmuga-herrialdeetan, ondorio sozialak izan ziren. Alde batetik, deserrotzea, emigranteek ez zekizkitelako eta ez zituztelako ezagutzen  heldu ziren gizarteetako hizkuntz eta ohiturak, eta, bestetik, haien bizi-baldintza penagarriak ziren.

2.2.Gaur egungo kanpo-migrazioak eta haien ondorioak

1975etik gaurdaino, kanpo-emigrazioa nahiko txikia izan da. Edonola ere, krisialdietan bizkortu egiten da emigrazioa.

a) 1975 eta 2008 artean irteera gutxi izan ziren. Petrolioaren krisiak nazioartean izan zituen ondorioengatik; eta, geroago, Espainian bizi-maila hobetu zelako.

b) 2008az geroztik, krisi ekonomikoaren ondorioz gora egin du kanpo-emigrazioak, batez ere Espainiako langabeziak bultzatuta.

Emigrazio horren ondorio positiboak izan dira lan-eskaria murriztea eta langabezia-prestazio gutxiago ordaindu behar izate; hala ere, oro har ondorioak negatiboak izan dira, biztanleria gazte, ekintzaile eta prestakuntza galdu delako.



Entradas relacionadas: