Kanpo askatasuna

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,86 KB

 
Platonek poeta guztiak polisetik kanpo nahi ditu, batez ere, tragediagileak. Greziar kulturan ordea tragediak garrantzi handia zuen. Tragediak artelan perfektuak ziren
greziarrentzat, hiritartasun maila igotzeko eta gizaki hobeak bihurtzeko baliozkoak ikusten zituzten. Polibalenteak zirela zioten, unibertsaltasuna lantzen zituztenak
elementu moralekin batera.
Tragediagileak nagusiak: Sofokles eta Euripides. Tragediaren funtsa: gizakiak ez garela ez guztiz onak ez guztiz txarrak azaltzea da. Arimaren purifikazioa bultatzen da emozioen eta hausnarketen bitartez. Tragediak gainera helburu moral eta politikoa ere izaten zituen, hiritarrak bide zuzenera gidatzeko ere balio zuen. Esaten da tragedia mithosetik logoserako saltoaren erdigunean kokatzen dela, mithosean pertsonaiek ez dute zuzenean hitz egiten, logoseanordea diskurtsoa ezinbestekoa da irudikapenerako. Definizioak:

MITHOS

Kontrolatzen edo ulertzen ez dugun gauza bat sinesmen baten haritik azaltzen saiatzen gara. Kontakizun ez enpiriko bat dena esan daiteke, ingurua ulertzen saiatzeko.

LOGOS

Arrazoia erabiltzea modu argudiatuan. Hiriarekin datorrena, gizartearen egiturarekin batera.

PERIPEZIA

Tramara eramaten gaitu, Peripezia ekintza bera da, kontakizunean zehar gertaera zentrala da . Tonu dramatiko batera eramaten gaitu, musikaren bitartez pixkana hurbilduz goaz eszenan gertatuko denari. EDIPO FILMA: Indibidualismo nahiko aldakorra lantzen da pelikula osoan zehar, izatez berez aldakorra dena, eromen puntu bat ere daukana. Amesten duena errealitateak baino pisu handiagoa dauka, ametsetan oinarritzen baita errealitatea. Apoloren presentzia (mithos)
Oso nabarmena da istorio osoan zehar, guztiak daukalako lotura nolabait Apoloren magiarekin. Hainbat paradoxa planteatzen dira:

1

Edipok bere etorkizuna aldatu nahi du, baina Apolorengan uzten du bere etorkizunaren helmuga. Orakuluarengana joaten da etorkizuna jakin nahian, nahiz eta bere bizitzaren jabe izan nahi duen. Ez ditu beharrezkoak dituen tresna egokiak erabiltzen, burujabetasuna eta bere bizitzaren bidea determinatzea lortzen lagunduko diotenak.

2

Edipok ez du ikusten bere berezko natura, heriotzarik beldur dio eta orakuluarengana doa haren inguruan dauzkan dudak argitzera.

ORAKULUA

Drogen menpeak dagoen indibiduo bat da, etorkizuna argitzen duena. Bizitza zentzuzko pertsona baten eskuetan jarri ordez, erabat “jarrita” dagoen pertsona batean jartzea datza. Guztiez uste dugu onena gertatuko zaigula, honek erantzukizunak alde batera uztera eramaten gaitu. Botere despotakoa (orakulua)
Krudela da. Ediporen gaitza morala da. Edipok amoralki jokatzen duenean ez da bera, ez du bere burua ezagutzen. Bere auto-pertzepzioaren aburuz bera oso ona da, moral-bideonetik diharduela uste du. Ediporen ametsek eta orakuluaren esanek bat egiten dute tragedian. Paradoxa: Orakuluarengan sinesten du bere ametsengan bainogehiago eta azkenena honek beste ekintza batzuk gauzatzera eramaten du, bere on izaerak eta jokabideak ez dute bat egiten honen ondorioz.

BOTEREAREN GENIALOGIA

Botereak markatzen du Ediporen ekintza eta aldi berean gure ekintzen markatzen digute zer garen. Izatez gure pertsonaia axolagabea da , ez da zentzuduna, ez du erantzukizunez jokatzen. Bestetik ez du uste bere bizitzaren jabe denik, patuaren esku dagoela baizik. Esfingearengana inolako armarik gabe joaten da, ausardiaz betea hura akabatzera, pasioz betea baitago. Ez daki bere burua kontrolatzen gehiegikeriaz betetako jarrera baitauka. Tebaseko erreginarekin ezkontzen da (bere ama), intzestua emanez. Bestetik zenbait herritar gaixotu egiten dira, gaixotasun psikologikoak sufritzen hasten dira, hau pelikulan metafora moduan azalduz: bizitzan moralki egokia ez den zerbait gertatzen bada horrelako egoeretara iritsi zaitezke, dekrepitu moralaren irudikapena dira. Egoera honen aurrean herritarrak Ediporengana joaten dira. Lehenik eta behin gertatzen denaren inguruan erantzukizuna eskatzen diote, gainera bera ez dela haiek baino gehiago esaten diote. Herria lasaitu nahian bera ere sufritzen dagoela esaten du bere herriaren sufrimenduarekin, gainera bere koinatua Apolorengana bidali duela esaten die herritarrei soluzio bila. Istorioa berriro ere puntu berera doa. Kresomek (koinatua) Apolok esandakoa esaten dio; izan ere, berak badakielako zer gertatu den. Honek denen aurrean esatea nahi duen edo pribatuan esatea nahi duen galdetzen dio, herriari ez ezer kontatzea erabakitzen du sufrimendua ekiditeko. Edipo Yocasta (bere ama/emaztea) eta Layoren (berak hildako aita) semea dela jakiten du, Yocastak bere buruaz beste egiten saiatzen da eta herritik ihes egiten du. Edipok begiak zauritzen ditu errealitatea ikusi ez duelako nahi eta Tebasetik erbesteratua izatea eskatzen du.

Entradas relacionadas: