Kadizko konstituzioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,05 KB

 
kadizilkoSARRERA:Hemen dugun legea, lehen mailako legea da, lege nagusia, horren barruan gainerako legeak sartzen baitira, baita hiritar bakoitzaren eskubideen deklarazioa ere. Estatu modernoa sortzeko funtsezkoa den dokumentu hau oso baldintza berezietan sortu zuen espainiar gutxiengo batek, gerra garaian eta setiatua zen hiri batean, Cadizen. Testu juridikoa da, hainbat artikulu daudelako. Artikulu hauetan hiritar bakoitzaren eskubideen deklarazioa azaltzen da. Egile kolektibo batek idatzi zuen, gorteetako ordezkariak hain zuzen. Zenbait ikuspegiren arteko oreka mantentzeko (Erregimen Zaharraren zein gizarte moderno baten aldekoak) artikulu batzuk aurrerakoiak dira eta beste batzuk ez hain modernoak.  Izan ere, Cadizko Gorteek antolatu zituzten batzordeetan burutu zen talde desberdinen arteko eztabaida politikoa. Batetik Erregimen Zaharraren aldekoak, absolutistak, eta berrikuntza iraultzaileen aldekoak, liberalak.GARAPENA:Edukiari begira, artikuluetan gai ezberdinak jorratzen dira(politikoa,ekonomikoa eta erijiosoa). 1art estatuaren definizioa azaltzen da”:...Bi emisferioetako...Batasuna da.” Bertan, metropoliko eta kolonietako herritarrak nazio bera osatzen dutela esaten du(nazio espainar guztien batuketa). 3art nazioaren subiranotasuna ezartzen da, hau da, boterea,legeak ezartzeko eskubidea herritarrena dela, nazioarena. Erregimen zaharrean, estamentuzko gizartearen arabera ulertzen zen gizartea baina oraingoan protagonista nazioa da. 8art arabera,”..Estatuko gastuetan..Ondasunen arabera..”, ekonomia eta gizarte berdintasuna  aldarrikatzen da. Antzinako Erregimenaren nobleek ez zituezten zergatiak ordaintzen baina konstituzioa egin ondoren hauek ere ordaindu behar izan zituzten, zeuzkaten ondasunen arabera. 12art ikus dezakegu nola konstituzioak ez du iraganarekin erabat apurtzen. Eliza katolikoa garrantzia izaten harraizten du erlijio katolikoa bakarra dela zehazten. Beste erlijio guztiak debekatuak izaten jarraitzen dira:”...Egiazko den bakarra..Beste edozein..Debekatzen du.”(erlijio ofiziala katolikoa. Ez dago erlijio askatasunik). 14art estatuaren gobernu mota zehaztu: oinordetzako monarkia moderatua.15,16,17art botere banaketa zehazten du, legegilea, betearazlea eta judiziala. 371art gizabanakoen eskubide batzuk: iritzi eta prentsa askatasuna.
Berdintasuna arlo guztietan hedatzen saiatzen da, salbuespen bakarra erregea izanik.
KONKLUZIOA:Konstituzio hau Cadizko Gorteeek egindako lorpenik handiena bada ere beste lege dekretuen bidez osatu zela estatua modernizatzeko plana, edo Antzinako Erregimena desegitekoa, esan beharra dago. Esate baterako, jaurerriak deseustatzeko legea,eta abar. Modu horretan estatu modernoa eta berdintasunean oinarritutako Estatua indarrean jartzeko abian jarri zuten, estatua ez baitzen hedatzen ondo jaurerrietara. Ekonomian ere berrikuntzak egiten saiatu ziren askatasuna zabaltzen arlo guztietara: gremioen ordenantzak ezerezean geratzea, landareak sortzeko, garraiatzeko eta saltzeko erabateko askatasuna, lursail hesituak izateko eskubidea.Azkenik, programa liberal hau agian ez zen erabat burutuko hurrengo urteetan baina bai pixkanakaXIX. Mendean zehar. Eta honekin batera epe laburrean Erregimen Zaharrari amaiera eman zion. Dena dela, helburu mugatuak eta Estatu berri honen gabeziak zehaztu beharra dago. Esate baterako, bertikalean egindako egitura honetan, frantses eredu zentralistari jarraituz, baztertuta geratzen dira,Estatuko gutxiengo batzuk (Euskal Herria, Catalunya,...). Ekonomian, askatasuna bultzatu bazen ere, zenbait pausu eman beharko ziren handik aurrera merkatu nazionala lortu arte  eta arlo honetan beste batzuetan bezala  astiro egin zen modernizazio hori. Zentzu honetan pausu bat izan zen, garrantzitsua, baina mugatua. Politikan herria erabat baztertuta geratu zen eta bakarrik 1876ko konstituzioarekin batera gizonezkoen sufragio unibertsala ziurtatuko zen eta emakumezkoena ordea 1931ko konstituzioan.

Entradas relacionadas: