JolaS FUNTZIONALA

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,61 KB

 
.

Jarduera hauek egiteko moduari dagokionez, zein ezugarri bete behar dituzte? Nolakoak izan behar dira?

Ez da inoiz haurra objektu bat bezala tratatuko, baizik eta sentitzen, behatzen, memorizatzen, ulertzen edo ulertzera ailegatuko den (betiere uzten bazaio) izaki bat bezala. -Atentzio pertsonaleko jardueren sekuentzia ezberdinak beti berdinak dira, baita ere xehetasunetan. Hezitzaileek ikasten eta errespetatzen dituzte eta ondorioz, haurrak antizipatzen daki edo antizipatzera helduko da. -Ez dago ez presarik ezta zakarkeriarik ere. Hezitzailea inoiz gelditu ez arren ez du presarik erakusten eta beti eskeintzen dio beharrezko denbora haurrari.

Atentzio hauek ez dira inoiz eteten. Salbuezpenezko kasuak aparte, hezitzaileak beti amaitzen du haurrarekin hasitakoa.

Ze baldintzak bete behar ditu espazioak haurrra egoki sentitzeko? -

Haurrak okupatzen duena baino handiagoa izan behar da eta bere jardueran aztertu dezakeena (momentuko ahalmen lokomotorrak kontuan hartuz). Horrela haurra aurrera egiteko estimulatzen da inseguritatea sentiarazi gabe (espazio oso handia, autonomoki aztertu ezin duena). -Haurren mugimendu eta desplazamenduak posibleak izan behar dira, batzuk besteei molestatu gabe. Horrela sor daitezke haien arteko interakzio atseginak ondokoen mehatxu bihurtu gabe. -Aukera eman behar du: egoera berriak dominatzen ikasteko arriskurik gabe, hau da,  akzidenteetatik libratzen eta baita debeku aktiboak sahiesten helduaren partez (hauek bere mugimendua inhibituko zuten).

Zer da kontuan hartzen dena jolasetako materiala hautatzerakoan?

Elementu bakoitzak ahalmen lokomotorrak kontuan hartzen ditu eta interesen eboluzioari erantzuten dio. Kontuan hartzen dira: koloreak, forma, pisua, tamaina eta taldea beti dabil idei berrien bila. Kantitatea ere adinen arabera ematen da “ez asko, ez gutxi”.

Zenbat urterekin hasten da haurra bakarrik entretenitzen? Nola egiten du?

Egunetatik 3-4 hilabete bitarte. Bizitzako lehen hamar asteak bi ohetan pasatzen ditu haurrak. Bertan zerua ikusi, pertsianak, zuhaitzak, hezitzaileak, bizilagunak ikusten ditu. Eskuak begiratzen ditu eta jarraitzen ditu, zurrupatzen ditu, harrapatzen ditu. Postura bat dominatzen saiatzen da. Gero haurra mugitzen hasten da, bere eskuak ezagutze eta dominatzen eta baita begiradarekin jarraitzen ditu. Posturen eta eskuzko psikomotrizitatea zerbait kontrolatzean parkera ateratzen da. Hasieran denbora motza dago bertan baina gero ohituko da, gustatuko zaio eta aurrerapauso nabariak izango ditu.

Zein adinetan eta nola antolatzen dituzte espazioak haurren oreka bilatzeko?


C taldean (7-14 hilabete)

Parke baten lateralean ate bat dago eskaloi txiki batekin, terrazara ematen duena. Bi parkeen arteko espazioa ixteko eskudelak daude eta baita ur harraska. Honek haurrei jarduera aukera berriak ematen dizkie hala nola, bizilagunen interakzioa. Hezitzaileak parkearen errekursoak amaitzen direla ikustean, terrazarako atea irekitzen du. Jarduera nagusia haur hauetan: arrastatzea, katuka, eta handienetan altxatzea eta laguntzarekin desplazatzea.  Haurren artean ez molestatzeko, bi azpitaldetan banatzen dira. Mugimendu libreekin haur hauek posizio ezberdinak hartzen dituzte eta baita desplazamendu propioak. Arlo hontako eboluzioa dibertsitate handikoa da. Interesgarria da ikustea, batzuk eseritak jolasten dutela eta beste batzuk ordea lehenago zutitzen direla eseri baino. Helduak ez du haurra eseriko honek dominatzen ez duen arte.

33-42 hilabeteetan hezitzaileek zein jolas mota eskeintzen dute?

Trizikloak dituzte eta baita jolas hezigarri desberdinak (eskatzen dituzten einean ateratzen dituzte eta bakoitza bere kabuz honekin entretenitzen da, hainbat momentuen esperoan: kanpora ateratzea, bazkalordua eta bainua). Kreatiboak dira eta iada konstrukzioetan aritzen dira (hauek erakusten dituzte admiratzeko). Batzutan bi haur elkarrekin jolasten dute baina ez denbora luzez. Liskarrak sortzean haiek konpontzen ohi dituzte helduaren eskuartzerik gabe. Kanpoan jarduera nagusiak: korrikatu, kamioiak gidatu, bizikleta txikietan pedaleatu eta gora egiteak dira (trepar). Imaginazio handia dute eta ez dira zailtasunen beldur. Bere ibilgailua azkarrago joateko bide eta maldak aurkitzen dituzte.3 edo 4 haurren artean lasterketak edo are jolasak egiten dituzte. Maiztasunez ematen dira jolas hauek eta motzak dira.

Zer nolako harreman sozialak eskaintzen zaizkie haurrei?

Haurraren beharretaz hiru hezitzaileak arduratzen dira baina horrez gain beste heldu batzuk haurrekin kontaktuan egoten dira eta harreman ezberdinak sortzen dituzte. Harreman hauek ordea,ezingo dute haurrarengan konfusiorik sortu eta horregatik arreta izaten da egoera eta helduen jarrerari buruz. Topaketa hauek ez dira ez atentzioetan ez jolas librean ematen. Jolas librean heldu guztiek berdin jokatzen dute, ez eskuartu eta ez estimulatu. Haurrak parteartzera gonbidatzean hauek keinu, laztan edo hitz batekin erantzuten dute eta jolas autonomora bidaltzen dituzte. Bisitan daudenei berdin jokatzeko eskatzen zaie. Atentzio eta jolas libretik kanpo edozein egoera erabiltzen da etxeko beste pertsonekin harremanatzeko. Hauek ematen dira haurraren bizi erritmoa aldatzen ez dutenean eta esfortzua egiten da haurrak jakiteko: nor den pertsona, zein den bere funtzioa, zer egiten duen berarekin eta alrebes. Bisitan daudenekin ere horrela jokatzen da. Iristen direnekin kontaktuan daude erizain eta medikuarekin, azterketa medikuetan. Beranduago paseoz eramango duen pertsona agertuko da, gero jardinean dagoen maistra , ateratzen eta lan egiten duen pertsonekin eta joan etorrietan aurkitzen dituen pertsonekin. Egoera hauetan bere harremanak areagotuz doaz, betiere hezitzaileekiko binkulazioa galdu gabe.

Zer nolako esperientziak izaten dituzte? Bakarrik eta helduekin?

16-18 hilabete inguruan paseoak hasten dira. Hasieran jardineko parte ezezagun batean ematen dira eta geroago kaleetan barna joaten dira. Distantzia adinarekin batera handituz doa. Berriaren ezagutza bakoitzaren erritmoarekin bat doa. Talde bereko haur guztiek ez dituzte paseo berdinak egiten: batzuk jardinean daudenean oraindik beste batzuk kalera irteten dira. Haur bat ez da kalera aterako berak bahi duen arte edo eramatea uzten duen arte.Paseoa momentu itxoiten dute irriketan eta oso garrantzitsua da. Ateratzeko arropa politenak janzten dituzte, etxean egotekoa baino politagoa.Hiruko edo lauko taldeetan ateratzen dira; hezitzaileak beren taldekoen paseoaz arduratzen dira jardinean eta kalera beste pertsonekin ateratzen dira (sikologo, erizain, mediku) eta beti berdina izango da talde berarentzat.Haurren antolatzen dute paseoa, eta iraupena adinarekin batera handitzen doa. Gutxi izatean mugimendu askatasuna izaten dute. Bakarrik arau bat dago: eskua eman gurutzatzeko. Bestela helduak soilik haurrak eskatzen badu emango dio eskua. Zailtasunak bakarrik gainditzen dituzte: maldak, eskailerak... Paseoa aurrera egiten du haurrek nahi duten moduan, nahi dutenean gelditzen dira: ikusteko, behatzeko, esperimentatzeko... Toki berrietan gauza berriak ezagutzen dituzte eta jende ezagun eta ezezagunekin egiten dute topo.  Haurrekin doan helduak, disponibilitate osoa dauka eta pasatzen dena komentatzen du, objektuak izendatzen ditu, azalpenak ematen ditu, galderak erantzuten ditu... Edozein gauza erabilgarria da ikasteko. Astean behin handien taldea ateraldiz doa. Autocar bat goiz batez edo arratsalde batez eramaten ditu: zoo, Margarita uhartera...Batzutan transporte publikoz joateko aukera dute (tranbia, autobusa...)

Entradas relacionadas: