Joaquin costaren oligarquia y caciquismo testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,55 KB

 

SAILKAPENA:

Aztertzen ari garen testua oinarrizko iturri historikoa da aztertzen ari garen garaian jatorria duen idatzia delako.

Edukiari dagokionez, testu politikoa da eta formari begira, artikulu iritzia.

Egilea banakakoa da, Joaquin Costa baita haren egilea.
Joaquin Costa ekonomialari, politikari eta historialaria izan zen. Erregenerazionismoaren aitzindaria izan zen, errestaurazio sistemaren kritika gogorra egin zuen.

Joaquin Costaren ¨Oligarquía y caciquismo¨ lana publikoa eta nazionala da, Espainiako biztanle guztiei zuzenduta dagoelako. Bere helburua Espainiako agintarien ustelkeria salatzea zen, Errestaurazioaren gobernu mota kritikatu.

Testu publiko eta nazionala zen, Espainiako nazio osoari zuzenduta zegoelako.

Testua Madrilen, 1901ean argitaratu zen, Espainiako errestaurazioaren garaian, Maria Kristina erreginaordetzaren azken urtean eta 1898ko krisia eta gero.


ANALISIA:

  • Oligarkiak: klase bereko talde mugatu batek dute boterea gobernu mota honetan eta gutxiren gobernua da.

  • Ministerio: Estatu baten gobernua banatzen duen departamentu bakoitza.

  • Joaquin Costa: aragoitar intelektual bat zen, erregenerazionismoaren aitzindaria.

Testuaren ideia nagusia Canovas del Castilloren sistema politikoa aztertzea, kritikatzea eta salatzea zen. Testua bi ataletan zatituta dago.

Lehenengo zatian, gobernua osatzen duten hiru osagaiak azaltzen ditu. Lehenengo, oligarkak daude, gizon boteretsuak, buruzagiak direnak eta aberatsak. Ondoren, jauntxoak daude, lurraldeetan sakabanatuak daudenak. Azkenik, gobernadore zibilak daude, aurreko bien arteko komunikazioak arduratzen direnak.

Bigarren zatian, Costak kritika egiten hasten da eta esaten du oligarkak eta jauntxoak, alderditan antolatuta, ez direla klase gobernatzaileak ez dutelako herria edo nazioa ordezkatzen eta talde atzerritar batekin alderatzen ditu, etekina ateratzea bakarrik nahi duena.

Azken paragrafoan, Costak salatzen du hauteskundeetan klase gobernatzaileek bozketa faltsifikatzen dutela gobernua eta kontrola mantentzeko.


TESTUINGURUA:

Errestaurazioaren sistema politikoa Antonio Canovas del Castillok eratu zuen. Bere sistema txandakatze politikoan oinarritzen zen, alderdi guztien arteko batasuna lortzeko. Sisteman, bi alderdi politikok zuten agintea, txandaka, aldez aurretik hitzartutakoaren arabera: alderdi kontserbadorea, Canovas buru zuena eta alderdi liberala, Sagasta buru zuena. Sistema 1876ko konstituzioan oinarrituta zegoen, baina errealitatean politikoki nahiko itxia eta zentralista zen.

Txandakatzea ahalbidetzeko, ezinbesteko tresna izan zen hauteskunde iruzurra. Horiei esker, funtzionamendu demokratikoz mozorrotu ahal izan zuten sistema.

Bestalde, jauntxoek nahierara aldatzen zituzten hauteskundearen emaitzak. Hori izan zen Joaquin Costak salatzen zuen arazoa, hauteskundeetan, herriaren botoa faltsifikatzea ez zela sistema politiko garbia.

Txandakatzea indarrean egon zen Alfontso XII. Aren eta Maria Kristinaren erregealdian, baina honen amaieran eta Alfontso XIII. Aren erregealdian krisian sartu zen Canovasen sistema.

1898an, Espainiak azken koloniak galdu zituen eta horrek  pesimismo garaia ekarri zuen, Erregenerazionismoaren mugimendua eta 98ko belaunaldia sortuz. Erregenerazionismoak kritika gogorra egin zion Errestaurazioaren sistemari eta sistema liberala berritzea proposatzen zuen, Joaquin Costa izan zen haren aitzindaria.

Gerora, Canovas eta Sagastaren heriotzak, 1909ko Bartzelonako Aste Tragikoa eta 1917ko krisia (Annualgoko hondamena) agerian utzi zuten sistemaren krisia. 1923an amitu zen Errestaurazioa Primo de Rivera diktadura ezartzean.


KONKLUSIOA:

Erregenerazionismoari gehitu zitzaion XX. Mendean gertatutako krisi politiko, ekonomiko eta soziala eta azkenean 1923an Primo de Rivera estatu kolpea ematerakoan Errestaurazioa amaitu zen.


Entradas relacionadas: