jl

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,9 KB

 

Euskaldun zintzoen balada, Jon Miranderena dela agerian geratzen da, besteak beste, lapurteraz idatzita dagoelako.


Mirande 1925ean Parisen jaio zen eta 1972n hil zen. Zuzenbidean, filosofian eta hizkuntzalaritzan aditua izan zen eta 15 hizkuntza jakitera heldu zen. Horien artean euskara zegoen. Azken hori 20 urte zituela ikasi zuen eta Parisen bizi arren, ez zen oztopo izan euskal kulturan murgiltzeko.


1947.Urtean Eusko ikaskuntzako idazkari izendatu zuten. Aldi horretan lehen lanak aldizkari hauetan argitaratu zituen: Herria, Euzko Gogoa, Gernika, Euzko Deya, Egan, Irrintzi. Giro horretan hainbat euskaltzaleen artean adiskideak egin  zituen, baina bere pentsamolde eta joera probokatzailearen ondorioz, zokoratu egin zuten. Ondorioz, euskaraz idaztera utzi  eta 1972n, gaixorik, bere buruaz beste egin zuen.


Jon Miranderen testuak hiru garaitan sailkatzen dira: maitasun-poemak idatzi zituen garaia, euskal-fededunari kritika egiten zioten poemen garaia eta kezka existentzialistaren garaia. Aztergai dugun poema bigarren garaikoa da. Izan ere, euskaldun-
Fededuna kritikatzen du bertan. Mirande euskaltzalea zen, baina ez  zuen onartzen EAJk defendatzen zuen euskaldun-fededun binomioa, kultura judu-kristauak pertsonen zapalkuntza ekartzen zuela eta pertsona askatasun gabeak eta ahulak sortzen zituena pentsatzen baitzuen.
Hori garbi ikus daiteke lehenengo ahapaldian, euskaldun-fededuna deskribatzen duenean: “ Soin zabal, zalhu, txapeldun,//euskaldun eta fededun” eta Ortzi jaun paganoari eskatzen dioenean haiek bezala izatetik bera salba dezala. Une horretan ahulen zapalkundea eragiten duen kristautasuna kritikatzeaz gain, paganismo “inmoralaren” alde egiten du, kristautasuna Euskal Herrira heldu aurretiko jauna aipatuz: “Izaitetik hek bezala / Ortzi jaunak zaint´nazala”.


Era berean, Miranderen ustez independentzia lortzeko bidea ez zen demokrazia, jatorrizko euskaldunen izpiritu askea, indartsua eta bortitza baizik. Pentsaera horren isla ageri da bigarren ahapaldian, besteak beste, poema lerro hauetan: “ahalikan bizi dira//ahalikan eta zehen//demokrat onen gisala.”


Gainera, esan daiteke nihilismoa, hau da, printzipio erlijioso, politiko zein sozialen ukapena, agerian dagoela ahapaldi honetan: Jakintza badute anhitz //atso, haur, eta zuhurt-hitz// ba dakite politika,// pilota, dantza, kantika, //bai eta kantu ez likits. / Leitzen dakite Misala.


Bestalde, hizkuntzari erreparatzen badiogu, nabaria da testua lapurteraz idatzi dela, batetik, h-a duten hitzak ageri baitira, besteak beste, “zalhu eta anhitz” eta, bestetik, iparraldekoak diren hainbat hitz baitaude testuan: “soin, anhitz”.


Horretaz gain, Miranderen poemak elitistak dira, horretarako, Euskal Herriko olerkigintza tradizionaleko egitura, zortzikoa, badarabil,  metrika eta errima kontuetan  Europako poesia-moldeei jarraitzen die, metrika zein hoskidetasun zainduak erabiliz. Aurrean ditugun poema-lerroek 8 silabako neurria dute eta errimaren kasuan, aabbaccc / ddeeedfff/gghhgiii egitura zaintzen dute.


Bukatzeko, aipatu poesiaren ulermena oztopatzen duen elipsia erabiltzen duela ere agerikoa da, baina ez da Lizardik erabiltzen duena besteko ugaria. Horren lekuko dugu: “Hain zintzo...Zaldun..”


Entradas relacionadas: