JK

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,3 KB

 

1.1 ZIKLO EKONOMIKOEN EZ EGONKORTASUNA

  • Ziklo ekonomikoak ekonomia jardueran izaten diren gorabeherak dira, txandaka atzeraldiak eta hedaldiak dakartzenak.

  • Behi argalak, gabezia urteak, enpresek salmentak direla eta kostuak murriztu behar dituztenean, lana da murrizten den lehen ekoizpen-faktorea, langabeziak gorakada ezagutuz.

  • Ez esku hartzea, espero izanda merkatua bere kabuz aterako dela krisitik. Neoliberalak, Adam Smith.

  • Esku hartzea, ondasunak eta zerbitzuak ekoiztuz. Esku-hartze horren bidez, Estatuak artifizialki handiarazten ditu ekonomia-jardueraren mailak, ondasun eta zerbitzuen eskari pribatuaren gabezia orekatzeko. Neokeynesiarrak, J.M Keynes.

  • Sektore publikoaren esku hartzea: politika-ekonomia

          -Estatuak ekonomia-jardueran esku hartzeko eta herrialdearen bilakaera ona errazteko hartzen dituen neurriei eta erabiltzen dituen tresnei ekonomia politika esaten zaie.



1.3 KANPO ERAGINAK

  • Kanpo kostuak(edo kanpo-
    Eragin kaltegarria) esaten zaio ekonomia-jarduera batek, hura egiten duen pertsonari ez besteei eragiten dien kostuari.

  • Kanpo onurak edo kanpo-eragin onuragarriak daude ere.

  • Kanpo onura ekonomia jarduera bat egiten duten pertsonek ez besteek, jardueraren ondorioz jasotzen dituzten onurak dira.

  • Kanpo eraginak ekonomia jardueraren eraginez sortutako ondorioak dira, jarduera egiten dutenez bestelakoei eragiten dietenak. Kanpo eragin hauek kaltegarriak edo onuragarriak dira.

  • Sektore publikoaren esku hartzea: ingurumen-politika

           -Gehienezko atasaleak ezartzea, mugak batzuk ezarri, enpresa batek sor dezakeen mailatik gora kutsatzen badu zigorra jasoko du.

           -Unitateko zergak ezartzea, zenbat eta gehiago kutsatu orduan eta gehiago ordaindu.

           -Isunak ezartzea, aurrekoak betetzen ez badituzte edo iruzurrak egiten harrapatzen badituzte.


Entradas relacionadas: