Jarrera filosofikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,59 KB

Filosofiaren adar nagusiak:


  1. Metafisika: Baden edo existitzen den guztiaren propietateak aztertzeaz arduratzen da.

  2. Logika: Hizkuntzaren bidez adierazitako arrazoibideez arduratzen da.

  3. Epistemologia: Ezagutzaren teoriak gai hauek hartzen ditu: ezagutza, ezagutza-motak eta formak,zientzia eta mugak.

  4. Etika


    Kode moralak aztertzen ditu. Bizitza ona izaten lagundu diezaguke.
  5. Estetika: Arteaz arduratzen den filosofiaren adarra da.

Erdi aroko filosofiaren ideia garrantzitsuak


Erromatar inperioa amaitu (V.Mendea) Erdi Aroa hasi zen.

Filosofiaren eginkizuna kristau doktrina teologikoaren esanahia argitzen laguntzea zela ulertu zuten.

San Agustinek landutako gai funtsezkoa bilakatu zuen.

Arrazoimenaren eta fedearen arteko erlazioa, argialdia…

Hiponako esanetan beharrezkoa da”sinestea ulertzeko”:

Fedea eta arrazoimena osagarriak dira baina beti fedearen nagusitasunak abiatuta.

XII.Mendetik aurrera Aristotelesen filosofia berriz ere sartu zen Europa kristauan.

Zenbait ideia Aristoteliko zeuden, hala nola, helburuaren ideia eta ideia horiek bide eman zioten eskolastika izenez ezagutzen den mugimenduari. Eskolastikaren ordezkari nagusia, San Tomas Akinokoa da.

Aro garaikideko filosofiaren ideia garrantzitsuak

Filosofia definitzen duen ezaugarria kritikoa izateko nahiz salatzeko eta susmatzeko jarrera izatea da. Gaur egungo filosofian korronte hauetan ere agertzen da:

  1. Fenomenologia. Zientismoaren erreakzio gisa sortu zen. Fenomenologiaren ekarpen handiena subjetua,ni-a da. Filosofiak kontzientziari aurkezten zaion errealitate hori deskribitu behar du.

  2. Neopositibismoa eta Filosofia analitikoa.
    Inspirazio argiki enpirista dute, interes handia baitute zientzian. Hizkuntzari egozten dioten garrantziagatik nabarmentzen dira. Filosofiako auzi asko hizkuntzaren interpretazio okerrek eraginak dira. Filosofiaren eginkizuna hizkuntza aztertzea eta argitzea da.

  3. Existentzialismoa. Errotik defendatzen zuten gizakia askea dela eta babesgabe sentitzen dela, existitzearen zentzua bakoitzak ematen diona dela ere.

  4. Estrukturalismoa. Giza zientzien ikerta-metodo gisa sortu zen.

  5. Frankfurteko eskola. Teknikaren,zientziaren, kontsumismoaren,kultura masifikatuaren eta abarren kritika erradikala proposatzen du. Gizatasuna ezabatzen duen ororen kritika erradikala.

Entradas relacionadas: