Jarduera ekonomikoaren gaineko zerga

Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 42,72 KB

8. Gaia

1.4 Kontabilitate egoera orrien Analisi motak:

Analisi mota Guztiekin lan egiten da enpresan, alderdi desberdinei buruzko ahalik eta informazio gehien lortzeko.

·Ondare analisia: helburua Aktiboaren (egitura ekonomikoa) eta Pasiboa eta Ondare Garbiaren (finantz egitura)…

oEgitura Eta konposaketa ikastea

oOndare Masa desberdinen arteko erlazioak ikastea

oFinantz Eta inbertsioen oreka ikastea

·Finantz analisia: helburua bere inbertsien Kaudimena

9. Gaia

1. Zuzendaritza prozesua. Kontzeptua eta funtzioak

Zuzendaritza


·Helburua? Gobernu funtzioak bete, jarduera Aurrera atera eta helburuak betetzeko

·Nola? Erabilgarri dituen faktore guztiak Konbinatu, planifikatu, antolatu, kudeatu eta kontrolatuz.

2. Planifikazioa

Planifikazioa

1.Helburu Batzuk finkatu

2.Helburuak Lortzeko aurrera eraman behar diren ekintzak zehaztu (jarduera lerroak/lineas De actuación)

3.Ekintzen Arduradunak nortzuk diren zehaztu

Planifikazioak, enpresako gizabanako eta unitateei oraingo egoera eta Etorkizunean non egon beharko litzatekeen eskema batekin hornitzen die.

Lehiakortasun Ingurune batean helburuak lortzeko estrategia bat sortu eta praktikan jarri da Zuzendariaren funtzioa.

Estrategia bat, zuzendariek, erakundeari bere Helburuak lortzen laguntzeko hartzen dituzten erabaki eta akzioen multzoa da.

Plan Estrategiko batek Helburuak lortzeko konpromezu bat sortzen du, eta antolaketari (enpresako sail desberdinen arteko koordinakuntzaren bidez)
zuzendaritza
Zentzu bat eta helburu zehatz (zenbakigarri bat) bat ematen dio.

2.1 Planifikazioaren mailak

Enpresa handietan Ematen den banaketa bat da.

·Maila korporatiboan:

oEnpresak Lehiatu nahi duen industria + merkatu nazionalei erreferentzia

oGoi Zuzendaritzak erakundearen xedeari, estrategia globala eta antolaketa egiturari Buruz hartzen dituen erabakiak.

oEnpresako Elementu guztiak norantza berea bideratu - helburuak betetzeko

·Negozio edo banaketa unitatean:

oNegozio Unitatearen epe luzeko helburuei dagozkien erabakiei erreferentzia

oSailen Mailako planifikazioak eta egituraren estrategia globala zehazten du

oProduktu-merkatu Konbinaketa bakoitzean garatu behar dituen ekintzak barne sartzen ditu, lehia Posizioa mantendu edo hobetzeko.

·Funtzionala/departamentuetakoa:

oZuzendari Funtzionalek, beraien negozio unitateek korporazioaren planen barnean markatu Dituzten helburuak lortzeko hartzen dituzten erabakiak.

oDepartamentuaren Mailan aurrera atera behar dituzten ekintzak ezartzen ditu: marketing, Erosketak, produkzioa...

2.2 Planifikazioaren motak

Denbora dimentsioaren araberako Planak:

·Epe luzeko planak: bost urte baino epe luzeagoa (egiturazko aspektuak, etorkizuneko Hedakuntza...).

·Epe ertaineko planak: urte bat baino gehiago eta bost urte baino gutxiagotan lortzekoak (ekoizpen bolumena, salmenta bolumena...)

·Epe laburreko planak: muga bezala ekitaldi ekonomikoa dutenak, normalean urte bat (aurrekntuak betetzea...)

Aplikazio eremuaren araberako Planak:

·Plan estrategikoak:
Enpresari osotasunean eragin, etorkizuneko posizioari begira, epe luzeko Planteamendua:

§eragin Handikoak

§aukeren Aprobetxamendua

§ez Arazo konkretuen konponketan

·Plan Taktikoak:

oEnpresaren Zati batera mugatuak

oEragin Ertaina, denboran zein inplikaturiko baliabideetan

·Plan Operatiboak:

oBeheragoko Mailei eragina, sail batera edo lan zentru batera

oDenbora/baliabideen Inplikazio laburra.

2.3 Plan estrategikoak

Plan Estrategikoek enpresaren Estrategia adierazten dute:

·Enpresak Bere inguruarekiko posizioa

·Bese Nepresekin nola lehiatuko duen

Goreneko postua Du, taktikoak eta operatiboak bere menpe egonda.

2.4 Prozesu estrategikoa

·
Estrategia Konpetitiboa, industri Sektore batean, onuragarria den posizio bat bilatzean datza. Abantaila Konpetitibo sostengatu bat lortzea du helburu.

·
Planifikazio Estrategikoa estrategia Formulatu eta aurrera eramatean datza. (honetaz arduratzen den prozesuari zuzendaritza Estrategikoa deritzo)

Planifikazioaren Faseak:


·Analisi Estrategikoa

·Estrategiaren Formulazio eta planifikazioa

·Estrategiaren Ezarpena eta kontrola

Analisi estrategikoa

Zaintza eta Ikasketa jarraiko sistema, enpresaren momento bakoitzeko egoera aztertu, Oraingo edo etorkizuneko helburuak lortzeko gaitasunean eragiten dioten edo Eragin diezaioketen kanpo eta barne faktoreen analisian datza.

DAFO analisia (Análisis de Debilidades, Amenazas, Fortalezas y Oportunidades)

·Indarrak Edo puntu gogorrak: merkatu berean dauden erakundeekin konparatuz  dituen baliabide eta ahalmenak (garapenerako Taldearen prestakuntza)

·Ahuleziak: Helburuen lorpenerako barruko oztopoak suposatu dezaketen enpresa edo enpresa Proiektuaren ezaugarri propioak (produkzio kostu altuak)

·Aukerak: Helburuen lorpenean lagundu dezaketen faktoreak

·Mehatxuak: Helburu orokorren lorpenean negatiboki eragin dezaketen gertakari edo Zirkunstantziak dira

Estrategiaren formulazioa

Aukera Estrategiko desberdinen identifikazio, ebaluazio eta hoberen kontsideratzen Dena hautatzean datza. Jarduera honetan erakunde osoak parte hartu behar du.

Maila ezberdinak:

·Maila Korporatiboko planifikazioa gaien inguruko jarduketa planak ezartzeaz Arduratzen da, bere xedea eta helburuak lortzeko (zein industria/zein Herrialdetan inbertitu)

·Lerroko Estrategia edo negozio unitateko estrategia: merkatu zehatz edo industria Zehatz batean abantail konpetitibo bat lortzera bideratuta dagoen plan baten Ezarpenean datza.

Michael Port-ek hiru estrategia bereizten ditu:

oKostu Baxuko estrategia: Produktuak modu eraginkorrean diseinatu, produzitu eta salduz lehiakideek baino Kostu gutxiagorekin salmenta prezioak ere murrizteko. Horrela enpresaren Merkatu kuota handitzeko

oProduktuen diferentziazioaren estrategia: Abantil konpetitibo bat lortzen saiatu, Lehiakideek eskaintzen dituzten produktuetatik bereizteko (diseinua, kalitatea, Saldu osteko zerbitzuak...). Horrela lehiakideek baino prezio altuagoan saldu Ahal izateko.

oEstrategia konpetitiboa:
merkatuko segmentu konkretu batean zentratuta Diferentziazio estrategia bat edo kostu baxuen estrategia bat aplikatzean Datza.

·Estrategia Funtzionala edo departamentukoa: erakunde baten departamentuek balioa lortzeko Duten abilezia hobetzera bideratutako akzio plan bat. Departamentu horrek bere Helburuak lortzen nola saiatu esaten du.

Estrategiaren planifikazioa

Bere Inplementaziorako beharrezkoak diren planen zehaztutako programazio batetan Datza.

Estrategiaren ezarpena eta Kontrola

Prozesu Estrategikoaren azken fasea.

3. Antolaketa funtzioa

Egitura bat Definitzean datza. Non enpresa osatzen duten pertsona bakoitzaren funtzioak Definiturik gelditzen diren, baita ardura eta autoritate mailak ere. Horrez Gain enpresako elementu ezberdinen artean sor daitezkeen erlazioak ordenatzea Ere.

3.1 Antolaketa funtzioaren Etapak

a.Antolaketa Mailak zehaztu: zer nork kontrolatu eta aurrera daramatzan definitzea

b.Maila Eta pertsona bakoitzari dagozkion funtzio eta helburu zehatzak adieraztea

c.Pertsona Bakoitzak noren aginduak bete behar dituen jakin behar du, autoritate eta Ardura kanalak ondo zehaztu.

d.Zentzu Guztietako komunikazio bideak dira beharrezkoak, departamentu eta kargu guztien Artean.

3.2 Komunikazioa enpresan

Barruko Komunikazioa:

·Komunikazio Gorakorra: zuzendariek langileen arazoak, kexak, ideiak... Ezagutzeko.

·Komunikazio Beherakorra: langileei enpresaren helburuetaz informatzea da, egin behar Dituzten lanetaz informatzeko.

·Komunikazio Horizontala: maila hierarkiko bereko bi pertsonen artekoa, nahitaezkoa modu Bateratuan funtzionatzeko.

3.3 Lanaren antolaketa

Lanaren antolaketa eta banaketa Teknikoa

Lan zatiketa:


egin beharreko jarduerak zereginetan Zatitzea.

Zereginak:


pertsona batek bere lanpostuan egiten Dituen jarduerak.

Lanpostua


: pertsona batek enpresa batean egin behar Dituen zereginen multzoa.

Espezializazioaren bidez, eraginkortasun handiagoa Lortzen da, lan gehiago denbora laburragoan. Gainera, produktibitatearen igoera Eragiten du, hau da lan unitate bakoitzeko produkzioa handitzea.

Lanaren antolaketaren eboluzio Historikoa

Lanaren antolaketa Zientifikoaren eskola

Frederik W. Taylor, taylorismoaren sortzailea, industria ekoizpenari egiten dio Erreferentzia.

Ekoizpena handitzeko:

·Lana arrazionalizatu

·Denbora Hilak kendu

·Langile Bakoitzaren mugimendu justuak markatu

Beste alde batetik, lan errendimendu eta erritmo handiagoa lortzeko, errendimenduan oinarritutako soldatak.

*Ekoizpen gastuak murrizteko:

·Kargu Eta lanen analisi eta diseinua

·Funtzioen Espezializazioa

·Erantzunkizunen Deszentralizazioa

·Lanaren Arrazionalizazioa, aisialdi denborak kenduz.

·Soldata Pizgarriak

·Kontrola Eta gainbegiraketa

Dena dela sistema Hau ahultzen joan zen sindikatu eta protestengatik. Orduan Fayolek lana Eta enpresaren globalitatea antolatzeko sistema sortu zuen, enpresaren Funtzio desberdinei garrantzia ematen.

Pertsona bakoitza nagusi bakar baten menpe, funtzio garrantzitsuena administratiboa izanda.

Irizpideak:

·Lanaren Banaketa

·Ondo Definituriko hierarkia

·Aginte Eta zuzendaritza unitatea

·Ordainketa Zuzen eta behar bezelakoa

·Aginte Eta erantzunkizunaren arteko oreka

Giza harremanen eskola

Elton Mayo Ondorioztatuko praktikak:

·Materialak Ez diren pizgarriak existitzen dira ere

·Enpresak Langilearenganako arreta ipintzea garrantzitsua da, emozionalki aseturik

·Langile Bat ezin da makina bat bezala programatu

3.4 Motibazioa lanean

Enpresa bakoitzak Giza baliabideen kudeaketa politiketan pizgarri motibatzaile batzuk aplikatu Behar ditu ekoizpena edo errendimendua handituko delakoan.

Pizgarriak:

·Dirua: Kontsumoko beharrak asetzeko, langileak nabaritu behar du enpresa egindako Lanaz kontzientea dela.

·Etorkizuneko Itxaropena: langilearen esfortzu profesionalen ondorioz bere lantokian igotzeko Aukera ikustea

·Lanaren Onarpena: esfortzua kontuan hartu behar da eta konpentsazio bat eman

·Lankidetza Lanean: langileak enpresaren parte sentitzea, beren lankidetza beharrezkoa dela Ikustea enpresaren funtzionamendurak

Maslow-ren teoria

1

Behar Fisiologikoak:

oinarrizko Beharrak (jatea, edatea, hotzetik babestea...)

2. Segurtasun Beharra (kontratu Mugagabe bat, aseguru bat, jubilazioa...)

3

Behar Sozialak edo status beharrak

: enpresa batean kontsideraturik, errespetaturik, integraturik... Sentitzea)

4

Norbere Estimuko beharrak

: norbere Buruarengan konfidantza izatea, enpresan aplikaturik pertsonaren lan ahalmena Baloratzean datza.

5.Piramidearen Goreneko mailan autorrealizazio beharra dago: gehiago izateko nahia, Helburuak betetzeko..

Mailen arteko antolaketa malgua da dena dela.

3.5 Antolaketa formala

Definizioa:

·Definitutako Eta identifikatutako egitura internazionala da

·Enpresak Bere elementuetako bakoitza lekurik komenigarrienean kokatzen duen

·Enpresako Partaide

·ak (pertsonak) egitura horretara egokitu behar dira, gainera bakoitzak egin behar Duen papera, duen autoritatea eta ardura maila argi izan Behar du.

·Horrela, Aurretik ezarritako helburuak lortu ahal izateko.

Antolaketa egitura

Antolaketa Egituratzeko:

·Lanaren Banaketa zein den

·Lan Hori nola koordinatzen den

·Eta Elementuen arteko komunikazioa nolakoa den analizatu

Egituraketa egin Eta gero sortzen diren lanen arabera, langile bakoitzari hoberen datozkionak. Horrela sortzen dira departamentuak.

Departamentalizazio Ereduak:

·
Funtzioen araberako Departamentalizazioa: langileen espezializazioaren arabera antolaten dira (finantzetako departamentua)

·
Produktuaren araberako Departamentalizazioa: produktu bat baino gehiago ekoizten dituzten enpresetan Erabiltzen dira: langileak taldekatzen ditu lortzen den azkenengo produktuaren Arabera.

·
Prozesuen araberako Departamentalizazioa: produkzio kateko zein fase osatzen duten arabera Antolatzen da (tinte departamentua/plantxa departamentua)

·Eremu geografikoaren araberako departamentalizazioa: produktua zein aldeetara Doan bideraturik ezagutu dezaten.

Elementuen arteko Erlazionatzeko zenbait modu:

·Erlazio Linealak: Aginduen arteko elkarketa bat dagoenean gertatzen dira, batek Agintzen, bestea betetzen.

·Staff Edo aholkularitza ekipoko erlazioak: espezialistek aholkuak ematean oinarrituta.

·Erlazio Funtzionalak: Espezialista talde bat dira, zeintzuk bere espezialitateari Dagokien guztiaren gainean autoritatea eta ardura duten.

Antolaketa egiturako modeluak

oEredu Lineala edo hierarkikoa:

oGuztiak Baten menpe

obakoitza Nagusi batera subordinatuik

oBakarrik Berarengandik jaso daitezke aginduak

oEnpresa Txiki eta ertainetan edo ustiapen sinpleak dituztenak

Abantailak:

oBakuntasuna, Ulertzeko erreztasuna

oAutoritate Eta ardurak ondo definiturik

oArintasuna Erabakiak hartzeko

Eragozpenak:

oEspezializazio Eza, alor asko barnesartzen ditu

oAutoritatearen Gehiegizko konzentrazioa

oAldaketetara Egokitzeko malgutasun falta

oSubordinatuen Motibazio falta

oEredu Funtzionala:

oEspezialistak Daude

oEspezialisten Esfortsua enpresaren jardueraren lan konkretu batera bideratzen da

oDepartamentu Guztietan dagoen espezialista bat dago

oHierarkikoki Heien gainetik zenbait nagusi edo zuzendari egon daitezke

Abantailak:

oEnpresak Espezialistak izan ditzake bere barnean

oEnplegatuak Bere espezialitatera dedikatzen dira soilik

Eragozpenak:

oNagusi Batbaino gehiagorengandik jaso ditzake aginduak, batzuetan kontrajartzen diren Aginduak izanda, gatazkak sorraraziz.

oLinea Eta staff-eko eredua:

oAurreko Ereduen eragozpenak zuzentzen saiaten da

oIzaera Hierarkikoko egitura zentral bat du

oAholkularitza Departamentu batzuen laguntza du:

§Aholkuak

§Laguntza

§Baina Autoritaterik ez dute

Abantailak:

oZenbait Departamenturi laguntzen dioten espezialisten parte hartzea

oAginte Erlazioa jarraitzen du, bakoitza beste baten menpe

oNagusi Bakarrarengandik aginduak.

Eragozpenak:

oErabakiak Geldoak dira

oPertsonalaren Arteko gatazkak egon daitezke aholkularitza departamentuan dauden pertsonak ez Dagokien erabakietan sartzen badira.

oKomite Itxurako eredua (batzorde eredua):

oErabakiak Elkarbanatzen dira

oErabakiak Modu bateratuan, alor desberdinetako nagusiek

oIkuspuntu Orokor bat lortu ahal izateko

Abantailak:

oErabakiak Zenbait ikuspuntuetatik hartzen dira

oErabakiak Hobeto hartzen dira

oPertsonen Arteko integrazio gehiago dagoelako

Eragozpenak:

oErabakiak Hartzeko denbora asko behar da

oAskotan Konpromesu edo adiskidetasunagatik hartzen dira

oArazoak Sorrarazi daitezke autoritate bat baino gehiago baitdago.

oMatrize Eredua:

oIndustri Enpresetako eredu bat da

oAntolaketaren Alor desberdinetako espezialistak proiektu espezifikoetan lan egiteko elkartzen Dira

oZenbait Partaidek bi nagusiren aurrean dute erantzunkizuna bat izan behar

oKasu Hauetan ematen da:

§Proiektu Espezifikoen inguruan

§Arazo Konkretu bati irtenbidea emateko

§Gai Tekniko konkretuetarako

Abantailak:

oMalgutasuna

oProiektu Zein arazo garrantzitsuei aurre egiteko ahalmena

Eragozpenak:

oBi Nagusi egoteak arazoak sor ditzake, horregatik proiektuko zuzendariak du Autoritate gehiago normalean

Organigramak

oEnpresa Antolaketa egituraren adierazpen grafikoa

oModu Sintetiko eta laburtuan

oEgituraren Ezaugarri garrantzitsuenak ezagutzera ematen ditu

Hainbat baldintza bete behar ditu:

oEnpresa Osatzen duten elementuak desberdintzea

oAutoritate Mailak eta posizioak bereiztea

oUlertzeko Erraza izatea

oBakuna Izatea: nahitaezko elementuak soilik

3.6 Antolaketa informala

oEnpresaren Zuzendaritzak edo antolaketak aurretik ezarri ez dituen erlazio pertsonal eta Sozialen multzoa

oDepartamentu Ezberdinetako kideen artekoa

oPertsonak Euroen artean asoziatzerakoan bapatean sortutakoak

oInformazio Ez ofiziala transmititzen da

Zenbait zirkunstantzien ondorioa da:

oPartaideen Arteko organigraman adierazi gabeko erlazio naturalak

oEnpresarekin Erlaziorik ez duten arazoetan bapateko liderren agerpena

oEnpresan Arazoak egotea eta errebindikazioak egiteko beharra egotea

5. Kontrol funtzioa

Guztia Planifikazioan aurreikusi zen moduan irtetzen den egiaztatzea du helburu, bai Helburu orokorrei dagokienez bai azpihelburuei dagokionez.

Helburua: Aurreikuspenekiko dauden desbideratzeak aurkitzea

5.1 Kontrol etapak

1.Estandar Batzuk markatu: normalak kontsideratzen diren neurri batzuk (produkzio Kantitatea, produktuaren unitate kostua...)

2.Jarduerak Neurtu: estandarrak finkatu ondoren, benetan lortu dena neurtu ed analizatu

3.Lortutako Desbideratzeak zuzendu: behin desbideratzea detektatu ondoren, eurak sortu Dituzten arrazoiak aurkitu:

a.Planak Ez dira aurreikusi zen moduan aurrera eraman

b.Lortu Ezin ziren helburuak markatu ziren

5.2 Kontrolerako teknika Desberdinak

Auditoria

Planifikazioa Hainbat aspektutak egiaztatzn du:

oKontabilitateari Dagokionez

oBaliabideen Errentagarritasunari dagokionez

oEnpresaren Kudeaketa globalari dagokionez

Hobetzeko Gomendioak emanez, mota ezberdinetako auditoriak daude:

oBarruko Auditoria: enpresaren barnean ematen dena norbere kontroleko mekanismoa bezala.

oKanpoko Auditoria: profesional independienteak egindakoa

oAuditoria Operatiboa zera analizatzen du:

oEnpresaren Egitura globala

oHelburua

oPolitika

oPlanifikazioa

oEkoauditoria: Enpresak inguruneari eragindako eragina kontrolatzen du

Aurrekontuaren kontrola

Planifikazioaren Erlazio numerikoa betetzen den edo ez kontrolatzea

Estatistika

Arazo baten datu Historikoak tratatzea, ondorioak ateratzea ata aurreikuspenak egitea posible Egiten duena.

10. Gaia

1. Merkatal legeria

1.2 Enpresaren betebehar eta Eskubideak

Lehia eta publizitatea

Lehia
: bi enpresa edo gehiagok merkatu bati Produktu berbera eskeintzen dizkiotenean eta kontsumitzaile kopuru handiagoa Erakartzen saiatzen direnean erabiltzen da

Lehiaren Defentsarako Legeadebekaturiko Gehiegikeri garrantzitsuenak ondokoak dira:

oPrezioak Modu koordinatuan finkatzea

oMerkatua Edo hornikuntza iturriak banatzea, enpresa bakoitzak merkatuko sektore bat menperatzeko Asmoarekin, bere baldintzak inposatzeko

oPrestazio Berdintsuetarako baldintza desberdinak aplikatzea, horrela lehiakide batzuk Beste batzuk baino posizio txarragoan usteko.

oPosizio Nagusia gehiegikeriaz erabiltzea:

oPrezio/merkatal Baldintza ez ekitatiboak inposatzea

oEkoizpena, Banakuntza edo garapen teknikoa mugatzea

oArrazoirik Gabeko ezetza ematea produktuen erosketa eskariei erantzuteari edo zerbitzuak Prestatzeari.

oEzin Da lehia oztopatzen duten enpresa konzentrazioak egin.

Lehiaren Deslehialeko Legea

Lehia desleiala, Merkatuan bere edo inoren produktuak zabaltzeko jarduten duen pertsona baten Jokabidea da, jokabide hori fede onaren kontrakoa denean. Adibidez:

oIraintzea

oIndustriako Edo enpresako sekretuak urratzea

oDumbing:
Kostua Baino prezio txikiagoan saltzea modu sistematikoan, merkatuan lehiakide Gutxiago izateko.

oEzaugarri Berdintsu, oinarrizko eta objetiboki frogagarrietan oinarritu gabe egiten den Publizitatea.

oInolako Justifikaziorik gabeko kontsumitzaileak baztertzeko ekintzak

Publizitateari Buruzko Lege Orokorra

Helburua? Publizitatea ingurune leial batean gerta Dadila lortu nahi du, hirugarrenei kalterik ez sortzeko, pertsonen kontra ez Joateko eta konstituzioan adierazten diren balio edo eskubideen kontra ez Joateko. Lege honek ondokoak debekatzen ditu:

oPublizitate Engainagarria

oPublizitate Desleiala (lehiakideen jarduerari buruzko konfusioa sortzen duena)

oPublizitate Subliminala (pertsonak konszienteki iragarri gabe eragin dezakeena)

Industri jabetzea eta Kontsumitzaileen defentsa

Bi modalitate:

·Asmakizunak:

oAsmakizun Patentea

oUtilitate Modeluak

oModelu Eta irudi industrial eta artistikoak

·Zeinu Bereizgarriak:

oMerkatal Izena

oMarkak

oEstablezimenduen Errotuloak

Lege honi esker, Posible egiten du asmakizun edo berritze horiek denbora epe mugatu batean modu Esklusiboan ustiatzea.

Patente guztiak Industri Jabetzaren Erregistroan publikatzen dira.

2. Legeri fiskala

2.2 Sarrera fiskal motak

Zergak, Estatuko Aurrekontuko sarrera publiko garrantzitsuenak dira:

·Derrigorrezkoak

·Gastua Finantziatzeko beharrezko baliabideak lortu

·Estatuaren Jarduera ekonomikoa kontrolatu

Hiru mota:

·Tasak:

oErakunde Publiko bati egiten zaizkion diru ordainketak

oZerbitzu Publiko edo egindako jarduera baten truke

oErabiltzaileari Onura zuzen bat ematen diona

·Kontribuzio Bereziak:

oPartikular Batek

oArrazoi Konkretu bategatik erakunde publiko baten ingresatzen duen dirua

oBaina Lortutako onura ez da pertsona horrentzat izango baizik eta kolektibitate Guztiarentzako

·Zergak:

oAdministrazio Publikoek derrigorrez eskatzen dituzten ordainketak dira

oEz Dago zergadunarentzako kontraprestazio zuzenik

2.3 Zerga motak

a.Zerga Zuzenak: Enpresen edo pertsonen gainean zuzenean jausten diren zergak dira, Errenta bat izateagatik edo ondasun bati erabilera emateagatik:

oPertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ/IRPF): euren lanetik, kapitaletik edo Beste sarrera iturri batzuetatik errentak lortzeagatik.

oSozietateen Gaineko zerga: merkatal sozietateak lortutako irabaziari proportzionala den Kantitate bat ordaintzen dute.

b.Zeharkako Zergak: produktu bat erosten denean edo zerbitzu bat erabiltzen denean Ordaintzen diren zergak dira:

oOndare Eskualdaketen gaineko Zerga: beste partikular bati ondasun bat erosten dioten Partikularrek ordaintzen dute.

oBalio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ/IVA):

§Elkartruke Ekonomiko gehienetan ordaintzen da

§Enpresen Artekoak eta enpresa partikularren artean ere

§Ordaindu Behar den kantitatea, erositako ondasun edo zerbitzuen balioaren portzentai bat Da

oZerga Bereziak: kontsumo zehatzen gainean aplikatzen direnak, ondasunen ekoizpena eta Inportazioa zergapetzen dute.

§Alkohola

§Hidrokarburoak

§Tabakoa

§Elektrizitatea

2.4 Pertsona fisikoen errentaren Gaineko zerga (PFEZ/IRPF)

·Izaera Pertsonal eta zuzena

·Pertsona Fisikoan errenta zergapetzen

·Zirkunstantzia Pertsonalak kontuan hartuz

·Produkzio Faktoreen errendimendua eta zergadunaren ondare irabazi eta galerak zergapetuz

Bost zatitan Banandurik:

·Lan Errendimenduak

·Kapital Higiezinaren errendimenduak (etxebizitzak)

·Kapital Higikorraren errendimenduak (enpresen akzioak)

·Jarduera Ekonomikoen errendimenduak

·Ondare Irabazi eta galerak

Jarduera ekonomikoaren errendimendua: lan pertsonaletik edo kapitaletik, Banaka edo taldeka, ondorioztatzen diren errendimenduak, helburu bezala Ondasunen edo zerbitzuen ekoizpen edo banakuntzan parte hartzea dutenak (autonomoak).

Lortutako irabaziak adierazi beharko ditu errentaren aitorpenean. Bi Erregimen artean hautatu dezake:

·Estimazio Zuzeneko erregimena: irabaziak aurkeztu, hau da sarrerak ken gastuak, eta Dagokion kontabilitatea eraman

·Estimazio Objektiboko erregimena:

oJardueren Naturaz eta modulu objetibotaz osatuta: eragiketa bolumena, langile kopurua, Erosketen zenbatekoa...

oHonetan Zeinu, indize eta moduluekin errendimendu netoa kalkulatzen da

oEz da Derrigorrezkoa kontabilitate liburuak ematea

2.6 Balio erantsiaren gaineko Zerga (BEZ/IVA)

Balio erantsia: Produzitutako ondasunen balioa eta lehengaien eta produkziorako erabilitako Beste bitarteko ondasunen kostuaren arteko desberdintasuna da

Izaera ez Zuzeneko zerga da, eta ondoko eragiketak zergapetzen ditu:

·Enpresariek Edo profesionalek emandako eta prestatutako zerbitzuak

·Ondasunen Erosketa komuna

·Enpresariek, Profesionalek edo partikularrek egindako ondasunen inportazioak

Aplikazio Eremuak: espainiar penintsula eta Balear uharteak (Kanariar uharteak ez)

Irakaskuntzan ez Da ematen ezta osasunean ere ez, soldaketen ordainketan ere ez

Enpresa edo Profesionalek jasaten dute ondasun eta zerbitzuak ordaintzen dituztenean (erosketak eta gastuak), eta produktua kobratzerakoan edo zerbitzua Prestatzerakoan eragiten dute (salmentak edo sarrerak)

Azken kontsumitzailea Da zerga benetan pairatzen duena, izan ere enpresek altxortegi publikoan eragin Dutenaren eta jasan dutenaren arteko desberdintasuna ingresatzen dute.

Erasandako BEZ - Jasandako BEZ = Ingresatzeko BEZ / Itzultzeko BEZ (ogasunak guri)

Zerga hau, eragiketen Kontraprestazio totalaren gainean aplikatzen da: komisioak, ontzikiak, Garraioa, enbalaiak eta aseguruak

Zerga tipoak:

·%4 Lehen mailako artikuluak: barazkiak, esnea, ogia, fruta...

·%10 Ondoko produktu eta zerbitzuak: janaria orokorrean, garraioa, etxebizitzak...

·%21 Gainerako ondasun eta zerbitzuei aplikatzen zaie

Enpresek hainbat Betebehar:

·Jasotako Fakturak eta agiriak gorde

·Emititutako Fakturen erregistro liburua + jasotako fakturen erregistro liburua + inbertsio Ondasunen erregistro liburua eraman.

Enpresariek Hainbat betebehar:

·Ondasun Eta zerbitzu guztien fakturak egin

·Egindako Faktura eta jasandako faktura guztien zehaztutako erlazio bat aurkeztu

·Eragiketa Guztiak hiru hilabetero aitortu

·Urte Guztiko eragiketen laburpena aurkeztu.

11. Gaia

2. Giza baliabideen Departamentuaren funtzioak

Pertsonalaren hautaketa eta kontratazioa

Pertsonalaren administrazioa (langileen kudeaketa)

2.2 Pertsonalaren hautaketa eta Kontratazioa

2.5 Lan harremanak

Entradas relacionadas: