Jakintza filosofikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,82 KB

 
  • JAKINTZA ARRUNTA

    • Eguneroko bizitzako esperientzian du oinarria

    • Ez du egitateen zergatia bilatzen

      • ADB: Nekazari batek jakin badaki zein den urtaro garairik hoberena landare bakoitza landatzen, agian ez aldiz, zergatik den hoberena

  • JAKINTZA ZIENTIFIKOA

    • Filosofiak eta zientziak sorrera bera dute. Tales Miletokoa lehengo filosofotzat hartzen da, baita lehengo matematikaritzat ere ( Talesen teorema). Filosofia eta zientziak arrazoizko jakintzak dira, hau da, jakintza kritikoak.

    • Egitateen zergatiaren bilatzailea da

    • Honela defini daiteke zientzia: ezagutza objektiboak lortzeko arrazoizko prozedura multzoa. Horregatik, zehatzago esanda, ez da Zientzia existitzen, zientziak baizik. Normala da zientziak bi sail handitan banatzea:
      zientzia formalak
      eta zientzia enpirikoak.

      • Zientzia formalak


        : Pentsamenduaren formaz edo egituraz dihardute. (logika eta matematika)
      • Zientzia enpirikoa: Esperientzia materialaren munduaz dihardute.
        Zientzia enpirikoak bi azpisailetan banatzen dira:

        • Naturaren Zientziak: mundu naturalez dihardute. Esperimentazioa da nagusi zientzia mota horretan.

        • Giza Zientziak: espirituaren zientziak ere esaten zaie. Giza askatasunaren emaitza den kulturaren munduaz aritzen dira. Giza esperientziaz dihardute.

    • Hasiera baten, objektiboa eta unibertsala da, baino aztertzen duen kasua geroz eta konplexuagoa izan, objektibotasuna eta unibertsaltasuna galduz doa.

    • Jakintza zientifikoak ez du balio gure mundua ezagutzeko, baino bai gauzak zer diren eta nola funtzionatzen duten jakiteko.

      • ADB: Newtonek, grabitateak nola funtzionatzen zuen azaldu zuen, ez grabitatea zer den.

    • Ez da absolutua, eboluzionatu egiten du.

    • Enpirikoa da.

    • Zientzia, gure munduak nola funtzionatzen duen jakiteko eta bera manipulatzeko modu bakarra da.

    • Zientzia egiara irits daitekeen jakintza mota bakarra dela pentsatzea, zalantzagarria da.

    • Ezin dugu dena zientziaren eskuetan utzi, jakintza mota honek erantzun guztiak ez baditu. Ondorioz, beste jakintza mota baten beharra dugu.

  • JAKINTZA TEKNIKOA

    • Mundua menperatzea eta kontrolatzea bilatzen du

    • Gaur egun, zientziak eta teknikak elkarri eragiten diote. Teknikak jakintza zientifikoa aplikatzen du, eta aldi berean, teknikak zientziari erronkak proposatzen dizkio.

  • JAKINTZA FILOSOFIKOA

    • Arrazoizko ezagutza, hau da, ez da irudimenean oinarritzen, jakintza mitikoaren antzera behaketa arruntean edo tradizioan.

    • Filosofian ezagutzak sistema batean ordenatuta daude.

    • Kritikoa da, arrazoiak onartzen duena bakarrik ontzat eta egiatzat hartzen du.

    • Jakintza filosofikoa, zirkunstantzialak diren ikuspegi edo baloretik aldentzen saiatzen da, eta arazoari modurik objektiboenean aurre egiten saiatuko da.

  • JAKINTZA ARTISTIKOA

    • Arte plastikoak, zinemak,literaturak eta poesiak, bizitzaren esperientzia adierazten dute.

    • Ez da ez objektiboa ez unibertsala. Obra artistikoen konposizioan, gozamenean eta ezagutzan, zientziaren eskuartzerik ez da beharrezkoa. Guztiaren gainetik, eremu artistiko ezberdinen bitartez gure buruaz ezagutzen ez genituen aspektu edo alderdiak ezagutu ditzakegu.

    • Jakintza artistikoa zoriontasunera hurbiltzen gaituen jakintza mota da.

    • Jakintza artistikoak, izaera kritiko, probokatzaile eta inkonformista du.

    • FILOSOFIA ETA LITERATURAren arteko desberdintasunak filosofian gaur egun egiten ari den eztabaida nagusia elikatzen du. Desberdintasunak forman eta edukian oinarritzen dira.

  • JAKINTZA ERLIJIOSOA

    • Erlijio-sinesmenak sinesmenezko bizipen emaitzak dira.

    • Jakintza erlijiosoak bultzatzen dituen baloreek, jokabide sozial determinatu bat hedatzeko balio dute.

    • Gatazkatsu suertatu ohi da, erlijio ezberdinetako sinestunak elkar-bizi duten ingurune batean, erabaki publiko jakin batzuk hartu behar diren testuinguruetan.

    • Jakintza erlijiosoa mitikotik honetan bereizi da: jakintza erlijiosoak lotura duela naturaz gaindiko izaki batekiko sinesmenaren eta gure eguneroko bizitzaren artean.

      • ADB: musulman batek badaki egunen bost aldiz otoi egin behar duela

    • Jakintza filosofiko ez da sortzen errebelazioaren bidez, gizakiak errealitatean den esperientziaz hausnarketa eginez baizik. Horrek erlijio esperientzia kontuan izateko eskatzen dio, errealitatearen ezagutzaren iturri den heinean.

    • Filosofiak arrazoiak eskatzen ditu, argudiatze kritikoak eta ez fedea. Jakintza filosofikoa, bestalde, ez da salbazio-jakintza bat, errealitatea ulertzeko jakintza bat baizik. Bukatzeko, esan beharra dago filosofian ez dagoela ez dogmarik, ezta liturgia-erriturik ere, horiek erlijioaren oinarrizko elementuak dira.

Entradas relacionadas: