Zer da jakintza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,52 KB

 
MYTHOS & LOGOS:Mitoa narrazio bat da, alegiazko kontakizun bat, jatorriz ahozko tradiziozko literatur formakoak. Batetik, motiak gizakien galdera garrantzitsuei erantzuten saiatzen dira; bestetik, gizakiek jokaerarako ereduak dira. Kontakizunen hauenprotagonistak botere bereziak dituzten pertsonaiak dira. Mitoanindar naturalak jainkotu egiten dira<><>Jainkoez hitz egin beharrean kontzeptuak asmatzen hasi ziren. Adimenak arrazoiak eta gauzen oinarriak bilatzea eta aztertzea eskatzen du, hau da, gauzak nolakoak diren, nola sortu diren, zergatik, zertarako etab. Filosofoek jainko-jainkosen nahien esku zegoen mundu kaotiko eta arbitrario hura baztertu zuten.
Jakintza arrazionala: Zientzia eta filosofia
1-Zentzumenak: zentzumen-organoen bidez kanpoko munduko objetuak hautematen ditugu.
2- Arrazoimena: Gure ahalmen horren bidez hautematen duguna antolatu eta egituratu egiten dugu, ulertzeko edo ideia gisa adierazi ahal izateko.

Jakintza filosofikoa:


*Diskurtso arrazioanala:Fenomeno naturalen kausak bilatzen ditu, kausa horiek printzipio arrazionaletan oinarrituta egon behar dute, diskurtso filosofikoa arraziozko argudioetan baino ez da oinarritzen: tradizio edp autoritatean oinarritutako argudioak ez dira onargarriak.
*Pentsamendu kritikoa: filosofia jarduera "kritikoa dela esatean onartutako ideia guztiak arretaz behar direla esan nahi da
*Pentsamendu irekia: Pentsamendu filosofikoa errealitatearen funtsaren bila dabil beti eta etengabe, filosofia jakintza irekia dugu, ezkonformista.
*Jakintza normatiboa:Munduaren gaineko azalpen teorikoak emateaz gain nola bizi behar dugun ere ikertu nahi du
*Pentsamendu errealista:Teoria filosofikoak errealitatearekin bat egin behar dute beti.
*Pentsamendu historikoa:Pentsamendu filosofikoak bere aro historikoaren pentsamendu kolektibo ederki islatzen du.
*Pentsamendu indibiduala:Mitoak kolektiboak eta anonimoak dira, gizon-emakume jakin batzuk plazaratutako teoria eta interpretazio pertsonaletan oinarritzen da.
*Pentsamendu determinista: printzipio eta lege erregular eta beharrezko horiek gizakiak bere arrazoimeanren bidez ezagutu ditzake.
*Jakinduria errotikoa:Errealitatez bere sustraitik adieraztea dela helburu esan nahi da, azkena dela esatean, azpimarratu nahi da filosofia eman behar zaigun guztiaren azken arrazoia aurkitu nahi duela

Jakintza zientifikoa:



*Jakintza arrazionala:

Zientziaren helburua errealitatea arrazionlki ezagutzea da.
*jakimtza akritikoa:Zientzialaria ez da arduratzen jarduera zientifikoaren posibilitate baldintzez, ezta bere metodologiaz ere.
*Jakintza irekia:Teoria filosofikoak bezala, teoria zientifikoak birplanteatu daitezke. Historikoki hainbat paradigma aldaketa eman dira zientziaren alorrean.
*Jakintza anormatiboa:Zientzialaria ez da arduratzen jokatu behar due eraz, hau da, ez da zientzialarien berezko lana esperimentu eta ikerkuntzen etikotasuna epaitzea, balio etikoen mundua zientziaren alorretik kanpo baitago.
*Pentsamendu errealista: Teoria zientifikoek errealitatearekin bat egin behar dute beti.
*Jakintza historiko-progresiboa:Paradigma zientifiko berriek zaharrak hartzen dituzte euren baitan.
*Taldekako jakintza: Zientzia, filosofia bezala, zientziagizon eta emakume jakin batzuk egindako aurkikuntzetan oinarritzen da, nahiz eta zientzialariek lantaldetan lan egin ohi duten.
*Pentsamendu determinista: Zientziarentzat, filosofiarentzat bezala kosmosa osotasun prdenatua da, zenbait printzipio eta legereb menpekoa.
*Jakintza partziala: Sarritzan zientziaren eratzunak ez doaz errealitatearen errora:adibidez, fisikariek edo kimikariek aski dute argitzea elementu fisiko-kimikoak nola jokatzen duten; "zer diren" beste kontu bat da.
*Jakintza partikularra: Zientia bakoitzak errealitatearen alderdi konkretu eta zehatzak lantzen ditu.
*Jakintza enpirikoa: Baieztapen zientifikoak esperimentazioaren bitartez enpirikoki egiaztatu behar dira, baina baieztapen filosofikoak ez.
*Jakintza interesatua: Ziemtzialarien helburu nagusia mundu naturala ezagutzea da, hau mendean jartzeko eta etorkizuneko gertakariak iragarri ahal izateko.


Entradas relacionadas: