Jaiotza tasa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,24 KB

ESPAINIAKO DEMOGRAFIA-ERREGIMENAREN BILAKAERAREN GRAFIKOA

Aurrean dugun grafikoa 1858tik gaur egun arteko Espainiako biztanleriaren bilakaera da. Bertan jaiotza-
tasa, heriotza-
Tasa eta berezko hazkundea agertzen zaizkigu kolore desberdinez, positibo eta negatibo erakutsiz. Bilakaera honetan hiru etapa bereizten dira: Erregimen demografiko zaharra, Trantsizio demografikoa eta Gaur egun erregimen demografikoa.

1.Erregimen demografiko zaharra (XX.Mendearen hasieran)


Jaiotza eta heriotza tasa handiak ziren eta hazkundea berriz txikia. Jaiotza-
tasak balio handiak zituzten landako ekonomia eta gizartea nagusi zirelako eta ez zegoelako sistema eraginkorrik jaiotzak kontrolatzeko. Heriotza-tasa ere orokorrean handia eta gorabeheratsua zen. Izan ere, garai hartan goikoak ziren gaixotasun infekziosoak. Horrez gain, heriotza-tasa katastrofikoak ere bazegoen epidemiek, gerrek eta zerealen uzta txarrak eraginda. Beraz, haurren heritza tasa handia zen eta bizi itxaropen txikia. Ondorioz, berezko hazkundea txikia zen.

2.Trantsizio demografikoa (1900-1975 bitartean)


Jaiotza-tasa modu leunean egin zuen behera, heriotza-tasak indarrez egin zuen behera eta horren ondorioz, berezko hazkundea handia zen. Jaiotzek modu leun eta ez-jarraituan egin zuten behera:


-1920k hamarkadan jaiotza-tasa beherakadatik berreskuratu zen

-1930-1956 bitartean, berriro beherakada izan zuen eta horren arrazoiak ondorengo hauek izan ziren: 1929ko krisi ekonomiko eta bigarren errepublikako ezegonkortasun politiko, gerra zibila eta gerra osteko egoera.


-1956-1965 bitartean, jaiotza-tasa berreskuratu zen baby boom delakoaren ondorioz


-1965-1975 bitartean, jaiotza-tasak behera egin zuen

Heriotza-tasak orokorrak modu nabarmen eta jarraituan egin zuen behera, bi uneetan izan ezik: 1918ko gripea eta gerra zibila. Horren arrazoi nagusiak bi izan ziren:


-Bizi mailak gora egitean, dieta hobetu zen eta hezkuntza eta kultura-mailak gora egin zuten


-Medikuntza-aurrerapen aipagarrienak txertoak eta antibiotikoak merkaturatzea izan ziren

3.Gaur egungo erregimen demografikoa (1975etik aurrera)


Jaiotza eta heriotza tasak txikiak izan ziren eta berezko hazkundea urria da nagusi. Jaiotza-tasari dagokionez, bi une nagusi bereizten dira:

-1975 eta 1998 bitartean: jaiotza tasak behera egin zuen indarrez, bi arrazoien eraginez: egoera ekonomikoak eta gizarte pentsamolde eta balio aldaketak.

-1998tik aurrera: jaiotza tasa apur bat berreskuratu da, immigrazioaren eraginez Espainiako biztanleriak jaiotza joerari eusten diolako.

Heriotza-tasak orokorraren zifrak txikiak dira, 1980tik aurrera gora egiten ari diren arren, zahartzaroaren ondorioz, baina itxurazkoa da gorakada hori, zaharren kopuruak gora egiten duelako baina heriotza-tasak, behera. Heriotza-tasak orokorraren arrazoiak aldatu egin dira. Gaixotasun infekziosoen garrantzia gutxitu eta hiru faktorek gora egin dute: gaixotasun kardiobaskularrak, minbizia, eta errepideko istripuak.

Entradas relacionadas: