Jainkoa eta munduaren existentzia descartes

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,51 KB

DESKARTESEN METODOA


Deskartesen helburua jakintza berreraikitzea zen, iraganeko akatsak saihestuz eta zerotik hasiz.Ulertezina gertatzen zitzaion pentsatzea arrazoi bakarra eta bera izanda gizakiarentzat, nolatan egon zitezkeen gai bati buruz iritzia bat baino gehiago. Ondorioz, eszeptizismo handiko garai hartan, zientziaren batasuna behar zela konturatu zen. Are gehiago, kontuan hartzen badugu zientzia bat eta bera dela guztiontzat. Izan ere, benetakoa eta gezurretakoa banatu eta zientzia eraikitzen duen arrazoimena bakarra da. Desadostasun edo iritzi desberdin honen kausa, arrazoiaren bideratze txarra izan behar zuen. Metodo unibertsal baten falta, azken finean. Hortaz, bere ustez, akatsa zen arrazoia ez zegoela ongi bideratua, beraz, metodo unibertsal bat behar zela. Deskartesek, modu berean, matematiketan bakarrik emaitza eztabaidaezinak lortu zirela ikusita, zientziaren arlo hori bere metodoaren eredu gisa hartu zuen, batez ere aljebran eta geometria analitikoan oinarrituta. Gainera, zentzumenek askotan akatsetara eramaten gaituztenez, datu hautemangarriak alde batera utzi eta bere metodoaren paradigma bereziki “geometria analitikoan” oinarritu zuen. Horri esker, mundu hautemangarria hizkuntza matematikoan adieraztea lortu zuen, ardatz cartesiarretan emaitzak bilduz.  Hori egiteko, metodo matematiko guztiak bildu eta sinplifikatu zituen bi prozedura hauetan:

Intuizioa

Egia  bakar bat, arrazoiaren bidez bitartekorik gabe lortzea da. Lehen egiak lortzen dira, sinpleak, argiak eta zalantza-ezinak. Intuizioz lortutako egien ziurtasuna dedukzioarena baino handiagoa da (Adb: 2+2=4 dela ulertzea bezala). Dedukzioa: Dedukzioa ez da Aristotelikoa. Adiemenaren asmatze prozesu bat dago eta urrats guztiak intuitiboak dira.       Era berean, bi prozedura hauek bere metodoaren 4 arauekin lotuta daude:

Ebidentziaren araua



ebidentziarik izan ezean, ez dut ezer egiatzat edo betetazkotzat joko, judizioarekin, bakoitzaren espiritu arretatsuari argi eta bereiziak (egiaren irizpidea) agertzen zaiona soilik aintzat hartu behar da. Egiaren irizpidea definitzen du; egiatzat nabaria dena hartzen dugu (argia eta bereizia dena). Zalantzarik txikiena sortzen duen oro deskartatzen da.

Analisiaren araua



aztertu beharreko zailtasun bakoitza ahalik eta zati gehien eta sinpleenetan banatzea, intuizioz beren ebidentzia jasotzeko. Zailtasunak hobeto gainditzeko behar adina aldiz banatu behar dira.(sinplea dena konplexua baino)

Sintesiaren araua



norbere pentsamenduak ordenan bideratzea, ezagutzeko objektu errazenak eta sinpleenak hartuko ditugu; gero pixkanaka -pixkanaka objektu konplexuagoak aukeratuz

. Egindako analisien eta sintesien frogapenaren arauak



aurreko pausu guztiak banan-banan zerrendatu behar dira. Zerrenda horiek arras orokorrak izan behar dute, ezer ahazten ez dela ziurtatzeko.


FISIKA:

-MEKANIZISMOA

HEDADURAREN FISIKA: Errealitate osoa ulertzeko , irudimenari eta zentzumenei dagokien guztia beztertu ahal izango da. Hori dela eta, zientzia berriko zientzialarien intuizio bidezko baieztapenak oinarri metafisika du orain.  Zientziaren batasunaren ideia cartesiarraren ikuspegitik, zientzia zuhaitza da; horren sustraiak metafisika; enborra fisika; adarrak medikuntza, mekanika eta morala. ESPERIENTZIAREN TOKIA ZIENTZIAN: Esperientzia kontuan ez hartzeak eta printzipioekin konfiantza itsuak Descartes ikuskera arbitrarioetan eraman zuten; adibidez, material primitiboen partikuletako zurrunbiloetan oinarritutako kosmologiara. Bere ustez, zurrunbilo horiek Jainkoak  sortu zituen beti konstante zen mugimendu kantitate batetik: Zurrunbilo horiek materia erdigunerantz kontzentratzen zutenak, Eguzkia eta planetak sortu zituen.     Batzuetan printzipioak ez duela esperientziarekin bat egiten onartzen zuen Descartesek,baino ez zituen inoiz bere printzipioak zalantzan jartzen. Emaitza desberdineko esperientziak bildu beharko liratANTROPOLOGIA
Deskartesen ustez, eta filosofo aurretiarren (Platon, Aristoteles…) teoria dualistei jarraiki, gizakia arimaz (res cogitans) eta gorputzaz (res extensa) osatua dago.  Baina Aristotelesek arima eta gorputzak substantzia bakarra osatzen zutela pentsatzen zuen bitartean, Deskartesek erraten zuen arima eta gorputza bi substantzia elkarrekiko independente direla; beren atributuek adierazten duten bezala: arimarena pentsamendua eta gorputzarena hedadura. Hala ere arimak askatasun eta borondate osoa ditu, eta bere erabakiak gorputzaren bidez adierazten dira eta beregan eragina dute. Horregatik arimaren eta gorputzaren artean loturaren bat dagoela onartu zuen, akzidentala bada ere. Arimaren eta gorputzaren arteko lotura azaltzea nahiko zaila gertatu zitzaion Deskartesi, batez ere, substantzia bakoitzak gordetzen dituen ezaugarriak kontuan hartuz. 
Gorputza, “res extensa”: substantziari dagokiona, naturaren legeen menpekoa da eta unibertsoaren funtzionamendua bideratzen duen mekanismoaren zati bat bakarrik osatzen du. Hortaz, mugatua da
.  Arima, “res cogitans”: ez dago inolako legearen menpe substantzia askea delako, eta ondorioz, hilezkorra da; gorputzarekin kontaktuan badago ere, ez dagoelako guztiz berari lotuta. Gorputza hiltzen denean arimak bizitzen jarraituko du, nahikoa baita pentsamenduarekin, pentsamenduak ez duelako gorputzarekin inolako loturarik.    Beraz, hain desberdinak diren bi substantzien arteko loturak edo komunikazioak nonbait egon behar duenez, Deskartesek epifisiari (arimaren eta gorputzaren arteko komunikazio lana) aitortu zion betebehar hori. Ekeela onartzen zuen.  Horri dela eta, esperientziarako nahiago izaten zuen bere oroimen ugarietan oinarritu bertze edozertan baino.


2- DEDUKZIO METAFISIKOAREN BIGARREN UNEA: JAINKOAREN EXISTENTZIA (RES COGITANSETIK RES INFINITARA):


Deskartesek zalantza metodikoarekin matematika bera ere zalantzan jarri zuen jenio maltzurraren hipotesiari jarraiki. Bere ustez, nolabaiteko izaki maltzurra egon daiteke, ahalguztidun bezain iruzurgilea, eta horregatik matematikaren egiarik sinpleena ere ez da erabat ziurra izanen.  Hori dela eta, izaki maltzurraren teoria gainditzeko eta deuseztatzeko, Deskartesek jainkoaren existentziaren beharra plazaratu zuen: Jainkoa ontasuna bera bada ez du utziko ni engainatua izan nadin. Hau da, Jainkoak egia bermatzea du irizpidea, aplika dezakegula beste egia ebidente batzuk lortu ahal izateko.  Giza pentsamenduaren ideiak 3 motatakoak dira:

Jatorrizkoak:

arrazoiari lotutako ideiak, esperientziatik eratorriak ez direnak. Nirekin jaiotakoak eta oso sinpleak direnak: askatasuna, pentsamendua, existentzia, perfekzioa…

Eratorriak:

nire pentsamenduaz kanpoko errealitate edo mundu batetik datozenak, zalantzan jarritako hartakoak. 

Fikziozkoak:

nik eragindakoak dira, nire pentsamenduak aurreko beste ideia batzuetan oinarrituta sortzen dituenak. Honekin batera, ideien errealitate objektiboaren teoria aurkitzen dugu. Honen arabera, ideia guztiak berdinak dira pentsatzeko eragatik, baina zalantzari begiratuz ez. Teoria honek Jainkoaren existentzia frogatzeko argumentu bezala balio zuen.  Jainkoaren existentzia frogatzeko 3 argumentu eraiki zituen:

Perfekzioaren ideia

Gizakiak zalantza egiten duenean konturatzen da inperfektua eta mugatua dela, perfekzioa baita ziurtasunez pentsatzea. Gainera, perfekzioaren ideia izango ez balu, ez luke inperfektua dela esango. Era berean, jainkoaren (perfekzio infinituaren) ideiak, jainkoarengandik (errealitate objektibo infinitu batetik) etorri beharko du. Izan ere, jainkoaren errealitatea nirea baino altuagoa da, beraz, ni ezin naiz ideia horren sortzailea izan, kausak ezin baitu ondorioa baino gutxiago izan. Ondorioz, aukera da perfekzio guztiak bere baitan jasotzen dituen izakiak Jainkoaren ideia perfekzioa sortzea.

Nire existentziaren kausa

Ni betidanik existitzea ezinezkoa da, mugatutzat baitut neure burua. Hortaz, ni baino perfektuagoa baino Jainkoa baino inperfektuagoa den izakia izan daiteke nire sortzailea. Baina, azken finean, jainkoaren azpitik dauden izaki guztiek beregandik sortuak izan behar dute, izaki perfektuena beste guztien sortzailea baita. Beraz, modu zuzenean edo zeharka, Jainkoa nire sortzailea da. Horretaz aparte, nik pentsatzeari uzten diodanean, ez naiz existentea izanen, hortaz jainkoa izan behar da berriz pentsatzen hasi arte, denboran iraunarazten nauena eta berdin izaten jarraitzea bermatzen duena.

Argumentu ontologikoa:

Jainkoa irudikatzen dudanean izaki perfektu, ahalguztidun, betiereko, existente… moduan pentsatzen du. Jainkoa perfektua bada, ni izaki inperfektua izanik existitzen banaiz, ez da existituko bere baitan perfekzioaren ideiak biltzen dituen izakia? Gainera, nire pentsamenduak bere baitan duen Jainkoaren ideia argia eta bereizia da, beraz, intuizioz ezagutu dezaket.


DESKARTESEN SISTEMA METAFISIKOA:


-

UNE IDEALISTA:

Pentsamenduak ideiak soilik pentsatzen ditu (gauzen irudipenak) eta gauzak pentsamenduetan ez daudenez, pentsamenduaz kanpoko errealitatera ezin gara iritsi, ez dakigu deus berari buruz (solipsismoaren teoria). Ideiak, era berean, ez dira ez egiazkoak ez gezurrezkoak. Soilik kanpoko errealitate bat gain jartzen dugunean huts egin dezakegu. 

- METAFISIKAREN DEDUKZTIO CARTESIARRA:

Dedukzioaren abiapunturako lehenengo errealitatea aurkitu zuen.

1-DEDUKZIOAREN LEHENENGO UNEA: COGITOREN EBIDENTZIATIK RES COGITANSERA EDO PENTSATZEN DUEN SUBSTANTZIARI

Cogitoaren ebidentziak ez du inolako ziurtasunik ematen gorputzaren den ezertaz, ez gorputzeko atalaz, ez horien ezaugarriez. Pentsatzea bakarrik da ziurra. (Hau zioen: zer naiz? Pentsatzen duen gauza bat. Zer da hori? Zalantzak dituen,ulertzen duen,baieztapenak eta ezeztapenak egiten dituen, nahi eta nahi ez duen, irudimena duen eta sentitzen duen zerbait da) Horretan, nahimena, afekzioa eta judizioa bereizten ditu.       Deskartesek “gauza”  substantzia aristotelikoaren moduan ulertzen zuen. Pentsatzeak subjektua behar du ezinbestean, eta subjektua Aristotelesek bezala ulertu zuen: pentsatzen duen subjektua upokeimenon da, substantzia, Deskartesen hitzetan, pentsatzen duen gauza res cogitans.     Substantziaren definizio orokorra eman: berez izan daitekeena, bertze substantzien beharrik ez duena.

1-Pentsatzen duen substantzia, arima hilezkorra:

Metodoari buruzko diskurtsoan hau idatzi: ni hori (ni naizena gordetzen duen arima) eta gorputza desberdina dira. Ginera, gorputza baino errazago ezagutzen da, eta gorputzik ez balego ere, izan badena izaten jarraituko luke. Pentsatzearen erabateko independentziak arimaren existentzia eta hilezkortasuna  frogatzen du.

2-Cogitoa, egiaren irizpidea

: Res cogitans,dedukzio filosofikoaren abiapuntuaren lehengo errealitatea, baina ezin zitekeen deus erran baliozko bertze errealitate guztiei buruz. Pentsamenduak ezin zuen bere baitan bilduta egotetik atera. Solipsismoaren unea iritsi zen. Argitasunari eta bereizkuntzari  esker cogitoa ebidentzia da.  Argia espiritu arretatsu batentzat aurrean eta agerian dagoena da, eta bereizia berriz, zehatza eta desberdina da, sinpletasunari dagokio; hau da, argia intuizioz hautematen den arartegabekoa da. Desberdina bere errealitate sinplean ezagutzen dena da.


3- DEDUKZIO METAFISIKOAREN HIRUGARREN UNEA: MUNDUAREN EXISTENTZIA (RES INFINITATIK RES EXTENSARA):


Arrazoi filosofikoan arima eta Jainkoaren ebidentzia finkatua dago. Hala ere, zentzumenen bidez jasotako kanpoko munduan ezin dut ezer ziurrik esan izaki maltzurraren hipotesia gainditu arte. Baina Jainkoaren existentzia frogatzean gaindituta dago, Jainkoa perfektua eta ontasuna bera izanik ez baitu permitituko ni engainatua izatea, ebidenteak diren gauzei dagokio. Hori dela eta, ez du utziko nik nire ideia argi eta bereizietan huts egin dezadan. Gizakiak joera eutsiezin bat du: zenbait ideia, argi eta bereiziak direnak, pentsamenduaz kanpoko errealitate batetik eratorritakoak direla pentsatzea. Baina oraindik ere ez zuen errealitatearen existentzia frogatu.Res extensa  gorputza da. Hasteko erlauntz batetik ateratako argizari zati bat hartu zuen objektutzat, eta haren usaina, itxura, gogortasuna, hotza eta erabilkortasuna hartu zituen kontuan. Berotan jarri ondoren, aurreko ezaugarri guztiak galdu zituen: bertze itxura bat dauka, bertze kolore bat, bertze usain bat. Ziurtasun osoz daki berotu aurretik argizari zati bera dela, baino onartu behar da hori ez dakigula jakin hasieran ezaugarri hautemangarriengatik.  Gorputzak hedatuak izateko duten ezaugarriari esker bakarrik ezagutzen  ditugu, itxura eta egoera alda baitezakete.  Mundu fisikoa ez digute zentzumenek ezagutarazten, intuizio intelektualek baizik.   Behin kanpoko errealitatea existitzen dela frogatu dugula, bere ezaugarriak azaldu behar dira. Bi mailako ezaugarriak badira:
primarioak (nabariak, mundu fisikoko ezaugarri bereizgarria; luzera, zabalera, sakonera…)  eta sekundarioak (nabariak ez direnak, hedadurari dagozkionak; kolorea, usaina, beroa…).

Entradas relacionadas: