Jainkoa eta munduaren existentzia descartes

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,88 KB

Metodoa Ezagutza ziurra lortu nahi zuen. Descartesek uste zuen denok arrazoi komun bat dugula eta, beraz, egia ere komun izan beharko zela. Historiak kontrakoa erakusten zuen, Filosofia arloan.Matematikariak, aitzitik, ados jartzen zirela konturatu zen Descartes eta horrela izateko arrazoia matematikariek metodo egoki bat erabiltzen zutela ondorioztatu zuen. Beraz Filosofiarako bakarrik ez, edozer ezagutzarako baliagarri izango zatekeen metodo bat bilatzeari jo zion. Honetarako Matematikak erabiltzen zuena hartu zuen ardatz.


Metodo eraikitzeko abiapuntua gizakiok ezagutzeko ditugun bi moduak izan ziren. Bi modu hauek intuizioa eta dedukzioa dira. Intuizioa sinple, zuzena eta ziurra da. Bere hitzetan: “arrazoi berberetik jatorrizko kontzeptuak hartzen dituen sen naturala” litzateke. Dedukzioa, aldiz, intuizioen arteko loturak aurkitzen dituen gaitasuna litzateke.

Matematikan bezala, egia ez da gauzetan aurkitzen Arrazoian baizik. Hau frogaezinak diren axioma batzuetatik abiatzen da beste edozer ezagutza garatzeko.

Laburbilduz: Descartesen pentsamenduak hiru pausu hauei darraie:

• Metodoaren arauak adierazi.

• Metodoaren balioa metafisikoki oinarritu

• Metodoaren emankortasuna frogatu jakintza arlo ezberdinetan.


Metodoaren arauak Lau dira:

1. Ebidentzia araua.
Ez hartu egiatzat gure intuizioarentzat erabat nabaria eta ziurra ez dena. Hau da, onartu bakarrik ideia argiak (zuzen aurrean daudenak) eta bereiziak (erabat ongi mugatuak direnak), berez inposatzen direnak eta zalantza izateko posibilitaterik ez dutenak.

2. Analisi araua. Arazoa mugatu zailtasun bakoitza ebazteko behar diren bere elementu sinpleenetan zatituz

3. Sintesi araua. Pentsamenduak antolatu sinpleenetatik hasiz konplexuenetara, pixkanaka, ailegatzeko orden bat mantentzen delarik.

4. Egin zenbaketak (analisia egiaztatzeko) eta berrikuspenak (sintesia egiaztatzeko)
horren osoak ezen ezer ahaztu ez zaigula baitakigu.  


Metodoaren balioaren oinarripena Lehendabiziko arautik abiatuta Descartesek dakien orori kritika erabatekoa egitea eta arau horrekin ados ez dagoen ezer ez onartzea erabaki zuen. Honi zalantza metodiko deritzo. Horren arrazoia hau da: Descartesek gehienok bezala, munduaren existentzian eta matematiketako egietan sinesten zuen baina sinestetik haratago joan nahi zuen -hots, ebidentziaraino-, berak eraiki nahi zuen zientziak horrela eskatzen duelako. Helburua esana dago, erabat egiazkoa eta zalantzarik gabekoa den ideia baten bila joatea da.

Zalantza metodiko horrek bi une ditu:

• Teorikoa. Honetan ezagutza orok duen ziurgabetasuna onartzen da arrazoi ezberdinetatik:

o Filosofoen arteko eztabaida bukaezinak eta egindako argudio faltsuak.

o Sentipenen engainuak.

o Esnatuta edo lotan gauden erabat ziur egoteko ezintasuna.

o Matematikako egiak zalantzan jarriko lituzkeen Jenio Maltzur baten balizko existentzia.

• Praktikoa. Nabaria ez den oro onartzea ekiditen da. Horrela zalantza unibertsalera heltzen da eta horren ondorioz eszeptizismoaren ondoan kokatuta geundeke.


Entradas relacionadas: