Izakinak eta hornikuntza
Enviado por Chuletator online y clasificado en Economía
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,97 KB
Tweet |
Enpresaren
Zuzendaritzak une oro biltegian dituen produktuek ze balio duten jakin behar
Du. Horregatik, enpresaren izakinen balioari buruzko bete beharreko arauak eta
Irizpideak daude.Merkataritza
Legediak ezartzen du izakinak erosketa-
Prezioan (enpresak kanpoan
Erositako produktuak badira) edo ekoizpen-kostuan (enpresak berak
Ekoitzitako produktuak badira) balioztatu behar direla.
Erosketa Prezioa
: erosketaren guztizko
Zenbatekoa + eragiketak sortutako gastu guztiak (garraioa, aseguruak,
Ontziak...), eta BEZ sartu gabe.
Ekoizpen-kostua
: ekoizpenaren kostu zuzenak + zeharkako kostuen
Zati proportzionala.
Kostu zuzenakproduktu edo
Jarduera bati zuzenean esleitzen zaizkion kostuak dira: lehengaiak, laneskua, energia...
Zeharkako kostuak berriz, produktu edo jarduera jakin batekin zuzenean lotu ezin daitezkeenak
Dira, hala nola, lantegi osoko argindar-kontsumoa eta administrazio-kostuak.
Hornikuntza
Funtzioa enpresaren jarduerarako (ekoizpena edo
Salmenta) beharrezkoak diren materialak erosi eta ekoizpen edo merkaturatze
Prozesu bakoitza hasten den arte biltegiratzea.
Hornikuntza
Funtzioak oinarrizko 3 alderdi dituErosketak
: ekoizpen zein merkaturatze sailek behar dituzten
Produktuak erosi behar dira, honakoa kontuan izanik: prezioa, kalitatea,
Entrega-epea, ordainketa baldintzak, saldu osteko zerbitzua eta abar.
Hornitzaileak ongi hautatzeak berebiziko garrantzia izango du errentagarritasun
Handiena ateratzeko.
Biltegiratzea
: ekoizpen zein merkaturatze sailek erositako
Materialak behar diren arte biltegian gordeko dira. Leku bat beharko da
Erositako edo ekoiztutako produktuak ongi antolatuta gordetzeko.
Inbentarioen Kudeaketa
: enpresaren ekoizpen eta Merkaturatze beharrei erantzuteko zenbat izakin eduki behar den eta zer Eskabide erritmo izan behar den zehaztuko duen sistema bat garatu behar da. Enpresa Baten hornikuntza-zikloa, erosketa egiten den unetik eta Produktua bezeroei saltzen zaien arte igarotzen den tartea da. Ziklo hau Desberdina izango da industri enpresa bat izan edo eta merkatal enpresesa bat Izan. Industri Enpresetan, erositako lehengaiak biltegian Gordetzen dira ekoizpen prozesuan behar diren arte. Produktuak ekoiztutakoan, horiek Ere biltegiratu egingo dira saldu artean. Automobil-lantegi bat, esaterako. ·Merkatal Enpresetan, hornikuntza zikloa murriztu Egiten da (eraldaketarik gabe salerosten dituzte produktuak): erositako Merkagaiak saltzen diren arte biltegiratzen dira. Adibidez, supermerkatu bat.
Izakinak, enpresak bere jarduera premiak asetzeko
Biltegiratuta dituen materialak dira. Stock edo inbentario izena ere hartzen
DuteMota
Desberdinetako izakinak bereiztu daitezke: Lehengaiak (eraldatu eta
Produktu bukatuen parte bihurtzen dira), produktu erdi-landuak (enpresan
Egindako produktuak, berriro landu behar direnak saldu aurretik), produktu
Bukatuak, merkagaiak (eraldatu gabe salerosten direnak), eta beste
Batzuk: Erregaiak, odezko piezak, bilgarriak, bulego materiala, hondakinak... Enpresak
Baliabideak biltegiratuta eduki behar ditu, zenbait arrazoi direla eta:
Stock
Haustura ez
Gertatzeko, alegia, ezusteko eskaera baten ondorioz biltegian produktu barik
Gelditzea.
Ekoizpen
Eta salmenta erritmoen artean aldeakegon daitezkeelako (udan
Ekoiztutako berokiak negurarte gorde beharko dira).Kopuru
Handiak erostean hornitzaileek deskontuak ematen dituztelako (“rappel”).
Aukera horretaz baliatuz kostuak murriztu daitezke, eta soberakina
Biltegiratuta geldituko da.
Baina
Bestalde, enpresak izakin maila jakin bat mantendu eta kudeatzeak
Garrantzitsuak diren kostuak dakartza:
Eskabide-kostuak
: eskabide bat egitean sortzen diren administrazio
Kostuak dira (telefonoa, posta..).
Erosketa
-kostuak: hornitzaileari erosten diogun
Produktuaren kantitatea bider haren prezioa.
Inbentarioen Mantentze-kostuak
: biltegian
Izakin kopuru jakin bat edukitzeak enpresari dakarzkion kostuak dira: Biltegiko
Langileen soldata, lokalak alokatzeagatiko kostuak, aseguruak, izakinen
Zaharkitze eta balio-galtzearen kostuak, izakinetan inbertitutako kapitalaren
Finantza kostua...
Stock Hausturaren kostuak
: enpresa Bezeroen eskaerei aurre egiteko izakin gabe gelditzean sortutako kostuak (bezeroak galdu...).
Eskabide optimoaren eredua Wilsonen
Ereduaren helburua, inbentarioen kudeaketa sistema ahalik eta egokiena
Izateko eskabide bakoitzean zer kantitate eskatu behar den zehaztea da
(eskabide optimoa).Eredu
Honetan, eskabide bakoitzean erosten den kantitatea, produktuaren eskaria,
Prezioa eta hornidura-epea konstateak direla suposatzen da. Adierazle
Hauek izan behar dira kontuan:
Gehieneko Stocka
: biltegian eduki daitekeen
Izakin kantitate handiena.
Segurtasun Stocka (Ss)
: biltegian
Eduki daitekeen gutxieneko izakin kopurua, stock haustura ez gertatzeko.
Eskabide Puntua (Ep)
: Biltegia
Berriro hornitzea eskatzen duen izakin maila, hornidura –epea kontuan edukiz
(hornitzaileak produktua entregatzeko behar duen denbora) izakinak segurtasun
Stock mailatik behera egon ez daitezen.