Izaki kontingenteak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,11 KB


4.Bide tomistak. (Jainkoaren existentzia Akinokoarentzat): Bost frogak argudio eskema orokor batean labur daitezke: Abiapuntua: esperientziazko gertakari bat. Menpeko kausen segidan infinitura arte igaro ezina.Ondorioa edo helmuga:
Kausatu gabeko lehenengo kausa
Jainkoa da. FROGAK: Mugimenduarena. (Aristotelesen eragina)
. Munduan dagoen mugimendua du abiapuntu; mugimenduan dagoen oro beste zerbaitek mugitua izan behar du, ezer ezin delako mugitu bere kabuz, eta, infinitura ezin daitekeenez jo mugimenduaren hasiera aurkitzeko, Lehen Motor bat onartu behar da. Jainkoa deitzen diogu. Kausa arazlea. (Aristotelesen eragina). Kausa oro bere aldetik kausatua da; eta hori beste batek kausatua, eta, horrela infinituraino jo ezin dugunez, azken Kausa bat (Jainkoa) existitu behar da. Kontingentziagatik. Izaki oro ez da beharrezkoa (kontingenteak gara) . Baina existitu behar da Izaki Beharrezko da (Jainkoa). Perfekzioen mailetatik. (Neoplatonismoaren eragina). Perfekzio graduak daude munduan. Izakien perfektutasun handiagoaren edo txikiagoaren atzean Izaki Guztiz Perfektu bat onartzen du. Kosmosaren ordenatik. (Estoikoen eragina). Froga teleologikoa. Unibertsoan ordena dago eta helmuga baterantz doa unibertsoa, beraz Goi Adimen bat (Jainkoa) existitu behar da helmuga hori jartzeko eta adierazteko. 7. Tomas Akinokoa: Fedea eta arrazoimena: Erdi Aroan Aristoteles ber ezagutzeak garrantzia handia izan zuen. Izan ere, ordura arteko arrazoiaren eta sinesmenaren arteko arazoa konpondu zen aristotelismoari esker. Tomasen usrez, filosofiaren arrazionaltasuna eta sinesmenaren fedea elkartu egin behar ziren, eta honek teologiari laguntzen dio, haren morroi bihurtu gabe. Aristotelismoan, ezagutza esperientziatik hasi behar da eraikitzen, izan ere, giza adimena materiari lotuta dago, eta arrazoi bideak zentzumenekin harremanetan daude. Beste modu batera esanda, behetik gora ibili behar da; behe ezagutzatik, goragoko ezagutzara. Jainkoaz zerbait jakin nahi badugu, bide hau jarraitu behar da, izan ere, sinesmena goi argiz eratutako jakinduria iturria da




























Entradas relacionadas: