Izaki bizidunen konplexutasuna

Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,49 KB

MATERIA BIZIDUA

Izaki bizidunen ezaugarriak

  • Konplexutasuna

  • Nutrizioa

  • Harremana

  • Ugalketa


Antolamendu mailak

  • Maila azpiatomikoa

  • Maila atomikoa eta molekularra

  • Maila zelularra

  • Maila organikoa (Ehuna ---> Organoa ---> Sistema-Aparatua ---> Organismoa)

  • Populazioa

  • Komunitatea -

    Ekosistema

  • Biosfera

BIOELEMENTUAK

B. Primarioak edo oinarrizkoak - (C,H,O,N,P,S) - Ezin bestekoak dira biomolekula organikoak osatzeko. Batez beste, materia organiko lehorraren % 96a suposatzen dute.


  • Karbono C

    • Dituen lau orbital lotezlei esker, lau atomo edo talde desberdinekin lotu daiteke.

    • (- CH2 - CH2 -) edo (- CH = CH -) loturen bidez Karbono-Karbono kate luzeak (makromolekulak) eta ziklikoak diren egiturak osatzeko gauza da.

    • Hidrogenoarekin, oxigenoarekin edo nitrogenoarekin lotuta egon daiteke, talde funtzionalak sortuz.

Bigarren mailako bioelementuak
: Proportzio txikitan inguru zelularrean. Askotan ioi bezala.

  1. Ca2+ muskuluen uzkurdura sortzen du. Odolaren gatzaketan parte hartzailea da.

  2. Na+, K+, eta Cl- nerbio bulkadaren eragileak dira.

  3. Mg2+ klorofila molekulan dago.

Oligoelementuak: Oso proportzio txikitan (<%0.1) agertzen badira ere, funtzezkoak dira. Haien urritasunak gabezia-gaixotasunak sortzen ditu, gehiegizko kantitateak, intoxikazioak. Hirurogeiren bat elementu dira, haien artean Fe, Cu, Zn, Mn, Co, I, e.A.


2.2) BIOMOLEKULAK

Biomolekula ez-organikoak

Ura

  • Bizidunen molekularik ugariena (batez beste masaren %70)

  • Karga garbia neutroa izan arren, molekula dipolarra da.

  • Izaera elektriko horri esker, ur molekulek H-zubiak deituriko lotura ahulak ezartzen dituzte, sare formako egitura sortuz; honek uraren propietate fisiko-kimiko bereziak dakartza (barne kohesio haundia, gainazaleko tentsio haundia, disolbatzeko ahalmena, erreaktibitate kimiko haundia, bero espezifiko eta lurruntze-bero altuak, e.A.)


Entradas relacionadas: