Italia faxista

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 12,63 KB

TEMA 11

1.1 NAZISMOAREN LEHEN EKIMENAK


1930eko hamarkadako krisi ekonomikoaren ondorioz, aldeko jarrerak areagotu egin ziren. Locarnoko eta briand-kellongg itunen biez nazioarteko lankidetza sustatu bazen ere, aldi labur batean besterik ez zuen iraun, hainbat gertaerak amaiarazi egin baitzuen. Hitlerrek Alemanian botere hartu zuenean berehala agerian jarri zen Nazioen Elkartearen ahultasuna, bakea bermatzeko. Genevan izandako Armagabetze Konferentzia izan zen Europako diplomaziaren helburu nagusia. Bertan Alemaniari eskubide-berdintasuna onartu zitzaion, baina ez zutenez lortu adostasunik Hitlerrekin Alemaniak Nazioen Elkartea utzi zuen. Hitlerrek Versaillesko Itunaren bidez Alemaniari inposatutako mugak hautsi zituen. Hitlerren asmoa Europa osoa menderatzea zen. Lehenengo arrazaren printzipioan oinarritutako estatu nazional-sozialista handi bat eratu zen. Ondoren estatuarentzat bizi-espazioa eratu. Lehenengo saioa Austria anexionatzeko saioa izan zen, baina anexio hori Versaillesko Itunak debekatzen zuen. 1935ean, Hitlerrek Sarre anexionatu zuen. Gobernu naziak derrigorrezko soldaduska berraztertzeko asmoa zuela jakinarazi zuen. Frantziak Alemania diplomatikoki bakartzea erabaki zuen. 1935ean Stressako Konferentzian ituna sinatu zuen Italia eta Erresuma Batuarekin, Austriaren independentzia bermatzeko eta Hitlerren armamentuari aurre egiteko.

Lehen Mundu Gerraren ostean, demokrazia ia Europa osoan hedatu zen. Baina arazo ekonomikoek, politikoek eta sozialek sistema demokratikoen krisia eragin zuten berehala. 1922tik 1939ra bitartean, demokraziak atzera egin zuen tradizio demokratiko gutxiko Europako herrialdeetan, eta eskuineko diktadura nazionalistak ezarri ziren. Ezegonkortzearen arrazoi nagusiak bi izan ziren: alde batetik, 1917ko Errusiar Iraultzaren eraginez, iraultzarako joera sortu zen langile-mugimenduan eta alderdi ezkertiarretan; bestetik, eskuineko erakunde kontserbadoreak, antidemokratikoak eta nazionalistak sortu ziren. Testuinguru horretan, erradikalizazio-prozesu bizkorra izan zen Europako gizarteetan. Alderdi faxistek ezaugarri hauek izan zituzten: sistema parlamentario liberala erabat baztertzea, sozialismoarekiko eta komunismoarekiko gorroto izugarria, ultranazionalismo nabarmena, indarkeria gorestea, eta masak mobilizatzeko gaitasun handia, buruzagi karismatiko baten boterearen bidez.
Italia faxista(1922) eta Alemaniako nazismoa(1933).

Faxismoa: komunismoa gorrotatu eta jarrera ultranazionalista nabarmendu, nazioaren eta arrazaren mitoa gorestu; indarkeria laudatu eta masak mobilizatu.

Ezaugarriak: Estatu totalitarioa defendatu. Alderdi bakarreko sistema politiko diktatoriala defendatu. Antikomunismo eta antikapitalismoa. Nazionalismo oldakorra. Faxista arrazistak ziren. Jokabidearen elementu irrazionalak goraipatzen zituen. Masak mobilizatu. Printzipio maskulinoak goraipatu

3.2 FAXISMOAREN BOTEREKO BIDEA:


Faxismoaren sortzailea Benito Musolini da, 1919an Fasci Italiani di Combattimento sortu zuen, talde paramilitar ultranazionalista zen, talde horretako kideak anarkistak eta sindikalista iraultzaileak dira. Faxistak eskakizun nazionalisten defendatzaileak ziren eta programa sozialista iraultzailea zuten. Haren lehenengo indarkeriazko ekintza, Abanti egunkaria sozialisten bulegoak suntsitzea zen.Italiarrek konfiantza gutxiago zuten erregimen parlamentarioan, horregatik, mugimendu faxistak, gizarte babesa areagotzea lortu zuen, Musolini ohartu zuen beharrezko zela gizarte babesa sendotzea eta parlamentuan borrokatzeko prestatu zuen, horretarako, Alderdi nazional faxista bilakatu zuen. Faxismoa langileen eta nekazarien erakundeen aurkako errepresio gogorra egin zuen.Sozialistek greba orokorra sustatu zuten indarkeria faxistaren aurka, baina porrot egin zuen, hortik aurrera, botererako bidea zabalik geratu zen. 1922 an eskuadristek Erromako ibilaldia egitea erabaki zuen, gobernuan gutxienez 6 ministro faxista egoteko

3.3. ALDI PARLAMENTARIOA:


1922tik 1925era bitarteko urteak erabakigarriak izan ziren erregimen liberaletik diktadura faxistara igarotzeko. Mussolini lehen ministro zenean, erregimen liberala errespetatuko zuela zirudien. Koalizio-gobernua eratu zuen, faxistek,liberalek, kontserbadoreek eta popularrek osatuta; botere bereziak lortu zituen. Hauteskunde lege berria onartu zen. 1924.Urteko hauteskundeak faxistek eta gobernuaren aldekoek botoen %64 lortu zuten. Faxismoaren krisirik larriena sortu zen Matteotti diputatua eta sozialisten buruzagia erail zutenean. Diputatu horrek hauteskundeen emaitzak baliogabetzat jotzea eskatzen zuen, faxismoak indarkeria erabili eta beldurra eragin zuelako. Mussoliniren erantzuna diktaduraren ezarpena bizkortzea izan zen. Horretarako lehen urratsa sozialistei parlamentuko aulkiak betetzen ez uztea izan zen, indarrez.

3.4.DIKTADURA FAXISTA


1925-1926tik aurrera, Mussolinik ez zuen inolako aurkaritzarik. 
Lege guztiz faxistak ezarri zituen, zenbait neurri hartu zituen, delitu politikoentzako auzitegi bat sortu zuen, bai eta ezkutuko polizia politiko berria. Gainerako alderdi politikoak eta langileen sindikatuak deuseztatu zituen; prentsaren zentsura ezarri zuen. Erregimen totalitarioa alderdia organo burokratiko hautsa zen. Benetako boterea Mussolink zuen, Kontseilu Faxista Handiaren laguntzaz. 1938an, Diputatuen Ganbera deuseztatu zen eta Fascien eta Korporazioen Ganberak ordezkatu zuen. 1929an, Letrango Itunak sinatu zituen Eliza katolikoarekin , eta itun horien bidez, erregimena sendotu egin zen. Horrela amaitu ziren Italiako estaturen eta Elizaren artean Italiako lurraldeen bateratzea gertatu zenetik izandako tirabirak, eta Vatikano Hiriko Estatua ofizialki sortu zen. Elizazko ezkontza onartu zen, katolizismoa estatuko erlijio bakarra bihurtu zen eta eskoletan erlijioa derrigorrez ikasten hasi ziren. Horren truke, Vatikanoak estatu faxista onartu zuen, baita Erroma hiriburu izatea ere.

4.1Weimarko Errepublika:


1919ko urtarrielan, Errepublika sortu berriak esparkisten altxamenduari aurre egin behar izan zion. Krisi egoera horretan, Biltzar konstituziogilea eratzeko hauteskundeak izan ziren. Biltzarra Weimar hirian bildu zen, eta konstituzioa egin zuten; haren bidez, errepublika federala ezarri zen, printzipio demokratikoetan oinarritzen zena. Ebert sozialdemokrata hautatu zuten errepublikako presidente izateko. Hauteskundeetan 3 alderdi moderatuenek botoen %76,2 lortu zuten, eta koalizio-gobernua eratu zuten: Weimarko koalizioa esaten zaio. Gobernu eratu berriaren lehen erabakia Versailleseko Ituna sinatzea izan zen: itun hori umiliagarria izan zen Alemaniarentzat. Errepublikaren lehenengo urteetan, ezegonkortasun ekonomiko larria zegoen Alemanian(1922tik 1923ra bitartean) izan ere, hiperinflazioa zela eta, herrialdearen ekonomia behea jo zuen. 1924tik 1929ra bitartean, Weimarko Errepublikak egonkortasun aldia izan zuen, Lehen mundu gerran garaile izandako potentziek Alemaniari krisitik irteteko laguntza ematea erabaki baitzuten.

4.2 Nazismoaren hastapenak:


1919an, liberalismoaren aurkako eta arrazismoaren aldeko propaganda hedatzen zuten alderdi nazionalistetako bat sortu zen Munichen: Alemaniar Langileen Alderdia. Hitler alderdi honetan sartu zenean hasi zen mugimendu naziaren historia. Aurreratzean alderdiari Alemaniar langileen alderdi nazional sozialista izena emango zioten.Ideologia nazia gizarte klase guztietan bideratutako postulatu nahasia zen. Italiako faxismoak bezala, kapitalismoaren aurkako sozialismo nazionala defendatzen zuen. Programa horretako 2 ideia nagusiak: Diktadura nazionalista ezartzea, arrazari nahasi gabe eusteko eta Alemaniaren etsaiak desagerrarazteko eta alemaniar guztiak Alemania handi batean biltzea.

Hitler alderdiko buru izendatu zuten 1921an eta egitura elitista eta hierarkizatua ezarri zituen. 1923an hiperinflazioa zegoen Alemanian, eta frantziar belgikar tropek Rhur okupatu zutenean asaldura nazionalista areagotu zen. 1925ean espetxetik irten ostean Hitlerrek alderdia birsortu egin zuen eta bere programan aldaketak egin zituen gizarte babesa sendotzeko: Kapitalismoaren aurkako postulatuak mugatu zituen. Estrategia aldatu zuen, bere alderdia masa- mugimendu bihurtzeko, hainbat bitarteko erabili zituen boterea lortzeko.

4.3 ERREPUBLIKAREN KRISIA ETA NAZISMOAREN GORAKADA


1929tik 1933ra bitarteko depresio handia kolpe izugarri latza izan zen Alemaniako demokraziarentzat eta nazismoa botererantz bultzatu zen. Krisiak hondamendia ekarri zuen. Alemaniako banku sistemak porrota izan zuen (1931) eta industria-ekoizpena jaitsi zen. 1932an langabeen kopurua asko igo zen eta biztanleria miserian geratu zen.Weimarko koalizioko alderdiek prestigioa eta gizarte-babesa galdu zuten. Naziek gizarte-oinarria sendotu zuten. SA erakundearen indarkeria-ekintzak areagotu egin ziren. Talde eskuindar tradizionalak ituna egin zuen naziekin: Harzburg Frontea. Helburua politika demokratikoa, sindikatua eta sozialistak nahiz komunistak desagerraraztea zen. 1932an, krisi politikoaren unerik gorena izan zen. 1932ko presidente aukeratzeko auteskundeetan bi hautagai zeuden Hitler eta Hindenburg, irabalzea Hindenburg izan zen. Berak Von Paper izendatu zuen kantziler.

4.4 DIKTADURA NAZIA ETA HIRUGARREN REICHAREN SORRERA


Nazismoa botere absolutua Italia faxismoak baino azkarragoa lortu zuen. 1933tik 1934 estatu totalitarioa ezarri zen. Hitlerrek bere erradikalismoari eutsi zion eta botere guztiak lortzen saiatu zen, koalizioko gainerako kideak kontuan hartu gabe. Hidenburgerk Reichstaga desegitea lortu zuen. Giro horretan Reichstageko sutea izan zen. Naziek esan zuten konplot komunista izan zela, egoera hori baliatu zuteb konstituzioko oinarrizko eskubideak bertan behera uzteko eta komunistak Reichstagatik kanporatzeko.Parlamentu eratu berriak lege garrantzitsu bat onartu zuen: kantzilerrari lau urteko botere osoa ematen zioten Reichstagarrii kontsultatu gabe legeak egiteko, horrela Hitler diktadorea bihurtu zen eta Alemania alderdi bakarreko diktadura bihurtu zen. 
1934an labana luzeen gaua izan zen: Hitler SA erakundearen burua, Romh, eta bertako buruzagi nagusia hiltzea agindu zuen, beita beste aurkari garrantzitsu batzuk ere. Hidenburg hil zenean, Hitlerrek Reicheko kantzilerra eta presidentzia bateratu zituen, armada berria eta polizia alderdi naziaren mende geratu ziren

4,5 DOKTRINATZEA ETA KONTROL SOZIALA


Estatu faxistak biztanleriaren pentsamoldea eta jarduerak kontrolatu nahi zituen. Interes berezia zuen gazteen doktrinatzean. Horregatik, garrantzi handia eman zion hezkuntzari. Haur eta gazteek alderdiak kontrolatutako gazte-erakundeetan parte hartu behar zuten. Mussoliniren asmoa kultura eta komunikabideak erabat kontrolatzea zen. Teorian, erregimen faxistak emakumeak etxeko eremutik ateratzearen alde egin zuen; baina legez, soldata txikiagoak zituzten. Gainera jaiotzak bultzatzeko politika defendatu zuten, eta horrek emakumeren ohiko rola sendotu zuen.

4.6 ARRAZISMO ETA ANTISEMITISMOA estatu naziaren lehentasunezko helburuetako bat gizarte-kohesioa ziurtatzea zen, batasuna eta nagusitasuna aldarrikatuz. Horretarako eutanasia programa aplikatu zuten, gaixotasun kronikoak eta sendaezinak hil zuten, gehienak juduak ziren. 1933-1938 juduen eskubide politiko eta sozialak ezabatzeko legedi ezarri zuten 1935 Nurenbergeko legeak egin zuten eta ezkontza mistoak debekatu zuten. 1938 ( kristau hautsien gaua)  SS eta SA juduen dendak eta sinagogak suntsitu zuten, Alemaniako eta Austriako hainbat judu atxilotu zuten. 1942 2 mundu gerran Hitlerrek Europako biztanle judu guztiekin akabatzea nahi zuen, 5 milioi judu baino gehiago hil zituzten

4.7 AUTARKIA ETA  BERRARMATZEA


Gobernu naziak ekonomian esku hartu zuen, fabriketan egitura zorrotza ezarri zen, langileek Alemaniako lanaren fronteko sindikatu naziko kide izatera behartu zituen. Hirugarren Reicheko politika ekonomikoan bi aldi bereizi ohi dira, lehenengoa 1924-1936 urtekoa, arazo larrietan konpontzen saiatu ziren, kanpo merkataritza sustatzen eta langabezia aurre egiten.1936tik aurrera lau urteko planaren bidez, autarkian ekonomikoa eta berrarmatze indartsua politikoa ezarri zen, soldatak bere horretan utzi ziren eta errazionamendua ezarri zen. Ezin izan zuten gainditu bi oztopo garrantzitsu: lehengai estrategikoa eta elikagaien beharra. Arazo horiei irtenbidea emateko bizi  espazioa lurraldeak eta baliabideak kentzeko. Ekoizpenak gora egin zuenean eta guztientzako enplegua sortu zenean ahaztu zituzten langileei inpostutako sakrifizioak, erdi mailako klaseak eta nekazariak erregimenaren benetako euskarria bihurtu ziren, Alemania beharrezkoa zuen gerrara jotzea irteera emateko eta beste herrialde batzuetatik baliabideak lortzeko

Entradas relacionadas: