Isurialde hidrografikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

 
Erliebeari eta topografiari dagokionez, honako hauetan dute eragina: arro eta isurialde hidrografikoen antolaketan, erliebe-unitateen arabera bereizten dira eta; ibaien higaduran, lurraren inklinazioa zenbat eta handiagoa izan, geroz eta handiagoa da; eta lan hidraulikoetan, topografia malkartsuak mesede egiten die, baina era berean, garestitu egiten ditu.
ESPAÑA:
3 ISURIALDE MOTA DAUDE:
Arroak eta isurialde hidrografikoei dagokienez, arro hidrografikoa lurraldearen atal bat da, eta bertako urak ibai nagusi batera eta horren ibaiadarretara iristen dira. Arroek honako ezaugarriak dituzte: Uraren banalerroen bidez banatuta daude. Banalerroak arroak mugatzen dituzten mendi erliebeen tontorrek osatzen dituzte. Adibidez: Iberiar Penintsulan; Duero, Tajo, Ebro,..; Arroak, ibaiak ibilgu batetik mugitzen dira, eta modu hierarkikoan antolatutako sarea osatzen dute azpi ibaiadarrengatik eta ibaiadarretatik hasi eta ibai nagusira iritsi arte.
Isurialde hidrografikoei dagokionez, urak Itsaso berera isurtzen dituzten arroen mutzoa da. Iberiar penintsulan disimetría handia dago isurialde atlantikoaren eta Bizkaiko golkoaren Isurialdearen (Iberiar penintsulako %69 bertara iristen dira) eta isurialde mediterraneoaren artean (gainerako %31 bertara iristen dira).
Bizkaiko golkoaren isurialdeko ibaiak laburrak dira, kostatik hurbil dauden mendietan gortzen dira eta. Higatze-indar handia dute, sorrerarik bokaleraino desnivel handia dutenez gero. Higadura hori handiagoa izango litzateke zeharkatzen dituzten erliebeen hegalak landareekin babestuta egon ez balira. Ibai hauek emaritsuak eta erregimen nahiko erregularrekoak dira, prezipitazioak ugariak eta konstanteak direlako.

Isurialde Atlantikoko ibaiak luzeak dira, Mediterraneotik gertu jaio eta Atlantikoan itsasoratzen direlako. Higatze-indarra urria da, ordokiak zeharkatzen dituztelako eta horietan ia hondoratu ere egititen ez direlako. Amildegiak emari handikoak dira, ibaiadar ugari egiten dituztelako, baina erregimen irregularrekoak dira. Udan agorraldia izaten dute, prezipitazioen minimoarekin bat etorriz.
Isurialdemediterraneoko ibaiak, Ebro izan ezik, labarrak dira, itsasotik hurbil dauden mendietan sortzen dira eta. Hori dela eta, amildegi itxurako ibaiak dira, eta baso soildutako hegalak indarrez higatzen dituzte. Emari urria dute prezipitazioak urriak direlako, eta erregimena oso irregularra da. Udan agorraldi handia dute eta udazkenean goraldi suntsitzaileak izan ditzakete, uhar-izaerako eurien eraginez. Horren ondorioz, urtegiak eraiki behar izan dira, emaria erregularizatu eta biztanleria-nukleoak, nekazaritza eta industria, urez betetzeko. Isurialde mediterraneoan uharrak ere ohikoak dira, ura euria egiten duenean soilik eramaten duten aldizkako ibilguak. Urteko zati handi batean ibilguak edo euri-bideak lehor egoten dira.

Entradas relacionadas: