Isabel segunda

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,99 KB

 
Sarrera
1843ko azaroan Espartero erbesteratu ondoren Isabel II.a Espainiakoari adin nagusitasuna eman zioten, hamahiru urte baino ez zituen arren. Erregealdi honetan izaera zentralista zuen estatu liberala finkatuko zen behin betiko, alderdi moderatuak izan baitzuen boterera erregealdi osoan, bi urteko progresistan izan ezik.
Hamarkada moderatua (1844 1854)
Isabel II.aren erregealdiaren lehen hamar urteetan Ramon Maria Narvaez jeneral moderatua izan zen pertsonaia nagusia, 1844ko maiatzean boterea eskuratu ondoren. Ekintza nagusiak
§ 1845eko Konstituzioa. Berria zen eta erabat moderatua.
§ Ogasunari dagokionez. 1845ean, Alejandro Monek erreforma sakona egin zuen zerga sistema arrazionalizatzeko eta liberalizatzeko; zuzeneko zerga ezarri zitzaien hiriko ondasun higiezinei eta laborantza lurren errendimenduari.
§ Urtarrilaren 8an, 1845eko Udalen Legea onartu zen. Tokiko agintea gobernuaren ordezkari ahaltsuei ematen zien. Euskal lurraldeetan ere ezarri zuten lege hura, nahiz eta foruzaleek protesta gogorrak egin.
§ 1851.urtean Vatikanorekin Konkordatua sinatu zuen Bravo Murilloren gobernu kontserbadoreak. Vatikanoak elizaren ondasunak desamortizatu izana onartu zuen; kleroa eta gurtza mantentzera.
§ Prentsaren zentsura izarri zen eta 1844 Guardia Zibila sortu zuten progresisten Milizia Nazionala ordezkatzeko. Azken hori desegin egin zuten.
Euskal lurraldeetan Pedro Egañak egindako kudeaketei esker, 1844ko uztailaren 4an berriz jarri zituzten indarren foruak eta foru erakundeak, azkenak lehengo ekonomia eta administrazio ahalmen berekin. Hala, erakunde bikoiztasuna ezari zen berriro, nahiz eta aduanak ez zituzten berriz kostaldera eraman, justizia egindako aldaketak bere horretan gelditu ziren eta foru baimena ez zen atzera onartu. Konstituzioak Euskal Herriko hautesleak murriztu zituen, aberats foruzaleen mesederako.
Gobernu moderatuaren jarrera errepresiboa eta hauteskundeetan egiten zituzten manipulazioak ikusita, oposizioak 1849an progresista ezkertiarrenek Alderdi Demokrata sortu zuten: erregimenaren erabateko aldaketa eskatzen zuten, gizakiaren eskubideen aitorpena, biltzeko eta elkartzeko erabateko askatasuna, gizonezkoen sufragio unibertsala eta gizarte erreforma zabala. Mugimendu horren baitan errepublikarrak eta sozialistak bereizten hasi ziren. Horrez gain, 1846 eta 1849 artean karlisten gatazkak piztu ziren, bereziki Katalunian.
Mugimendu horiek guztiak -iraultzaile zein kontrairaultzaileak gogor zapaldu zituen Narvaezek. 1852an, Juan Brabo Murillok konstituzio proiektu atzerakoia aurkezten zuen, koroaren eskumenak areagotzea eta gorteei boterea kentzea proposatzen zuena. Proposamen horrek kontrako erreakzio sendoa sortu zuen, eta Bravo Murillok dimisioa aurkeztu behar izan zuen. Haren ondorengo gobernuek ez zuten egonkortasunik lortu eta haserrea zabaldu zen progresisten, demokraten eta errepublikarren artean; baina moderatuen sektore aurrerakoienean ere bai.
Biurteko progresista
 Sarrera
1852. urtearen bukaeran , Bravo Murillok dimititu ondoren, hainbat gobernu ezegonkor eratu ziren, progresista, demokrata, errepublikar eta zenbait sektore moderatuen ezinegona areagotu zutenak. 1854ko ekainean, Leopoldo O’Donnell jeneralak -irekitasunaren aldeko moderatua zen- altxamendua burutu zuen Vicalvaro-n, Vicalvarada. Uztailean, Antonio Cánovas del Castillok Manzanareseko Manifestua idatzi zuen erreforma erradikalagoak eskatzeko. Progresistek demokratek eta errepublikarrek iraultza giro horrekin bat egin zuten eta matxinada erradikalak egin zituzten zenbait hiritan eta batzorde iraultzaileak eratu zituzten.


Gobernuak
Gizartearen egonezina ikustean, Isabel II.ak Espartero jeneralari dei egin zion gobernua eratzeko. 1837ko hauteskunde sistema jarri zuen berriz indarrean, baina oraingo honetan gizonezkoen sufragioa mugatu izan arren zabalagoa izan zen.
Hala ere, biurtekoan ezegonkortasunak jarraitu zuen politikan, hainbat sektore ez baitzeuden ados egoerarekin: batetik, karlistak erreforma progresisten aurka zeuden; bestetik, demokratak, errepublikarrak eta sozialistak, aldaketa iraultzaileagoak eta gizarte erreforma zabalagoak nahi zituzten. 1856ko uztailean, Esparterok dimititu ondoren, erreginak gobernua osatzeko agindua eman zion O’Donnelli. O’Donellen gobernuan moderatuek eta progresista kontserbadoreenek hartu zuten parte eta horrek moderantismo politikorantz zuzendu zuen bidea eta Isabel II.aren erregealdiaren azken faseari eman zion hasiera.
Hego Euskal Herrian burgesiak jarrera liberal kontserbadoreagoak hartu zituen, jarduera ekonomikoa garatu ahal izateko beharrezko ordena bermatzeko. Une horretan foruzale aberatsak ere tesi liberal moderatuetara hurbildu ziren, foru batzuen aldekoak zirelako eta egonkortasun handiko sistema sortu zutelako.
Erreformak
Progresistek boterean eman zituzten bi urteetan, legedia, administrazioa, ekonomia eta finantzietan ekintza garrantzitsuak burutzen saiatu ziren; guztiak aplikatzeko denbora izan ez zuten arren. 1856ko non nata Konstituzioa sortu zuten, baina ezin izan zuten indarrean jarri. 1856ko Udalen Legea egin zuten tokiko administrazioei boterea berreskuratzea ahalbidetzen ziena, baina hori ere ez zen indarrean jarri.
Nolanahi ere, ekonomia eta finantzetan hartutako neurriak izan ziren garrantzitsuenak. Batetik, 1855ean Pascual Madoz ogasun ministroak Desamortizazio lege bat eman zuen, bereziki jabetza zibiletan eragin zuena eta horrek nekazari askori mendien herri erabilerarako eskubidea kendu zien. Bestetik, finantza sistema zabaldu eta atzerriko kapitala erakarri zuten legeak arautu zituzten. Azkenik 1855 eta 1856ko Burdinbidearen Legeak eman ziren trenbidearen eraikuntza sustatzeko. Neurri librekanbista horien bidez, estatuko ogasunaren diru sarrerak handitzea, azpiegiturak hobetzea eta industriaren garapena sustatzea bilatu zuten.
Moderantismoaren itzulera
1856tik 1868ra O’Donnellekin moderantismoa itzultzearekin batera, 1845eko Konstituzioa indarrean jarri zen, Milizia Nazionala desegin zen eta Hamarkada Moderatuko legedia berrezarri zen. 1856 eta 1858 artean, O’Donnell eta Narvaez txandakatuz joan ziren boterean, baina 1858 eta 1863 urteen artean Union Liberal alderdi zentrista berriak eduki zuen gobernua bere eskuetan.
1863tik aurrera, ordea, moderatuek hartu zuten berriro ere boterea, baina, aldi berean, ezegonkortasun politikoa itzuli zen, alderdien zatiketaren ondorioz. Hauteskundeen iruzurren ondorioz, progresistak eta demokratak joko politikotik kanpo geratu ziren. Hori zela eta bi taldeek jarrerak muturreraino eraman zituzten eta bide iraultzailea aukeratu zuten erreforma handiagoak lortzeko. Gainera, 1866. urtean Europa krisi ekonomiko sakonean murgildu zen eta horrek kiebrak eta hornigaien krisiak ekarri zituen, eta ondorioz egoera politiko eta soziala are gehiago gaiztotzea. Narvaez eta Gonzalez Bravoren azken gobernu moderatuek oso gogor zapaldu zituzten gobernuaren kontra egindako altxamenduak. Politika autoritario horren ondorioz, gizarteko behe mailak moderatuen sistema politikoaren eta Isabel II.aren monarkiaren aurka jarri ziren eta progresistak, demokratak, errepublikarrak eta Union Liberal Prim jeneralaren agindupean elkartu ziren Isabel II.aren erregimena deuseztatzeko.
Hego Euskal Herrian foruzaletasuna liberal moderatuen eta progresisten artean hedatu zen, burges zein nekazaritza munduko lurjabe aberatsentzat onuragarriak baitziren foruetatik eratorritako autogobernua eta zerga berezitasunak.

Entradas relacionadas: