Iruteko makina
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en vasco con un tamaño de 15,88 KB
Tweet |
GARAPEN SOSTENGATUAREN GARAIA: I. HAZKUNDE EKONOMIKO MODERNOAREN GARAIA:
Mundua zatiturik zegoen XIX. Mendean:
Diru sarrera altuko 55 ekonomia (1.300 milioi biztanle), diru sarrera ertaineko
103 (4.900 milioi) eta diru sarrera baxuko 36 (800 milioi). Duela bi mende,
Ezberdintasun nabarmen horiek ez ziren existitzen. 1750ean, Industria Iraultza
Eta hazkunde ekonomiko modernoaren hasiera baino lehen, mundu osoa zen
Antzekoa, pobrea. Bizirauteko oinarria nekazal esplotazio txikiak ziren.
Industria
Iraultzarekin batera, munduko zenbait partek BPG per capita ren hazkunde
Sostengatua bizi izan zuten, ondorio ugarirekin: biztanleria eremu
Landatarretik hirietara lekualdatu, bizirauteko nekazaritzatik produktibitate
Handiko nekazaritzara igaro eta artisau industriatik industria modernora pasaz,
Teknologia berrietan oinarritutakoa.
Hazkunde ekonomiko modernoa gizakiaren historian
Berria da, hau gertatu aurretik ez baitzen existitzen garapen ekonomiko sostengatuaren
Ideia. 1800 urteetan zehar, estimatutako produkzio mundiala ez da ia aldatzen.
1750etik aurrera, ekonomiaren susperraldia gertatu zenetik, ekonomiak ez dio
Hazteari utzi, nahiz eta tasak ezberdinak izan munduan zehar. Keynes-ek bi
Arrazoi aurkitu zituen ia 2000 urteko ekonomia geldoa azaltzeko: hobekuntza
Tekniko berriak ez garatzea eta kapitala pilatzeko ezintasuna. Bere tesiari
Jarraiki, teknologia ezinbestekoa da epe luzerako ekonomiaren garapenerako.
BPG
Mundiala eta biztanleria ere faktore garrantzitsuak izan ziren: XVIII. Mendetik
Aurrera, populazioa azkar igotzen hasten da, ekonomia eta teknologian egindako
Aurrerapenek elikagaien produkzioa handitzean posiblea zelako jende gehiago
Elikatzea. Honekin batera, pertsonako produktibitatea Industria Iraultzean
Izugarri handitu zen.
II. INDUSTRIA IRAULTZA INGALATERRAN HASTEN DA:
Industria Iraultza XVIII. Mendearen erdialdean Ingalaterran gertatutako
Aparteko faktore konbinaketa izan zen. Lehendabiziz, gizarte batek nekazaritza
Atzean uzten zuen ekonomiaren oinarri gisa. Honek teknologia eta ezagutza
Praktikoan aldaketa sakonak eskatzen zituen. Teknologia berriek (lurrun makina,
Prozesuen mekanizazioa, eskala handiko burdin produkzioa) berebiziko garrantzia
Izan zuten. Bestalde, eremu landatarrek produkzioa handitu behar zuten
Langileak elikatzeko, eta elikagai horiek (baita arropa ere) hirietara
Garraiatu beharra zegoen. Portu berri eta itsas lineek hauek esportatzen
Zituzten lehengaien truk; horniketa mundialerako katea garatzen hasi zen, eta
Honek merkatu konplexuagoak eskatzen zituzten (aseguruak, finantzak, jabetza
Eskubidea...).
Holandatik
Inportatutako berrikuntza sozial eta teknikoak zirela medio, Ingalaterrak
Aldaketak somatzen hasi zen: nekazal produktibitatea, urbanizazio tasak eta
Komertzioa handitu egin ziren, eta merkatu ekonomia sofistikatu bat garatzen
Hasi zen. Jabetza eskubideak konplexutasuna eta malgutasuna irabazi zituen
(patenteak, jabetza intelektuala, segurtasun juridikoa, merkataritza legeak).
XVI. Eta XVII. Mendeetako Iraultza Zientifikoa k (Galileo, Newton) eragin
Handia izan zuen, etorkizuneko berrikuntza teknologikoak ekarriko zituena:
Thomas Newcomen-en lurrun makinaizan
Zen nabarmenena, zeinetan James Watt-ek hobekuntzak sartu zituen 1776an,
Ikatzean oinarritutako energia kantitate handiak erabiltzea ahalbidetzen zuena.
Gainera, ikatz eta burdin erreserbak erraz garraia zitezkeen ibai, kanal eta
Errepideetan zehar eta garraiobide berrien bitartez (trenbide eta lurrun
Itsasontzi merkanteak).
Adam Smith
Ek, ekonomia modernoaren aita ( The
Wealth of nations, 1776 ), Esku Ikusezinaren lehen ideia garatu zuen: haien
Interes pribatuak jarraitzen duen indibiduo multzoak produktibitatearen
Hazkundea ekar dezake, ekonomia modernoaren funtzionamendua ahalbidetzen duena
Nahi eta behar propioak asetzeko sujetuen interesa da, merkatu transakzioen
Bidez.
Industrializazio
Goiztiarra sutsuki kritikatu zuen autoreetako bat Karl Marx izan
Zen, eta Manifestu Komunistan (1848) ekonomia industrial berriaren potentziari
Tributu ironiko bat egiten dio.
III. ALDAKETA TEKNOLOGIKOAREN ZIKLO HANDIAK:
XIX. Mendean, Simon Kuznets Nobel sariak, orain arte
Azaldutakoari “ hazkunde ekonomiko modernoaren garaia ” izena jarri zion.
Hazkunde ekonomikoa BPG per capita ren hazkunde sostengatu gisa definitzen da.
BPG per capita 200 urtez darama hazten, baina zenbait herrialdek oraindik ere
Ez dira hazkunde ekonomiko modernoaren dinamika barnean sartu. Beraz, bi
Hazkunde ekonomiko mota daude:
lider teknologikoena (Ingalaterra XIX. Mendean,
Eta geroago Alemania eta AEB, azken hau XX. Mendean munduko dinamikoena
Bihurtuz) eta herrialde atzeratuena.
Lider teknologikoek garatutako berrikuntza
Teknologikoek berek aurrerapen teknologiko berriak ekartzen zituzten. Honi
Hazkunde “ endogeno” deritzogu, sistema beraren barnean gertatzen baita.
Garapen ekonomikoa ekonomiaren barne garapenetik dator: aurrerapen teknologiko
Batek BPGaren hazkundea du ondorio, eta honek berrikuntza berriak aurrera
Eramateko pizgarria da. Berrikuntza kate honek teknologiak konbinatzeko aukera
Ematen du. Hazkunde mota honen motore nagusia berrikuntza grina da (I+D
Sektorean inbertitu).
Herrialde atzeratuek berriz, ibilbide oso bestelakoa
Dute. Txina esaterako, ez zen industrializatu XIX. Mendera arte. Garapen bidean
Dauden ekonomiek, atzerapenari aurre egiteko liderren teknologiak eta sistemak
Aprobetxatzen dituzte, hazkunde “ konpentsatorioa” deitutakoa. Hazkundea
Sistematik kanpo dator, atzerriko teknologiak inportatu egiten dira. Hazkunde
Konpentsatorioa endogenoa baino azkarragoa da, BPG per capitar en urteko %5-10
Hazkundearekin (Txina eta Hego Korea), liderren %1-2aren aurrean.
Berrikuntza
Teknologiko ezberdinen garapenak ekonomian garai ezberdinak markatzen ditu,
Ziklo teknologikoak hain zuzen. Teoria hauek Nikolai Kondratiev-ek garatu egin
Zituen. Bere tesi nagusia zera da: Industria Iraultzaz geroztik, garapen
Ekonomikoak aldaketa teknologikoen zikloen forma hartzen du, teknologia baita
Ekonomiaren motore nagusia, baina baita ere krisialdien eragile: ziklo bateko
Hazkunde dinamika amaitzean sortzen dira krisiak.
Kondratiev-ek 5 ziklo bereizi zituen
: 1. Lurrun makina (1780-1830). 2. Trenbidea eta altzairua (1830-1880): Lurrun motorea, industria Metalurgiko gorakorra eta prezisio handiko ingeniaritza, garraio kostuak Murrizteko eta merkatu internazionala ahalbidetzeko. 3. Elektrizitatea eta Produktu kimikoak (1880-1930): Thomas Edison eta George Westinghouse. Argi Elektrikoa eta bonbilak hirietako kaleetan, geroago etxe eta fabriketara Hedatuko zena. Energia hidraulikoa eta lurrun turbinen erabilera. 4. Automobila Eta petrokimika (1930-1970): Henry Ford-en kate produkzioaren garapena eta Garraioaren berebiziko hedapena, hirien hazkundea ekarri zuena. Industria kimikoan, Material berrien garapena (ongarriak, lehergarriak, tinteak, plastikoa...). Ziklo honi XX. Mendearen erdialdean eman zen hegazkintza modernoaren garapena Gehitu behar zaio. 5. Informazioaren teknologia (1970-2010): Bere erroa Lehendik zetorren. Informazio eta komunikazioaren teknologiaK (TIC) iraultza Digitala ekarri zuen. Bit-en bidez, informazio konplexua pilatzea posible da, Transmisore eta fibra optikoari esker esaterako. Azken ziklo teknologiko honek, TIC garaiak, “ ezagutzaren ekonomia” berria jarri du martxan, non datu Kantitate handiak eskala mundialean hedatzen diren, ekonomiako ia edozein Sektoreren mesederako. Gaur egun bizitzen ari garen zikloa iraganeko zikloen Berrikuntza teknologikoetan oinarritzen da. Oraindik Ezin da jakin zein izango da hurrengo Kondratiev zikloa, aina beharko genukeena Teknologia jasangarrien (sostenible) zikloa izango litzateke, gizakiak Lurreko Ekosistemei eragiten dizkien presioak eta suntsiketa arintzeko. Eraginkortasun Energetikoa eta iturri berriztagarrien erabilera sustatu beharra dago, Nanoteknologia eta produkzio kimiko zein alimentario jasangarria aurrera Eramateko.
IV. HAZKUNDE EKONOMIKOAREN HEDAPENA:
AEB mende bat baino gehiago darama munduko lider teknologikoa izaten, eta
1820. Urtetik darama abangoardia teknologikoan mantentzen. Bi mendeetan zehar
%1’7ko hazkundea sostengatzea sekulako lorpena da. 1820an, AEBeko BPG per
Capita 2000 dolarrekoa zen, eta 2014an 52000 dolarretara iritsi da, 26 aldiz
Biderkatuz.
Dena
Den, hazkunde ekonomikoak beste garrantzizko dimentsio bat ere badu:
Munduko herrialde gehienen hazkundea lider teknologikoekiko distantzia
Murriztean oinarritu da, difusio edo hedapen prozesu baten bitartez. Hala ere,
Mundu parte batzuek ez dituzte oraindik duela mende bat gauzatutako berrikuntza
Teknologikoen onurak baliatu. Ekonomistek denbora luze daramate honi irtenbidea
Bilatzen.
Hazkunde
Ekonomikoaren hedapenean laguntzen duen faktore garrantzitsuenetako bat
Herrialde garatuekiko hurbiltasuna da. XIX. Mendean, Britainia Handitik gertu
Zeuden herrialdeek aurreratutako teknologiak eskuragarriago zituzten, eta haien
Produkzioa han saltzeko aukera zuten. XX. Mendeak aldiz, AEBkiko hurbiltasuna
Izan zen onuragarri. Azkenik, XXI. Mendearen hasieran, Japonia, Hego Korea edo
Txinatik hurbil zeuden herrialde asiatiko txiroek hazkunde konpentsatorioa
Gauzatzeko aukera izan dute.
Bestalde, nekazaritza baldintza onak izatea ere du
Garrantzia, nekazal sektorean produktibitatea handitzekotan, eskulana askatuko
Du, industria eta zerbitzuetan lan egingo duena. Hazkunde konpentsatorioan
Kontuan hartu beharreko beste faktore bat iturri energetiko propioak izatea da,
Oso zaila baita prozesu hau martxan jartzea energia merke eta eskuragarria izan
Barik. XIX. Mendean, ikatza izan zen herrialde batzuen abantaila; XX. Mendean,
Petrolioa eta gas naturala; XXI. Mendean, agian eremu desertikoetara joko da,
Eguzki-energiarako baldintza onak direla medio.
Osasunerako onuragarri den
Ingurugiro fisikoa izatea garrantzizko da ere. “ Gehiegizko gaixotasun karga”
Duten herrialdeetan (tropikoetan kokatuak gehien bat) hazkundea martxan jartzea
Zaila da. Azkenik, politika kontuan hartu beharrekoa da, ezinezkoa baita
Ekonomia haztea egoera politikoa egonkorra ez bada (koloniak, diktadurak,
Biolentzia eta kaosa).
Hazkunde Konpentsatorioaren eredu historikoak:
Muturreko pobreziaren ataria 2000 dolarreko PIB per capitan
Dago ezarrita, PPA prezioetan 1 kalkulaturik. Muga hau gainditu zuen lehen
Herrialdea Britainia Handia izan zen, 1820. Urtearen inguruan. Europa
Okzidentaleko herrialdeek Europa orientalekoek baino lehen iritsi ziren
Atarira, baina Europa eremu trinkoa izanik, hazkundea ia kontinente osora
Iritsi zen XIX. Mendean.
Munduko beste eremuetan, eboluzioa oso bestelako
Izan zen, eta kolonien egoera askoz zailagoa zen. Independentzia politikoa zen
Gobernu nazionalek hezkuntza eta azpiegituretan inbertitzea ahalbidetzen zuen
Bakarra. Europatik kanpoko lehen jauzi ekonomiko handia Britainia Handiak berak
Kolonizatutako eremuetan ematen da 1860an, AEB eta Australian esaterako. Zona
Hauetan, lantzeko lur ugari eta iturri energetiko anitzak zeuden, kosta onak
Merkataritzarako eta industria britainiar eta ezagutza teknologikoarekin
Konexio indartsuak. 1900. Urtean hazkunde ekonomiko modernoa lortu zuen taldea
Argentina, Uruguay, Txile eta Japonia osatzen zuten. Eremu epelak dira,
Nekazaritza produktiboarekin, eta XIX. Mendean gizarte urbanizatu, alfabetizatu
Eta politikoki egonkorrak ziren orohar
. Azkenik, gainerako herrialde gehienek 1950era
Arte itxoin behar izan zuten, menpekotasun koloniala zela eta gehienbat.
V. GARAPEN EKONOMIKOA II. MUNDU GERRA OSTEAN: GLOBALIZAZIOAREN HASIERA:
XX. Mendearen hasieran, ekonomia
Mundiala egoera aparteko eta miraritsuan zegoen. Bizi kalitatean aparteko
Aurrerapenak egiten ari ziren, osasun publikoa hobetuz eta bizi itxaropena
Luzatuz batik bat. Hala ere, 1900. Urtean, mundua aberats-pobre ezberdintasunak
Definitzen zuen. Keynes-ek egoeraren alderdi berezi bati erreparatu zion: nahiz
Eta hazkunde ekonomiko modernoa nahiz eta herrialde batzuetan ez errotu,
Merkatu global bat sortzea lortu zen (Marx-ek 1848an aurreikusitakoa). Hasi
Berriko ekonomia global horren erorketa 1914an erori zen, I. Mundu Gerrarekin
Hain zuzen. Honekin batera, 1917ko Iraultza Boltxebikea eta 1918ko gripe
Epidemiak munduko ezegonkortasunari mesede egin zioten, krisi politiko zein
Finantzieroak sorraraziz, 1929ko crack eta Depresio Handian bihurtuko zirenak. Bestalde,
30. Hamarkadako krisi sakonak politikaren polarizazioa izan zuen ondorio:
Alemaniako nazismoa eta Japoniako faszimoa, esaterako.
II. Mundu Gerra amaitzerakoan,
Teknologia punta ugari garatuak izan ziren, eta azkar egin zuten aurrera .
1945ean, mundua hiru sektoretan zegoen banaturik:
1. “ Lehen mundua ” (AEB, Europa
Okzidentala eta Japonia): AEB zuzendutako segurtasun marko batean, azkar
Berreskuratu ziren 50. Hamarkadan zehar, aurrerapen teknologikoan errotutako
Hazkunde endogenoa aurrera eramanez. Gerraostea berreraikitze prozesua izan
Zen, hazkunde endogenoarin dinamismo handiagoa eman ziona. 2. “ Bigarren mundua
” (Sobietar Batasuna eta Txina 1949tik): Bloke komunistan, industrializazioa
Erritmo dinamikoa jarraitzearen itxura eman zuen denbora batean zehar, baina
60. Hamarkadan geldiune ekonomikoan zeuden murgilduak. 70ko hamarkadan, garapen
Ekonomikoa nulua izan zen, eta honek erreformen ezartzea bultzatu zuen: 1978an,
Txinak herrialdea merkatu sistemara irekitzea erabaki zuen, komertzio
Internazionalera. Erreformek arrakasta nabarmena izan zuten eta hazkunde
Konpentsatorioa martxan jarri zuten, Txina azkarren handitzen zen ekonomia
Bihurtzera helduz. Sobietar Batasuna aldiz, erreforma berriak ezartzearen
Kontra egon zen, 1985ean Gorbachov boterera heldu arte, zeinek merkatu
Erreformak martxan jarri zituen. 3. “ Hirugarren mundua ” (Independizatutako
Koloniak): Batzuk AEBren babespean jarri ziren, beste batzuk bloke sobietarrera
Batu ziren, eta gainerakoak ez lerrokatuak deklaratu ziren. 4. “ Laugarren
Mundua ” (Herrialde pobreenak): 60ko hamarkadan sortutako termino informala.
Azken bi
Taldeetan dozenaka herrialde sartzen ziren. Batzuk azkar interesatu ziren lehen
Munduko ekonomietan integratzeko ideian. “Industralizazio berantiar” honek
Produkzio sistema globalaren markoko enpresa multinazionaletarako produzitzen
Zuten fabrika lokalen forma hartu zuen. Hego Koreak edo Taiwan-ek arropa eta
Produktu elektronikoak produzitzeari ekin zion, enpresa europar eta amerikarren
Diseinu teknologikoei (eta bestelako jabetza intelektualeko elemntuei)
Jarraituz. Hazkunde konpentsatorioaren estrategia erabili zuten lehenak, “
Tigre Asiatikoak” (Hego Korea, Taiwan, Hong Kong, Singapur) izan ziren, 60ko
Hamarkadan abiadura azkarrean hazi zirenak.
Beraz, globalizazioa II. Mundu
Gerratik aurrera agertu egin zen gradualki. Globalizazio berri honetan,
Aurrerapen ugari egin ziren (teknologia eta garraioan batez ere.
TIC-ek eskala
Globaleko produkzio sistema sakabanatu konplexuen garapena ahalbidetu dute.
Multinazioanalak hazkunde ekonomiko modernoaren hedapenaren bektore bihurtu
Ziren mundu osoan zehar. Japonia prozesu horren liderretako bat izan da. Asia
Produkzio zentroa bihurtu zen, fabrikazio puntu gehienak kostan kokatuz. 1978tik
Geroztik, Deng Xiaoping-ek Txina mundura ireki zuenetik, inbertsio
Atzerritarrak produkzio industrial eta esportazio mundialaren oinarri bihurtu
Zuen, “munduko tailerra”.
Hala ere, badaude oraindik hazkunde ekonomiko
Modernoa bizi ez duten herrialdeak, erlatiboki isolatuak daudelako oztopo
Geografiko handiengatik eta abar. Baldintza hauek karga handiak eta abantaila
Txikiak suposatzen dituzte.