Irlandako auzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,62 KB

 

5. GAIA - EUROPA, MUNDUAN JAUN ETA JABE

Viktoria I


.A Ingalaterrako erregina gisa egin zen ezaguna, baina Erresuma Batu guztiko erregina zen, izatez (Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Irlanda). Indiako enperatriza ere.

  1. VIKTORIA ERREGINAREN GARAIKO INGALATERRA

Viktoria I.A erreginaren agintaldi luzean zehar oparotasun materiala, egonkortasun politikoa eta itsasoz haraindiko lurralde hedapena izan ziren Erresuma Batuaren ezaugarri nagusiak.

  • Viktoria erreginaren garaiko oinarri ekonomikoak eta politikoak

Oparotasun materiala

  • Industri ejoizpena  bizkor egin zuen gora.

  • Truke askeari esker, Erresuma Batua sendotu egin zen potentzia ekonomiko gailen gisa.

  • Burdinbide sare trinkoak eta merkataritza ontzidi sendoak merkataritzaren aurrerapena erraztu zuten.

Liberalismo politikoaren garapena ahalbidetu zuen:

  • Monarkia konstituzionala

  • Sufragio zentsitarioz aukeratutako parlamentua

  • Alderdien txandaketa: kontserbadoreak eta liberalak

  • Erreformen aplikazio

Alderdi Kontserbadorea eta Alderdi Liberala, Komunen Ganberako hauteskundeetan gehiengoa lortzen zuen taldearen arabera. Komunen Ganberak aukeratzen zuen lehen ministroa edo premier deritzona, eta erreginak izendatzen zuen. Liberalek, boto sekretua ezarri zuten, eta langile batasunak legeztatu zituzten. Kontserbadoreek, legedi soziala zabaldu zuten eta meategietako eta fabriketako lana arautzeko legeak eman zituzten. Alderdi Laborista  sortu zenean  eten zen txandaketaren sistema.

Hauteskunde erreformak: Hauteskunde erreforma eskatzen zuen, Hainbat legeri esker, hauteskunde oinarria zabaldu zen. Hala, mendearen amaierarako botoa emateko eskubidea zuten gizon helduen hiru laurdenek; baina artean hauteskundeetatik kanpo zeuden nekazaritzako langileak, etxeko langileak eta emakumeak.

Irlandako auzia: Ingelesek Irlanda inbaditu zuten eta, hala, Britainia Handiari atxikitako erresuma berria bihurtu zen lurralde hura: Britainia Handiak Britainia Handiko eta Irlandako Erresuma Batua izen ofiziala hartu zuen. 1847ko nekazaritza krisia zela-eta, milaka irlandar goseak hil ziren, eta Estatu Batuetara emigratu behar izan zuten beste askok. Egoera horrek bultzatuta, irlandarrek autonomia estatutua  eta parlamentu propioa eskatu zituzten. 1914an onartu zieten autonomia, iparraldeko konderriei izan ezik (Ulster), ingeles kolonoak baitziren han nagusi.

Kanpo politika: Disraeli lehen ministro kontserbadoreak hedapen kolonialaren eta aldeko apustua egin zuen. Hedapen kolonialari esker, hedadura handia hartu zuen Britainiar Inperioak; hain zuzen ere, historiako inperio handiena eta biztanle gehien zituena bihurtu zen.

Viktoriar gizartea: Kontraste bizia zen Britainia Handiko gizartearen ezaugarri nagusia. Langile klase zapaldua zegoen, alde batetik, eta goi mailako gizarte klaseak.





Entradas relacionadas: