Iraupeneko nekazaritza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 21,22 KB

  1. Lehen sektorearen gaur egungo egoera

Munduko biztanleria aktiboaren % 40k dihardu lehen sektorean, baina ehuneko hori behera egiten ari da; produktibitatea, aldiz, gora egiten ari da baina garrajtzi ekonomikoa, behera; 2012an, BPG-aren  % 3. Dena dela, alde handiak daude herrialdeen artean:

-Herrialde garatuetan, biztanleria aktiboaren zati txiki batek egiten du lan; hala ere, produktibitate handia du, mekanizazioari eta aurrerapen teknikoei esker. Ekarpen txikia egiten dio aberastasun nazionalari: DPB-aren %4tik behera

-Garatzen ari diren herrialdeetan, batez beste, biztanleen erdiak dihardu sektore honetan eta DPG-aren %10etik gora. Produktibitate txikia da, laborantza-teknika tradizionalak erabiltzen baitituzte

A)Landa eremuak berreskuratzeko ekimenak

Herrialde garatuetan gertatu den landa-exodo jendetsua,  nekazaritza-teknika berriak ezartzearen ondorioa izan da; teknika horiek direla eta, langile gutxiago behar da. Premiazkoa da landa-eremuak berreskuratzea, ezinbestekoa  da elikadura-segurtasuna, hau da, biztanleriak elikagaiak izatea bermatuko duen lehen sektore eraginkor bat izatea.

Herrialde garatuetan, guztiz  nekazaritzaren arlokoak ez diren jarduerak sartu dituzte landa eremuan: landa-turismoa, 2. Etxebizitzaren gorakada…

NEKAZARITZA-PAISAIA


Lehen sektoreko jarduerak egitearen ondorio sortzen den paisaiari deitzen zaio nekazaritza-paisaia.
Askotarikoak izan ohi dira paisaia hauek, elementu-fisiko eta giza-elementu batzuen ondorio.

a)Erliebea:Erliebeak nekazaritza-pasaia baldintzatzen du, eragina baitu nekazartiza-jardueretan. Altitudea gora egin ahala, tenperaturak behera egiten dute; garaiera jakin batetik gora, espezieak ezin dira haziMalda gutxi izateak erraztu egiten du mekanizazioa eta ezinezkoa da 10º-tik gorako maldak lantzea b)Lurzoru mota:Landareek lurretik xurgatzen dituzte behar dituzten substantziak, landare mota bakoitzak ezaugarri jakin batzuk dituen lurra behar du; lur aleen tamaina, konposizio-kimikoa, azido-maila…c)Klima:Landare mota bakoitzak tenperatura-, insolazio- eta hezetasun-baldintza jakin batzuk behar ditu hazteko; beraz, eskualde bakoitzean landare batzuk beste batzuk baino hobeto moldatzen dira. 4  faktore klimatikok mugatzen dute nekazaritza-jarduera:Muturreko hotza,Gehiegizko beroa,Hezetasun handia,Idortasuna

  1. NEKAZARITZA-PASAIAREN GIZA ELEMENTUAK LursailakNekazartiza-ustiategi esaten zaio jabe baten ekonomia-unitate batek jarduerak egiteko erabiltzen duen espazio fisikoari. Tamainaren arabera, ustiategiak handiak (latifundio, 10 hektarea baino gehiago), ertainak (hektarea betetik10 hektarea bitartean) edo txikiak(minifundio, hektarea bat baino gutxiago) izan daitezke. Jardueraren arabera, zenbait ustiategi mota daude: nekazartiza-,, abeltzaintza-
    , baso- ustiategiak…

Lursailen mugak nolakoak diren,  2 pasaia nagusi bereizten dira:

Openfield edo lur zabaleko paisaia:
lursailak itxita ez daudenean, lursail independentez osatutako nekazaritza-paisaia

Bocage edo lur itxiko paisaia, lursailak hesien, harrizko hormen edo abarren bidez itxita eta bide-sare baten bidez itxita dagoenean.

B)Laborantza-sistemak:Lursailen ustiapen mailaren arabera, nekazaritza intensiboa edo estensiboa izan daiteke

-Intensiboaren helburua lurrak ahalik eta gehien ustiatzea da. Herrialde garatuetan teknika modernoak erabiltzen dira errendimendu handia lortzeko; azpigaratuetan, teknika zaharrekin, langile asko erabiltzen dituzte  baina errendimendua txikia da

-Estensiboa lursail handitan egiten da baina ez da sail osoa ustiatzen, zati bat lugorri uzten da, erein gabe, lurraren emankortasuna berreskuratzeko.

Landareentzako ura nondik datorren, 2 mota bereizten dira:

Ureztatua:Lehorrekoa:

c)Laborantza-barietateaNekazaritza-
Ustiategi batean zenbat espezie-barietate landatzen diren,
monolaborantza eta polilaborantza bereizten dira:

-Labore bakar bat lantzen denean monolaborantza da; ekoizpena salmentarako erabiltzen da eta, normalean, ustiategi handietan egiten da

-Espezie bat baino gehiago lantzen direnean, polilaborantza da; lursail txikietan egiten da eta ekoizpena kontsumorako erabiltzen da

  1. ABELTZAINTZA

  1. Abeltzaintza gaur egun

Abeltzaintza animaliak haztea da gero aprobetxatzeko (haragia,  esnea, larrua… ekoizteko), lanerako erabiltzeko edo ugalketarako. Garatzen ari diren eskualdetan jarduera osagarria da baina errentagarritasun handia du herrialde garatuetan.

Handituz  joan da jarduera hau. Planetaren azaleraren %30 larrez beteta dago eta azienda elikatzeko bazka sortzeko erabiltzen da landu daitezkeen lurren %33. Aurreikuspenen arabera, haragi-ekoizpena bikoiztu egingo da datozen 50 urteetan. Animalia-espezie ugarienak behi-, ardi-, txerri-, eta hegazti-aziendak dira.

Arraza hautatuak lortu dira teknologia berriak erabiliz eta honek ekoizpena handitu du.Dena den, eztabaida ere sortu dute sistema berri hauek.

  • Ongarriek, eta pestizidek kutsadura sorten dute  

  • Animaliei ematen zaizkien hormonak eta antibiotikoak kaltegarriak izan daitezke

  • Baso gehiegi mozten dira azienda elikatzeko

Horregatik, azken urteetan, nekazaritza ekologiaren alde egiten ari dira herrialde garatuetan.

  1. Abeltzaintza sedentarioa, nomada eta transhumantea

  • Abeltzaintza sedentarioada abeltzaintza hedatuena; azienda ez da lekuz aldatzen janaria lortzeko.

  • Abeltzaintza nomadaetengabe mugitzen da larre berriak bilatzeko; azienda eta azienda zaintzen duten pertsonak batera aldatzen dira lekuz

  • Abeltzaintza transhumantea
    ; azienda urtaroen arabera mugitzen da (udan mendietan eta neguetan haranetara)

  1. Abeltzaintza estensiboa eta intentsiboa

  • Estentsiboaustiategi handietan egitenda, azienda kanpoan ibiltzen da eta larre naturaletan bidez elikatzen da.

  • Intentsiboari abeltzaintza industriala esaten zaio; espezie jakin batean espezializatutako  ustiategietan egiten da; azienda ukuiluratuta egoten da

Entradas relacionadas: