Iraultza kantonala

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,86 KB

 

SEIURTEKO DEMOKRATIKOA


1.Iraileko Iraultza eta behin- Behineko gobernua

1866an progresistek eta demokratek Osteneko Ituna sinatu zuten. Batasun liberala gehituz.


1.1 Iraultza loriatsua

1866an altxamendu militar bat egon zen Cadizko badian, Topete allmiranteak zuzendua, Loriatsua izenez ezagutzen dena. Progresistek eta unionistek demokraten oniritziarekin egindako aliantza baten emaitza, helburua erregina botatzea zen, ez gobernua deuseztatzea;
iraultza azkar zabaldu zen eta erreforma-programa zabala onartu.


Botere politiko eta militarrak ere parte hartu zuten iraultzaren antolaketan. Helburua erreginak sustatutako parlamentu-blokeoa haustea zen, progresistei ez zielako gobernatzen usten; bai eta egoera ekonomikoari irtenbide bat bilatzea ere.


Iraultza Cadizetik Iberiar penintsulara zabaldu zen. Matxinatuen garaipenaren ondorioz Isabel II.Ak Frantziara elge egin behari ian zuen, gobernuak
Iraultza Junta Gorenari eman zion boterea.


Programa iraultzaileak eskakizun hauen jaso: askatasun politiko, zibilak eta ekonomikoak, estatua sekularizatzea, ogasuna erreformatzea eta Borboiak baztertzea izan ziren.


1.2.Behin-behineko gobernua eta haren lana

Iraultza Junta Gorenak Serrano jeneralari eskatu zion behin-behineko gobernu bat eratzeko, hark juntak desegiteko agindua eman zuen.


Gobernuaren lehen neurriak iraultza kontrolatzera zuzendu. Gobernuak herritarren zenbait eskaera bete: Kontsumoen zerga kentzea, iraultzaren ondoren jaiotako esklaboen seme-alabak emantzipatzea.


Gainera manifestu bat argitaratu zuen, nazioari bere erreforma programaren berri emateko. Programaren oinarriak: sufragio unibertsala eta hainbat askatasun.


1869an gorte konstituziogileetarako hauteskundeak egin, non, progresistek eta unionistek nagusitu ziren, baina diputatu errepublikanoen talde garrantzitsu bat ere osatu. Bi hauteskundeak gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez egin ziren. Gorteek konstituzio berri bat egin zuten.


Euskadin, politika karlisten eta liberalen arteko gatazkagatik nabarmendu zen, Espainiako lurralde gehienetan ez bezala.


Herri-klaseen aldarrikapenak ahaztu egin ziren pixkanaka. Desengainuaren ondorioz erreboltak piztu, bitartean Bartzelonan langile-mugimendua hasi zen eratzen, langile-elkarteen bidez.


2.1. 1869ko Konstituzioa

Herri-oinarriko subiranotasun nazionala ezartzen zuten eta botere banaketa aldarrikatzen eta eskubideen deklarazio zabal bat aitortu.


· Gizabanakoaren eskubide guztiak arautu: kultu-askatasuna, bilzteko eta ekartzeko eskubidea eta adierazpen-eskubidea.


·

Gizonezkoen sufragio unibertsala


· Bi ganberako sistema ezarri. Kongresua eta senatua gizonezkoen sufragio unibertsal bidez hautatzen ziren, baina zergadun handienak soilik izan zitezkeen senatari.


· Monarkak subiranotasun nazionalaren mende. Beste dinastia baten beharra ikusi.


2.2 Erregeordealdiaren arazoak

Serrano erregeorde izendatu Prim jenerala, aldiz, gobernu buru. Gobernuak arazo handiei egin behar izan zien aurre, bai Espainian eta bai kanpoan:


· Kuban 1868 gerra koloniala.


· Karlisten eta moderatu edo alfontsotarren oposizioa aktiboa.


· Errepublikanoen etengabeko jazarpena, ez zutelako onartzen konstituzioko irtenbide monarkikoa.


· Biztanle zumeen haserrea, gobernuak ez zituelako betetzen beren gizarte-eskakizunak.


Altxamendu errepublikano federal bat egon zen. Haserre zeuden behin-behineko gobernuak ez zituelako kintak ezabatu, eta kontsumoen ordez beste zerga bat jarri zuelako.


Zenbait talde karlista altxatu. 1872an Hirugarren Karlistaldia hasi zen.

Errepublikano Kontseilu Federala eratzen zuen itun nazionala sinatu zen. Errepublika demokratiko federal bat sortzea eskatzen zuen kontseiluak, eta udalerriei nahiz probintziei autonomia zabala ematea.



Entradas relacionadas: