Iraultza boltxebikea

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,02 KB

1917ko Urriko Iraultza: Behin-behineko gobernuak ezin izan zuen gizarte eta politika ezegonkortasuna eragotzi. Gobernuak gerran jarraitzea erabaki zuen. Porrotak etengabeak zirenez, Gobernua ahuldu egin zen.

Lenin: boltxebikeen burua, erbestetik itzuli zen, eta Apirileko tesiak delakoetan jarraitu beharreko programa ezarri zuen: 1. Gerra uztea, 2. Lurra berriz banatzea, 3. Langile-batzordeek fabrikak kontrolatzea, 4.nazionalita-teek autonomia izatea eta sobieti boterea ematea.

Boltxebikeek herri-matxinada prestatu zuten uztailean, baina porrot egin zuen. Leninek berriz erbestera joan behar izan zuen. Irailean, behin-behineko gobernuak armadako sektore kontserbadoreenaren estatu-kolpeari aurre egin zion, Kornilov jenerala buru zela. Beraz, ezkertiarrak eta eskuindarrak ez zeuden behin-behineko gobernuaren alde. Urrian, boltxebikeek berriz gobernua botatzeko ahalegina egin zuten, bai eta lortu ere.  Urriaren 24ko gauen, sobietek, boltxebikeek kontrolatuta, hiriburuko puntu estrategikoak eskuratu zituzten. Urriaren 25ean, Neguko Jauregiari eraso eta gero, behin-behineko gobernua amaitu zen.

Gerra zibila eta gerrako komunismoa:  1918. urtearen hasieran, iraultza nagusitu zen, baina herrialdeko eremu zabal batzuetan etorkizuna zalantzazkoa zen. Tsarismoaren aldekoak eta politika-sistema liberalaren defendatzaileak indarraren bidez iraultza amaitzen saiatu ziren. Herrialdea aurkako bi bandotan bereizi zen: Kontrairaultzaren aldekoak eta boltxebikeak.

Gerra zibila 3 urte iraun zuen eta boltxebikeek irabazi zuten. Gerrako komunismoaren aldian, estatu berria sortzeko oinarriak ezarri ziren.

Entradas relacionadas: