Iraultza: askapenerako baldintza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,46 KB

 


.2.

Klaseen arteko borroka

Historiaren motorra Historiaren motorra giza klaseen arteko borroka da. Historia zientifikoki ikusi beharra dago horretarako prozesu dialektiko gisa hartu behar da ezinbestez egitura ekonomikoan gertatzen diren kontraesanen gisa alegia. Gizarte-harremanek hainbat egoeratatik igaro behar izan dute: esklabotzatik feudalismora kapitalismoa … Hori guztia krisi iraultzaileen eta klase-
Borrokaren bidez baino ez da gertatu: historia guztia oinarrizko zentzu materialistan klase-borroka da. Aurkaritzak borrokaren bidez baino ezin dira gainditu. Borrokarik gabe ez dago aurrera egiterik. Klase-borrokaren bidez klase gabeko gizarterako bidea egiten da. Laburbilduz materialismo historikoa materiaren bidez historiaz egiten den interpretazioa da. Produkzio-sistemak giza historia osoa baldintzatzen du eta historia klase-borrokaren bitartez klase gabeko geroko gizarterantz doa. 4.3.

Iraultza


askapenerako baldintza: Sistema kapitalistak dakarrena da langilearen bizitza sufrimenduz betea egotea. Hiru elementuk eragiten dute egoera hori: makinaren agerpena merkatua eta jabego pribatua. Gaizkia ez dago makinan ekonomiaren legeetan eta jabego pribatuan baizik. Beharrezkoa da horiek aldatzea eta gizakien zerbitzutan ipintzea. Merkatua da ekonomia kapitalistaren oinarria. Marxek merkantzien balioa ikertu zuen. Bi balio: erabilera balioa eta truke-balioa. Gainbalioa edo plusbalioa da langileak sortutako kapitalaren eta gastatu den kapitalaren arteko kenketaren emaitza. Marxen iritziz ekoizkin osoak balio duena jaso beharko lukete langileek  soldata modura. Aberatsak aberatsagoak eta behartsuak behartsuagoak izango dira klaseen arteko ezberdintasuna gero eta sakonagoa delako; eta horrek ekarriko du sistemaren krisia eta iraultza-
Egoera. Bestalde krisi-egoera horrek ondorio hau dakar: proletarioak bere egoeraz kontzientzia hartzea. Sistema kapitalistaren barne-krisia ikusita eta langileen esplotazio-kontzientzia kontuan hartuz Marxek  klaserik gabeko gizartea eta alienazioak ezabatzeko ekarriko zuen iraultza proletarioa iragarri zuen. Gizakia gizarte kapitalistatik gizarte sozialistara jauzi egiteko gertu dagoela uste du Marxek, horrela bere alienazioei amaiera ipiniz. Horixe da historiaren dialektika. Horretarako, iraultza beharrezkoa da. Iraultzak badu helburu bat: jabego pribatua amaitzea, horrek klase sozialen arteko desberdintasunak sortzen baititu


























Entradas relacionadas: