Ipar emisferioa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,63 KB

 

EGUZKIA-LURRA-ILARGIA SISTEMA (eli sistema)


Lurraren Mugimenduak

Lurretik Behatzaile batek ikusten duena da Eguzkiak eta zeruan agertzen diren Gorputz guztiek buelta ematen diotela

-Lurrari; Hori da Lurraren errotazioaren efektua. Lurrak ere badauka beste Mugimendua, Eguzkiaren inguruan ematenduen buelta, hau da, translazio Mugimendua.Keplerren legeak aplikatuz, badakigu Lurreko ibilbidea

eguzkiaren Inguruan (beste planetena bezala) eliptikoa dela, eta elipse horren Foku batean Eguzkia dagela. Mugimenduaren ibilbide hau kontuan Hartuta Eguzkia eta Lurraren arteko hurbilen dagoen puntua,

perihelioa Deitzen dugu (147 MKm-tara), eta urrunena, afelio (152 MKm-tara) . Datu hauek ikusita esan dezakegu Lurraren orbita, eliptikoa izan Arren,zirkuluaren antza handia duela, oso hurbil daudelako elipsearen Foku biak. Lurraren errotazioak, irudizkoa den ardatz baten inguruko Mugimenduak, astro guztien mugimendu aparenteak azaltzen dizkigu, Egunez zein gauez. Eta errotazio ardatzak orbitarekiko 66,5º tara Makurtuta egoteak, Lurreko puntu bakoitzean eguzkiaren altuera Horizontearekiko urtean zehar desberdina izatea ulertzen laguntzen Gaitu.Eguzkitiko izpiak beti heltzen dira perpendikularki momentu Bakoitzean hurbilen dagoen puntuan: argitasun gehieneneko puntua; Egunean zehar puntu horiek zirkulu bat osotzen dute. Ekinozio puntu Bietan zirkulu hori ekuatorearekin bat dator eta momentu bi hauetan Lurraren ardatza Eguzkitiko izpien perpendikularrean dago; Ekinozioetan eguna eta gauaren luzera berdina da. Momentu hauetatik At, edozein kasutan, argitasun gehieneko puntuek beti zirkulu Txikiagoak, ekuatorearekiko paraleloak, osotzen dituzte. Lurraren Beste muturreko posizioetan, solstizioetan, argitasun gehieneko Puntuek osotzen duten zirkuluak tropikoak dira: ipar hemisferiokoa, Ekainak 21, Kantzer tropikoa, eta, hego hemisferiokoa, abenduak 21, Kaprikornio tropikoa. Badaude ere beste zirkulu garrantzitsuak: Zirkulu polarrak. Hauek badaude ekuatoretik 66,5ºtara, bai Iparraldean, Zirkulu Polar Artikoa, eta hegoaldean ere, Zirkulu Polar Antartikoa. Zirkulu hauek udako solstizioaren egun polarraren muga Adierazten du, baita neguko solstizioaren gauarena. Beste modu batez Esanda, zirkulu polarren barnean, udako solstizioan 24 orduz Eguzkia Ez da ezkutatzen eta, neguko solstizioan ez da 24 orduz azaltzen.



Ilargiaren Faseak

Ilargiaren Faseak Eguzkiaren eta Lurraren posizio erlatiboarekin erlazionatuta Daude.

Ilargia Lurrari bira ematen dio zentzu zuzenean, hau da, ekialderantz (Lurrak Zentzu berean mugitzen da bere errotazioan) eta horregatik egunero Ikusten dugu posizio berean ea ordubete beranduago (50 minutu Inguru).Egun berean Ilargiaren fasea berdina da munduko edozein Puntutik, baina ezberdin ikusi daitezke segun nondik

ikusten Dugun; honela, ipar hemisferiotik C itxura ikusten dugunean, hego Hemisferioan D moduan agertuko da.

Beraz, Ilgora fasean, ipar hemisferioan D ikusiko dugu, hego hemisferioan C Bat ikusten dugun bitartean. Oso fina agertzen denean gero eta ipar Edo hegoalderago joan gero eta bertikalagoa; eta ekuatorerantz Hurbiltzean horizontalagoa; U itxura azalduko du edo U alderanztua.

Ilargiaren Fasea Ilbehera denean, Eguzkiaren mendebaldean dago, hau da, Horizontetik Eguzkia baino lehenago agertzen da. Fase honetan Dagoenean gauerditik aurrera ikusten da baita goizaren lehenengo Partean ere, Eguzkia atera eta gero. Ilgora denean, berriz, Ilargia Eguzkiaren ekialderantz dago, beraz Eguzkia sartzen da horizontetik Ilargia baino lehenago. Orduan Ilargia arratsaldez ikusten da baita Gauaren lehenengo partean, Ilgora fasean dago.


Eklipseak


Eklipse Fenomenoak gorputz baten itzalaz beste gorputzen ezkutatzean datza.

Eklipseak Kointzidentzia natural baten eraginez gertatzen dien fenomeno Astronomikoak dira. Izan ere Lurretik

begiratuta Tamaina bera daukate Ilargiak eta Eguzkiak. Ilargiak Eguzkia baino 400 aldiz txikiagoa da, baina eguzkia

400 Aldiz urrunago dago. Beraz Lurretik Ilargiaren tamaina erlatiboagatik Eguzkia oso-osorik estalita suertatuko da,

eguzki-eklipse Osoa eraginez.

Baina Zergatik ez dira gertatzen Ilargiaren errotazio guztietan? Ilargiaren Orbitak Lurrarenarekiko (ekliptika) bost

gradu Inguruko inklinazioa du, eta orduan itzalak gainetik edo azpitik Pasatzen dira; horregatik ez da ilberri

bakoitzean Eguzki-eklipse osoa gertatzen edo ilgora bakoitzean ilargi-eklipsea. Fenomenoak plano biak (ekliptika,

zein ilargia-
Lurra orbitarena) bat egiten duten puntu bitan gertatzen da (nodo lerroak).

Entradas relacionadas: