Intentsitatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,08 KB

 

ELEKTRIZITATEA:


Atomoaren kanpoko geruza elektroiz osatua dago, karga negatiboa duten partikulez; bere nukleoa, berriz, protoiz osatua dago, karga positibodun partikulaz (elektroien balio absolutu berdina dute), eta neutroiz, hau da, kargarik gabekoez. Egoera normaletan gorputzak neutroak dira, elektroi eta protoi kopuru berdina dutelako.


OHMEN LEGEA:

Fisikari alemaniarrak zera egiaztatu zuen: eroale batetik igarotzen den intentsitatea (I) eta haren muturren artean dagoen tentsio edo potentzial-diferentzia (V), elkarrekiko zuzenki proportzionalak direla.

Tentsioa zenbat eta handiagoa, orduan eta handiagoa izango da intentsitatea. Intentsitateak erresistentziaren (R) neurria ematen du, erresistentzia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa baita intentsitatea.

COLOUMEN LEGEA:

Elektrizitatez kargaturiko bi gorputzen arteko erakarpen- edo aldarapen-indarra bien kargen biderkadurarekiko zuzenki proportzionala da, eta bien arteko distantziarekiko alderantzizko proportzionala. Era matematikoan honela adierazten da:

F: i:ndarra da, newtonetan (N) neurtuta.

K: proportzionaltasun konstantea da, eta kargak dauden inguruaren araberako balioa du.

q1 eta q2: bi gorputzen karga elektrikoa, coulombetan (C) neurtuta.

d: gorputzen arteko distantzia da, metrotan (m) neurtuta.

(K hutsean = 9 · 109 N · m2/C2)

POTENTZIA:

Zirkuitu elektriko baten energia elektrikoaren transferentziaren abiadura da, hau da, elementu batek denbora tarte baten sortu edo xahutzen duen energia elektriko kopurua. Potentzia SIan wattetan (W) neurtzen da.

BERO-EFEKTUA:

Korronte elektrikoak eragiten duen efektuetako bat eroalearen tenperatura igotzea da.

Eroalearen tenperatura igotzeari bero-efektua deitzen zaio.

Nola sortzen da?  Elektroiek daukaten eta askatzen duten energiaren eraldaketa dela.


Entradas relacionadas: