Intentsitatea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,12 KB

 

OHMEN LEGEA:

Fisikari alemaniarrak zera egiaztatu zuen: eroale batetik igarotzen den intentsitatea (I) eta haren muturren artean dagoen tentsio edo potentzial-diferentzia (V), elkarrekiko zuzenki proportzionalak direla.

Tentsioa zenbat eta handiagoa, orduan eta handiagoa izango da intentsitatea. Intentsitateak erresistentziaren (R) neurria ematen du, erresistentzia zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa baita intentsitatea.

POTENTZIA:

Zirkuitu elektriko baten energia elektrikoaren transferentziaren abiadura da, hau da, elementu batek denbora tarte baten sortu edo xahutzen duen energia elektriko kopurua. Potentzia SIan wattetan (W) neurtzen da.

BERO-EFEKTUA:

Korronte elektrikoak eragiten duen efektuetako bat eroalearen tenperatura igotzea da.

Eroalearen tenperatura igotzeari bero-efektua deitzen zaio.

Nola sortzen da?  Elektroiek daukaten eta askatzen duten energiaren eraldaketa da.

INDUKZIO ELEKTROMAGNETIKOA:

Haril baten espirak zeharkatzen dituen fluxu magnetikoa aldakorra denean, korronte elektrikoa sortzen da. Fenomeno horri indukzio elektromagnetikoa deitzen zaio, eta horren bidez sortutako korronteari, korronte induzitua.

Fenomeno horren aplikazio garrantzitsuenetakoa sorgailu elektrikoa da. Fenomeno horrek aplikazio asko ditu, hasi bizikletako argia pizten duen dinamotik eta zentral elektrikoetako sorgailuetara.

Bizikletaren dinamoa.

Dinamoaren burua gurpilaren kontra jarri eta gurpila biratzen denean, dinamoaren burua ere biraka hasten da, eta barruko imana mugiarazten du.

Sorgailu elektrikoaren oinarrizko elementuak imana (induktorea) eta harila (induzitua) dira. Sorgailuan batetik bestera aldatzen dena sorgailuaren ardatza birarazteko eragilea da, uraren, lurrunaren edo haizearen bidez mugiaraz baitaiteke.


Entradas relacionadas: