Inpresionismoa ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Arte y Humanidades

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,24 KB

● P.GAUGUIN
-Helduaroan bere familia abandonatu eta pinturara dedikatu zen guztiz
-Bretainiara joan zen gizarte primitibo, zibilizazioak kutsatu gabearen bila. Bertan bere estiloa zehaztu zuen, Sintetismoa (espazioa eta hirugarren dimentsioa irudikatzeko interes eza).
-Kolore lauak erabiltzen ditu ertz ondo zehaztuekin, gehienetan trazu beltzaz.
-Koloreak ez datoz bat benetakoekin, ez dira deskribatzaileak, emozionalak eta arbitrarioak baizik. (Adibidez:Sermoiaren ondotiko ikuskizuna).
-Gero Tahitira joan zen bizitzera arte-primitibismoaren bila eta bertan egin zituen Tahitiko eszenen inguruko olio famatuak. 
● VAN GOGH
-Parisera joan zen eta inpresionismoa ikasi zuen. Gauguin ezagutu zuen.
-Paristik alde egin zuen Proventzara eta han, argi mediterraneoak entusiasmaturik bere-
berea zen estilo batez pintatu zituen paisajeak eta irudiak.
-Bere estiloaren ezaugarriak:
Pintzelakada luzeak eta bihurriak, garrak bezala bihurritutako altzifreen presentzia, bere barne egoera larri eta depresiboa adierazten dutenak.
-Buru-osasuna gaiztotuz joan zitzaion eta 37urte zituenean bere buruaz beste egin zuen tiro batez.
-Obra ezagunenak:Auversko eliza, Van Goghen gela Arlésen eta Autorretratua.
● CEZANNE
-Bizitza oso lasai izan zuen Proventzan, izadian forma esentzialak bilatzen; irudi geometrikoak (zilindroa, konoa eta esfera).
-Oinarrizko formak hautematen saiatu zen, izadia sinplifikatuz eta geometrizatuz. Obra nagusienak: Krta-jokalariak, Sainte Victoire mendia-ri buruzko seriea edo Izadi bilak.
ESKULTURA MODERNOAREN HASIERA:
● RODIN
-XIX.Mende bukaerako obra berezienetako bat berea da
-Brancusiren lanak Rodinenak gabe ezinezkoak izango litzatezke
-Irudiak sentsualitatzez azaldu,ehunduren trataeran kontrasteak nabarmenduz
-Artelan berean, dotore leunduriko elementuen ondoan ageri zaizkigu itxura lakarra eta bukatu gabea. (Harrian landuriko lanetan,zizelkatu gabeko atalak azalduko dira)
-Irizpide estetiko baten arabera jokatuko du ez dago ideologiarik Michelangelorena bezala
-Rodinek igeltsu finean lantzen zituen aurrenik bere formak,ondoren brontzean hustuak edo marmol edo heitzurdinean landuak.
ABANGOARDIA HISTORIKOAK
ESPRESIONISMOA (MUNCH)
-Artistek ikuspegi subjektiboa munduaren inguruan. Barne-bizitzapenak nabari dira eta gaietan larridura, bakardadea eta giza miseria dira nagusi. Europako Iparraldeko herrietan ezarri zen XX.Mendearen lehen laurdenean.
- Bere aurrekariak Van Gogh eta E.Munch izan ziren. Lehen Mundu Gerraren ondoren zegoen etsipen giroaren ondorioz, artista batzuek munduaz ikuspegi ezkorra azaldu zuten. 
Giza irudia bihurrituta eta distortsionatuta zegoen, astintzen duten bakardadearen eta larriduraren eraginez.
● MUNCH
-Larridura hori eta desesperazioa oso ondo adierazi zuen bere barneko egonezinagatik.
-Heriotzak eta gaixotasunak bereziki obsesionatuta zegoen, ama eta arreba tuberkulosiak jota hil zitzaizkiolako eta bera ere larri egon zelako.
-Obrak: Garrasia, neskato gaixoa, pubertatea.
- Bere estiloa: uhin kurbak, kolore arbitrarioak, pertsonai bakartiak, larridura izugarria eta  hertsadura-sentipena (presioa) adieraziz.
KUBISMOA (PICASSO)
-Cezanneren ondorengoa.
-Ezaugarriak:
-Errenazimentutik zetorren 3dimentsiotako perspektiba,sakontasun eta bolumen-itxura ematen zuena galdu egiten da.
-Errealitatea denboran zehar aztertzea.Oihalean ikuspuntu desberdinetatik irudikatutako objetu bat irudi berea irudikatutako une desberdinen multzoa besterik ez da.
-Ikuspuntu bakarra ezabatu egiten da.
-Irudikatutako objektuak eta koloreak interesa galtzen dute.
-Kolore nagusiak: grisa, okrea eta berdea.-Pintore nagusia:PICASSO.

Entradas relacionadas: