Inpresioak eta ideiak motak hume

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,35 KB

 

ENPIRISMOAREN EZAUGARRIAK

• Arrazoia, ezagutzeko unean, pasiboa da ez aktiboa.

• Ezagutza ideien ezagutza da baina arrazionalismoan ez bezala jatorrizko ideiarik ez da.

• Esperientzia da ezagutzaren oinarria.

• Ezagutzen dena fenomenoa da.

• Batzuk (Hobbes, Locke eta Berkeley) sustantzia ezberdinen existentzia defendatzen dute, Humek sustantziarik ez dagoela dio.

• Metafisika kolokan jartzen da.

• Erabiltzen duten metodoa, gehien bat, indukzioa da.

• Fisikak ezin du unibertsala eta beharrezkoa den baliozko ezagutzarik lortu.

• Etika, elkarrekin bizitzeko sentimenduz edota ohituraz egindako arauak dira, arrazoiak zer ikusirik ez duelarik.


ILUSTRAZIOAREN EZAUGARRI NAGUSIAK Enpirismoa ilustrazio garaian garatzen da eta, ondorioz, bere testuinguru historikoa ezagutzeari nahitaezko deritzot. Hauexek lirateke ilustrazioaren ezaugarririk inportanteenak: a. Giza arrazoiarekiko konfiantza. Izan ere, XVIII. Mende honetan arrazoia errealitate azaltzeko gai dela uste izaten da. Fedea eta teologiaren papera zokoratua gertatzen da. B. Erlijioari dagokionez, misterio guztiak desagertzearen aldekoak direnez, aurreko puntuan esandakoari jarraituz, deismoa edo erlijio naturala deitutakoa da, gehien bat, onartzen dena. Jainkoa, teoria honen arabera, sortzailea da, arrazoiak hau erakusten digulako, baina mundua sortuz gero ez du berean parte hartzen gertakariak giza arrazoimenaren pean uzten dituelarik. Beraz ez dira onartzen jainkoaren gobernua eta probidentzia. Honetaz gain agnostizismoa eta ateismoa ere nahiko hedatuak daude. C. Materialismoa agertzen da eta berarekin lotuta sentsismoa, hots, ezagutza sentipenezko esperientzian oinarritzen dela defendatzen duen teoria. Gizakia ere materialtzat jotzen zuten batzuk, makina baten antzeko funtzionamendua daukana. D. Diderot-ek eta D’Alambert-ek Entziklopedia sortu zuten garai honetako jakintza guztia biltzeko eta ahalik eta gehien zabaltzeko asmoarekin. E. Gizarteari begira berdintasunaren aldeko bulkada agertzen da ilustrazioan, honek monarkien kontrako altxamenduak ulertzeko laguntza ematen digularik. F. Emakumeen papera nabarmena da eta gizarte mailan batzuk lortzen duten ospea aurrekoaren froga da. Haiek ziren oso zabalduta zeuden pentsalarien arteko elkarrizketak antolatzen zituztenak haiek ere protagonismo izanik. Zientziak izugarrizko garapena izan zuen batez ere Newtonen ekarpenekin. Bere grabitazio legeak eragina izan zuen Hume-ren ezagutzaren teorian.





























ENPIRISMOA LOCKERENGANDIK HUMERENGANAINO arrazionalismoaren jatorrizko ideien existentzia uko egiten du. “Egongo balira denok izango genituzke jaiotzen garenetik -eta hau ez da gertatzen”. Ondorioz, esperientziatik dator ezagutza, esperientziak mugatzen du.  Ideien genesia ulertzeko: 1. Ideia konplexuak ideia sinpleetan deskonposatu. 2. Ikertu nola elkartzen diren ideia sinpleak ideia konplexuak eratzeko. Ideiak bi moduz uler daitezke: 1. Berehalako pertzepzioaren objektua 2. Kanpoko errealitatearen irudikapenak. Ideiak bi multzo nagusitan sailka daitezke: Ideia sinpleak zeinak adimenak pasiboki hartzen dituen. Bi jatorri dute 1. Sentsazioa edo kanpoko esperientzia. Bertan: • Nolakotasun primarioen ideiak;
Objektiboak. • Nolakotasun sekundarioen ideiak; subjektiboak 2. Hausnarketa edo barruko esperientzia. Ideia konplexuak zeinak sinpleetatik sortuak diren elkarte edo konbinaketaren bidez. Honetan, adimena aktiboa da bera baita elkarte zein konbinaketa horiek egiten dituena. Ideia konplexuak izan daitezke: 1. Sustantziak. Ideia sinpleetatik eratutako ideiak dira baina guk ideia sinpleak baino ez ditugu hautematen. 2. Moduak: sustantzietan ematen diren ezaugarriak dira. 3. Erlazioak: ideien arteko konparaketak lirateke.

Lockek dioena: Kanpoko errealitatearen irudikapenak izateak kanpoko errealitatearen existentzia suposatzen du  zeren eta ideiak zerbaiten irudikapen badira zerbait horrek existitu beharko baitu. Horregatik, nahiz eta Descartesen jatorrizko ideiak ez onartu, errealitate berberak defendatzen ditu. • Nia: nia existitzen da berarai buruzko ziurtasun intuitiboa dugulako. • Jainkoa: Jainkoaren existentziari buruzko ziurtasun frogagarria dugu. • Gorputzak: Gorputzen existenziaren ziurtasuna sentipenezkoa da.


Hume (1711-1776) Humek eduki mental guztiei pertzepzio edo hautemateak deitzen dizkie. Pertzepzio hauek bi motatakoak izan daitezke: inpresioak eta ideiak. Inpresioak sentipen, grina eta hunkipen edo emozioak lirateke, gure buruan zuzenki agertzen zaizkigunak. Inpresioak kanpokoak zein barnekoak izan daitezke. Badira inpresio sinpleak eta konplexuak. Ideiak inpresioen irudiak dira. Ideiak oroimenezkoak edo irudimenezkoak izan daitezke. Ideiak, inpresioetatik datorrenez gero, sinpleak eta konplexuak izan daitezke. Ideien elkartea. Ideiak elkar daitezke ideia konplexuagoak sortzeko. Baina elkarte hori ez da edonola gertatzen lege batzuei jarraitzen dizkiete. Elkarte legeak antzekotasuna, hurbiltasuna eta kausa- efektu erlazioa dira. Ezagutza-motak: • Ideien erlazioak: Kantitate eta proportzioetan oinarriturik eta intuizio bidez ezaguturiko proposizioak dira. Ideien arteko erlazioak egia analitikoak eta “a priori” dira, ondorioz, tautologiakoak, ukapenik ez baitute onartzen. Ezagutza ziurra bai baina ez digute errealitateari buruz informaziorik ematen. • Gertatzezko arazoak: kanpoko munduari buruzko proposizioak dira. Hauek informazio berria ematen digute baina ziurtasunik gabe. Kontzeptu metafisikoei kritika Descartesek hiru sustantzien existentzia onartu zuen, Lockek hiruak berberak ere baina zertan dautzan jakiteko posibilitaterik onartu barik eta Berkeleyek, bakarrik arima eta jainkoa ontzat ematen zituen. Jarraian Humeren planteamendua azalduko dugu. Sustantziaren ideia. Alde bereko inpresioen multzo baten elkarteari esker. Humek gure inpresioen kausa sustantzia dela ukatzen du, zeren sustantzia eta kausa benetako ezagutzak ez baitira. Niaren ideia. Descartesek niaren existentzia frogatzeko ez zuen kausalitatea erabiltzen baizik eta gure jarduera psikikoen oinarria zen berehalako intuizioa zela zioen. Baina orain ere jarduera

psikiko zehatz batzuen inpresioak ditugula bakarrik eta ez haien oinarri batena baiezta dezake. Elkarteak, kasu honetan, elkarren segidan agertzen diren ideien oroimenean datzanak, oinarria litzatekeen arima, gogamen edo ni baten ilusioa sortzen du gugan. Jainkoaren ideia. Jainkoari buruzko inpresio zuzenik ez da eta, ondorioz, berari buruzko ideia ez dator inpresio batetik guk sortutako ideia litzatekeelarik. Baina horretaz gain jainkoaren existentzia -10- frogatzeko argudio guztiak kausalitate printzipioan oinarritzen dira. Kausalitate printzipioari egindako kritikari jarraituz, argudio guztiak deuseztatzen ditu Humek. Esandako guztiaren ondorioa Hume-ren eszeptizismoa da.



Entradas relacionadas: