Inmobilismo politikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,27 KB

 

1.2. GOBERNUAREN ERAKETA ETA INBESTIDURA PROZEDURA !!!

Konstituzioak bi bide aurreikusten du Gobernuko Presidentea aukeratzeko: Prozedura arrunta: prozedura hau erabiltzen du kasu hauetan (KEko 99 art.): 1)Diputatuen Kongresuaren berrikuntza ematen denean (hauteskunde orokorrak egin ondoren) 2) Dimisio edo heriotza kasuetan (gobernu guztia zesatu egiten da) 3) Utzerazpen kasuetan zentzura-mozioak izan ezik. Konfidantza politikoa galtzen denean. Prozedura berezia, aldiz, erabiltzen da Kongresuak zentsura- mozioa onartzen duenean.

PROZEDURA ARRUNTA. Prozedura konplexua da. 4 fase ditu:


1)
Erregeak jarlekuak lortu dituzten talde politikoen ordezkariekin elkarrizketa erronda bat izango du
. Erronda honen helburua talde bakoitzak zein hautagairi botua emango dion jakitea da. Solaskideak ez dira talde parlamentarioak baizik eta alderdi politikoak. (ad.Talde mistoan badira talde politiko ezberdinak).

2)

Erregeak hautagaia proposatzen du

. Gorteen Boletin Ofizialean argitaratu beharko litzateke proposamena eta ekintza hau Kongresuko Presidenteak berretsi behar du eta horrelako proposamena Kongresuko lehendakariaren bidez bideratzen da. Hautagaia ez da derrigorrez bi Ganberetako bateko kidea izan beharko, baina beti horrela izan da.

3) Hautagaiak Diputatuen Kongresuan azalduko du sortu nahi duen gobernuaren egitarau politikoa. Diputatuen Kongresuan egiten da aurkezpena eta era berean Ganbararen konfidantza edo babesa eskatuko du hautagaiak. Kontutan hartu behar da Konstituzioak inbestidura galdatzen duela Gobernuaren eraketa aurretik, beraz, inbestidurarik gabe ez dago Gobernuko Presidenterik eta ezta Gobernurik. Zertarako da beharrezkoa Kongresuaren konfidantza? 2 gauzetarako .

  1. Bere programa betetzeko legealdintzan: programari buruzko eztabaidak lotura politikoa sortarazi egiten du Presidente eta Parlamentuaren artean.

  2. Gobernuko kideak aukeratzeko: Aurrez ez dauka esan beharrik zeintzuk izango diren.

4)

Inbestidura bozketa

Programaren eztabaida ondoren bozketa emango litzateke.Konstituzioak lehendabiziko bozketan Kongresuko gehiengo absolutua galdatzen du (erdiak gehi bat). Bozketa publikoa da eta parlamentari bakoitzak bere jarlekutik  baietza, ezetza edo abstentzioa hautagaiari emango dio.Ez bada lortzen 48 ordu barru beste bozketa bat egingo litzateke gehiengo sinplea nahikoa delarik.Gehiengo sinplea lortuko ez balitz, 2 aukera ditugu:Proposamen berriak aurkeztu. Aldaketak planteatu, adibidez hautagaien programa aldatuz . 2 hilabete ondoren ez bada lortzen Erregeak (Kongresuko Presidentearen errefendoarekin) Gorte Orokorrak desegingo ditu eta hauteskunde berriak egingo dira.

Entradas relacionadas: