Industrializazioa Euskal Herrian

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,41 KB

 
  • Ontzigintza:


    Merkataritzaren gorakadak, ontzigintza
    Bilboko itsasadarrean garatzea eragin zuen. Lurrunezko makinak, altzairuak eta ikatzaren kontsumoaren murrizketak onura handia ekarri zioten.
  • Ehungintza (kotoi industria eta artilegintza):


    Ehungintzak erro sakona izan zuen Gipuzkoan, zeinen enpresek espezializaziora jo behar izan zuten Kataluniarekiko lehia zela-eta.
  • Papergintza:


    Gipuzkoan izan zuen garrantzi gehien. Kolonien galerak eragindako krisia eta gero, XX. mendean berrio berpiztu zen.
  • Industria elektrikoa:


    Bilboko burgesiak industria hau Euskal Herrian eta estatu mailan zabaldu zuen XX. Mendearen hasieran.
  • Bestelakoak:


    Teknologiaren aurrerapenak nekazaritzako elikagaien industria berpiztu zuen. Azukregintza gailendu zen batez ere (Kubaren galera eta gero, beherakada izan zuen arren). Zurgintzak eta zementugintzak ere eragin izugarria izan zuten hirigintzan eta industrian. Eta azkenik, industria kimikoa zegoen, XX.Mendean benetako zabalkundea lortu zuena. ////

    Industria horiek guztiek ingurumena kutsatu zuten. Horregatik

    Arthur Cecil Pigou ekonomialari britainiarrak kalteak mugatzeko ingurugiroaren zerga proposatu zuen, “kutsatzen duenak ordain dezala” leloaren babespean.

Entradas relacionadas: